Aimar Olaizola
2021/02/24 - 16:06
Olaizola eta Albisu, ostiraleko partidara begira
Partida irabazten duen bikotea hirugarren jarriko da, halere, helburua lehenengo seiren artean egotea da. Entzun Aimar Olaizolaren eta Jon Ander Albisuren adierazpenak.
2021/02/23 - 11:18
Labriten eta Ogetan jokatuko dira finalerdiak
ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute Ogetako Irujo-Olaizola II neurketa.
2021/02/20 - 22:53
Olaizola-Rezustak bosgarren garaipena bildu dute Bengoetxea-Arangurenen lepotik (22-16)
Olaizola eta Rezustak Binakako Txapelketako bosgarren garaipena erdietsi dute, aurreko bi jardunaldietan galdu ostean (22-16). Bengoetxea eta Arangurenek, berriz, puntu bakarrarekin jarraitzen dute.
2021/02/14 - 21:25
Elezkano-Zabaletak seigarren puntua bildu dute, Olaizola-Rezustari irabazita (18-22)
Elezkanok eta Zabaletak zazpitik sei partida irabazi dituzte orain arte Binakako Txapelketan. Igande honetan 18 eta 22 nagusitu dira Olaizolaren eta Rezustaren aurrean
2021/02/06 - 15:32
Ezkurdia eta Galarza jaun eta jabe, Olaizola eta Rezustaren aurka (22-10)
Arbizuko aurrelariak partida bikaina jokatu du, eta bereak izan dira partidako tantorik onenak. Bikote gorriak ez du aurreko neurketetako maila eman.
2021/02/05 - 12:35
Olaizola II.ak irabazi du San Ferminetako Lau t'erdikoa (22-16)
Goizuetak Juan Martinez de Irujo gainditu du. Biek partida ederra eskaini dute eta finala zirraragarria izan da.
2021/01/31 - 21:03
Olaizola-Rezusta bikoteak jipoia eman dio Jaka-Martijari (22-2)
Urdinek txapelketako laugarren puntua lortu dute partida erosoa irabazita. Martijari asko nabaritu zaizkio azken egunetan eskuan izan dituen arazoak. Aimar bikain ibili da aurreko koadroetan.
2021/01/28 - 21:40
Martija: ''Eskuan ez dut minik nabaritu, eta igandean jokatzeko prest nago''
Julen Martija min hartuta ibili da, baina Jakarekin bikotea osatuko du igandean, Binakako Txaoelketako 5. jardunaldian Olaizola II.ari eta Rezustari aurre egiteko.
2021/01/24 - 22:13
Altuna eta Mariezkurrenaren garaipen argia Olaizola eta Rezustaren aurrean (10-22)
Altuna eta Mariezkurrenak nagusitasun osoz irabazi diete Olaizola eta Rezustari Binakako ligaxkako 4. jardunaldian. Mariezkurrena nabarmendu da guztien gainetik.
2021/01/16 - 23:21
Hirutik hiru garaipen Olaizola-Rezusta bikotearentzat
Olaizola eta Rezustak 22 eta 11 irabazi diete Urrutikoetxea eta Imazek osatutako bikoteari, eta sailkapeneko lider jarri dira behin-behinean.
2021/01/06 - 21:42
Olaizola II.a-Rezusta bikotearen garaipena, Peña II.aren eta Albisuren aurka
Olaizola II.ak eta Rezustak bitik bi partida irabazi dituzte Binakako Txapelketan. Asteazken honetan, 2. jardunaldiko partidan, mendean hartu dituzte Peña II.a eta Albisu (22-19).
2021/01/02 - 21:58
Olaizolak eta Rezustak garaipen erosoa bereganatu du (22-12)
Aimar Olaizola eta Beñat Rezusta erraz gailendu zaizkie Iñaki Artola eta Aitor Arangureni Lizarran jokatutako Binakako Txapelketako partidan.
2020/12/31 - 13:39
Erik Jaka eta emakumeen pilotaren gorakada, urteko protagonistak
Erik Jakarena izan da pilota munduan distira gehien egin duen izena. Lizartzarrak Buruz Burukoa irabazi du eta Lau t'erdiko finalean ere izan da.
2020/12/29 - 20:38
Binakakoa urte berriarekin batera hasiko da Eibarren eta maiatzaren 9an bukatu Bilbon
Astelenak txapelketaren aurreneko norgehiagoka hartuko du, Jaka-Martija eta Altuna III-Mariezkurrena II. Buruz Burukoaren eta Lau t'erdikoaren txapeldunek elkar ikusiko dute berriro.
2020/12/29 - 20:09
Baikok eta ASPEk Binakako Txapelketan parte hartuko duten bikoteak aurkeztu dituzte
Baikok eta ASPEk euren lau bikoteak aurkeztu dituzte, zortzi guztira. Urtarrilaren 1ean hasiko da Eibarren eta maiatzaren 9an amaitu. Iker Irribarria eta Oinatz Bengoetxea ez dira bertan izanen.
2020/12/27 - 12:24
Jaka eta Altuna berriro aurkari, txapel bat jokoan dutela
Buruz Burukoan neurtu zituzten indarrak duela hilabete eskas, orduan Jaka gailendu zen, ezustean. Altunak gaur du aukera errebantxa hartzeko, kaiolako final handian.
2020/12/26 - 20:53
Unai Iglesiasek Binakakoan arituko diren Baikoko zortzi pilotarien izenak eman ditu
Olaizola II.a, Urrutikoetxea, Artola eta Peña aurrelariak eta Rezusta (Aspek utzita), Albisu, Imaz eta Aranguren atzelariak dira enpresak aukeratutako pilotariak. Bengoetxea VI.a kanpoan geratu da.
2020/12/26 - 20:29
Baikok Binakakorako pilotariak jakinarazi ditu, eta Bengoetxea ez da tartean izango
Leitzarrak etengabe parte hartu du txapelketan 2005eko ekitalditik. Bestalde, Beñat Rezusta Bilboko enpresarekin estreinatuko da.
2020/12/26 - 13:50
Lau t'erdiko Txapelketako final historikoak
Akarregik 1953.ean irabazi zuen lehen finala eta Ezkurdiak azkena, 2019an. Ordutik hona pilotari handiek jantzi dute txapela; besteak beste, Retegi II.ak eta Olaizola II.ak, azken honek 7 aldiz.
2020/12/25 - 21:08
Irribarria eta Zabaleta, jaun eta jabe (22-11)
Aspeko bikotea aise gailendu da Olaizola II.ak eta Albisuk osatutako bikotearen aurkako partidan. 0 eta 10 aurreratu dira, eta gorriek ezin izan dute zulo hori gainditu.