Aimar Olaizola
2021/05/31 - 15:41
22-9 irabazi diete Artola eta Albisuri Iruñean
Aimar Olaizola eta Miekl Urrutikoetxea binakako txapelketako finalerdietarako sailkatu dira Iruñako Labrit pilotalekuan Iñaki Artola eta Jon Ander Albisuri 22-9 irabazi eta gero partida eroso batean.
2021/05/10 - 17:09
EITB Pilotari Onenaren sailkapena
Binakako Txapelketaren jardunaldi bakoitzaren ostean, EITBko pilota adituek 1etik 5era bitarteko puntuazioa emango diote pilotari bakoitzari, eta EITB Pilotari Onenaren sailkapena eratuko da horrela.
2021/05/10 - 11:14
2021eko Binakako Txapelketako sailkapenak eta egutegia
Hamalau jardunaldiko ligaxka bat egongo da hasieran, play-offa hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatu diren bikoteentzat gero, finalerdietako ligaxka bat ondoren eta final handia, bukatzeko.
2021/04/11 - 23:02
Ezkurdia eta Galarza ere finalerdietara sailkatu dira (19-22)
Ezkurdiak eta Galarza Binakako finalerdietan izateko sailkatu dira igande honetan, Logroñoko Adarraga pilotalekuan Olaizola II.ari eta Rezustari 19-22 irabazita.
2021/04/11 - 15:53
Olaizola-Rezusta vs. Ezkurdia-Galarza, finalerdietan sartzeko lehia
Bi bikoteek edizio honetako playoffetako bigarren kanporaketa jokatuko dute. Irabazleak finalerdiak jokatuko ditu. Partida zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.
2021/04/05 - 21:36
Iruñeak eta Logroñok hartuko dituzte Binakako Txapelketaren play-offak
Nafarroako frontoian, Altuna III.a-Mariezkurrena eta Jaka-Martija bikoteak arituko dira, eta Ezkurdia eta Ladis Galarza Errioxako hiriburuan arituko dira Olaizola II.aren eta Rezustaren aurka.
2021/04/03 - 00:48
Elezkano eta Zabaleta aise nagusitu dira Olaizola-Zabala bikotearen aurka
Danel Elezkanok eta Jose Javier Zabaletak 22-7ko emaitzarekin hartu dituzte mendean Aimar Olaizola eta Ibai Zabala Binakako Txapelketako ligaxkako azken jardunaldiko partidan.
2021/04/02 - 16:43
Olaizola II.a - Ibai Zabala vs Elezkano II.a - Zabaleta, gaur, zuzenean
Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko da gaur arratsaldean Olaizola II.a - Ibai Zabala vs Elezkano II,a - Zabaleta bikoteen arteko partida.
2021/04/01 - 00:51
Rezustak ez du ligaxkako azken partida jokatuko eta Ibai Zabalak ordezkatuko du
Beñat Rezustak eskuetako mina du, eta ez du parte hartuko Binakako Txapelketako ligaxkako azken jardunaldian. Zabalak osatuko du bikotea Olaizolarekin, Elezkanoren eta Zabaletaren aurkako partidan.
2021/03/30 - 11:27
Olaizola-Rezusta vs Ezkurdia-Galarza: azken tantoa eta sailkapeneko azalpenak
Ezkurdiak eta Galarzak Binakako Txapelketako 13. jardunaldiko azken partida irabazi zuten (15-22). Bideo honetan azken jardunaldirako sailkapen aukera posibleak azaltzen dira.
2021/03/29 - 16:10
Gauza ugari jokoan Zumaian, Olaizola-Rezusta vs Ezkurdia-Galarza lehian
13. jardunaldiko azken partida jokatuko da gaur Zumaian. Aurrez aurre izango dira Olaizola-Rezusta vs Ezkurdia-Galarza. Zuzenean ikusi ETB1en eta eitb.eus-en gaueko 22:30etatik aurrera.
2021/03/20 - 22:45
Jaka eta Martija play-offetarako lehia bete-betean sartu dira (22-19)
Jaka eta Martijak hirugarren garaipena jarraian kateatu dute Olaizola-Rezustari 22-19 irabazi ostean, eta lau punturekin play-offetarako borrokan erabat murgildu dira.
2021/03/14 - 22:58
Olaizola eta Rezusta erraz gailendu dira Altunaren eta Bikuñaren aurka (22-6)
Olaizola-Rezusta bikoteak txapelketako 6. puntua eskuratu dute Altuna eta Bikuñari nagusitasun osoz irabazi eta gero, Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatutako neurketan.
2021/03/09 - 14:25
Urrutikoetxea: ''Azken tantoa errepikatzekoa zen''
Urrutikoetxea-Imaz bikoteak 22-21 gainditu zuen Olaizola II,a-Rezustari, halere, Mikelek azken tantoa errepikatu behar zela uste du.
2021/03/09 - 10:02
Emozio handiko partida amaiera Muskizen
Ikusi berriro Olaizola II-Rezusta eta Urrutikoetxea-Imaz bikoteen arteko azken tantoak Binakako Txapelketako hamargarren jardunaldiko azken neurketan.
2021/03/09 - 01:56
Urrutikoetxeak eta Imazek irabazi dute amaiera eztabaidatsua izan duen lehia (22-21)
Urrutikoetxeak eta Imazek Olaizola eta Rezusta gainditu dituzte polemikarekin amaitu den partida gogorrean (954 pilotakada). Epaileek ontzat eman dute azken tantoa, galtzaileek buelta eskatu arren.
2021/03/08 - 14:12
Olaizola IIa.-Rezusta vs Urrutikoetxea II.a-Imaz, gaur, zuzenean
Muskizen jokatuko da Binakako Txapelketako hamargarren jardunaldiko azken partida. Hau da neurketaren atarikoa.
2021/03/05 - 10:23
Jaka – Martija vs Ezkurdia – Ladis Galarza, gaur, Tafallan
Sailkapeneko lehen bi postuetan dauden Elezkano II.a - Zabaleta eta Altuna III.a - Mariezkurrena II.a bikoteek igandean neurtuko dituzte indarrak.
2021/02/27 - 13:35
Peña-Albisu nagusi, Olaizola II.a-Rezustaren aurka (22-13)
Joan Ander Albisuk partida bikaina egin du atzeko aldean eta Rezusta aise menderatu du, 9. jardunaldiari hasiera eman dion neurketan.
2021/02/26 - 13:19
Olaizola-Rezusta vs. Peña-Albisu, gaur, Larrabetzun
Aurreikuspenen arabera, atzelarien arteko lehiak erabakiko du 9. jardunaldiko lehen partida. 22:00etatik aurrera, zuzenean, ETB1en eta eitb.eusen.