Aimar Olaizola
2021/10/23 - 23:05
Elordik P.Etxeberria garaitu du ligaxkako hirugarren jardunaldian (22-15)
Aitor Elordik eta Peio Etxeberriak Lau t'erdiko ligaxkako hirugarren neurketa jokatu dute, dagoeneko jokoan ezer ez zutela. Elordik ligaxkako lehen garaipena erdietsi du, finalerdietan egongo den Etxeberriaren aurrean (22-15)
2021/10/23 - 22:26
Labriten egindako Aimar Olaizolaren azken sakea, tantoa eta adierazpenak
Labrit pilotalekua zutik jarri da Aimar Olaizolak bertan egindako azken sakea ikusteko. Gainera, goizuetarrak Arangurenek jaso ezin izan duen bi paretarekin amaitu du partida.
2021/10/23 - 21:07
Giro bikaina Labritek Olaizolari egindako omenaldian
Aimar Olaizola pilotariak Iruñean jaso du larunbat honetako omenaldia. Labrit pilotalekuak merezitako omenaldia egin dio nafarrari.
2021/10/17 - 20:32
Andoni Aretxabaleta pilotariak aurreskua dantzatu dio Aimar Olaizolari
Goizuetako pilotariaren azken partida izan da Bilboko Bizkaia pilotalekuan, azaroaren 13an erretiroa hartu aurretik eta, hori dela eta, omenaldi berezia egin diote.
2021/10/10 - 21:06
Aimar Olaizola: ''Astelena oso frontoi berezia izan da niretzat''
Astelena pilotalekuak omenaldi txikia egin dio Aimar Olaizolari, esku-pilotaren katedralean jokatu duen azken partidaren atarian. Olaizolak azaroaren 13an emango dio amaiera bere ibilbide profesional oparoari.
2021/10/02 - 21:59
Atano III.a pilotalekuan omenaldi berezia egin diote Aimar Olaizolari
Goizuetako pilotariak bere azken partida jokatu du Donostiako pilotalekuan, arazoaren 23an behin betiko erretiroa hartu aurretik Atano pilotaleku kuttuna izan du beti, eta horregatik agur berezia egin diote partida hasi aurretik.
2021/10/02 - 21:55
Zabaletak Atanoko erreboteko goiko aldera bidali du pilotakada bat
Jose Javier Zabaleta egungo atzelari sendoenetakoa dela agerian utzi du beste behin. Aimar Olaizolarekin batera aritu da Jokin Altuna eta Ander Imazen aurka, eta Donostiako Atano III.a frontoian jokatutako partidako une batean pilotalekuko errebotean jarri du pilota.
2021/09/28 - 18:49
Elordi-Artola partidarekin hasiko da 4 t'erdikoa Mallabian
Bilbon egin da aurkezpen ekitaldia eta aurreneko partida ostiralean izango da. Finala azaroaren 14an jokatuko da Bizkaia frontoian.
2021/09/27 - 20:30
Aimar Olaizola, pozik San Mateo Torneoan emandako mailarekin
Azaroaren 13an erretiroa hartuko duen Aimar Olaizolak bere azken txapelketa jokatu zuen San Mateotean. Mariezkurrenarekin bikotea osatuta ezin izan zuen garaipena lortu finalean Victorren eta Zabaletaren aurka. Hala ere, Goizuetakoa pozik azaldu da egindako lanarekin.
2021/09/26 - 23:04
Victor eta Zabaletak bereganatu dute garaipena San Mateoetan
Victor Esteban eta Jose Javier Zabaleta 22-9 gailendu zaizkie Olaizola eta Mariezkurrenari 2021eko San Mateo torneoko finalean. Zabaleta nabarmendu da beste guztien gainetik, beste behin ere.
2021/09/26 - 22:10
2021eko San Mateo Txapelketako podiuma: Victor eta Zabaleta, garaile
Victor eta Zabaletak 22-9 garaitu dituzte Olaizola eta Mariezkurrena San Mateo Torneoko finalean. Bideo honetan txapelketako sari-banaketa ikus daiteke.
2021/09/26 - 14:58
Olaizola, prest bere San Mateoko azken finalerako
Gaur, zuzenean ETB1en eta eitb.eus-en, San Mateoetako finala jokatuko da: Olaizola II.a-Mariezkurrena II.a vs Victor-Zabaleta bikotearen kontra Adarragako pilotalekuan.
2021/09/25 - 13:57
Olaizola II.ak San Mateo Txapelketako finalean esango dio agur Adarragari
Mariezkurrenarekin batera 22-18 gainditu zuten Jaka eta Albisu ostiralean eta final handia jokatzeko txartela eskuratu.
2021/09/19 - 23:27
Olaizola II.a eta Zabaleta maisutasunez aritu dira Mastersean
Goizuetako aurrelariak eta beste behin bikain jokatu duen Jose Javier Zabaletak 22 eta 10 irabazi diete Danel Elezkano eta Jon Mariezkurrenari sekulako pilota giroa izan duen Ogeta frontoian.
2021/09/19 - 22:14
Olaizolak eta Zabaletak Masters CaixaBankeko garaikurra jaso duten unea
Aimar Olaizolak eta Jose Javier Zabaletak irabazi dute CaixaBank Masterseko finala. Honako hau izan da garaikurra jaso duten unea.
2021/09/19 - 21:44
Aimar Olaizola: "Horrela amaitzea polita da"
Aimar Olaizolak Caixabank Masterseko finala irabazi du, Jose Javier Zabaletarekin batera, erretiroa hartuko duela iragarri eta egun batzuetara. Txapela irabazi ostean, kontent agertu da Euskal Telebistaren mikrofonoen aurrean.
2021/09/19 - 21:36
Ogetako publikoa zutik, Aimar Olaizolaren tantoarekin
Aimar Olaizolak eta Jose Javier Zabaletak irabazi dute Masters CaixaBankeko finala. Hona hemen partidako tantorik ikusgarriena.
2021/09/19 - 21:26
Olaizolak eta Zabaletak irabazi duten CaixaBank Masters finaleko azken tantoa (22-10)
Olaizolak eta Zabaletak Elezkano eta Mariezkurrena gainditu dituzte CaixaBank Masters txapelketaren bigarren edizioaren finalean. Bideo honetan finaleko azken tantoa ikus daiteke.
2021/09/16 - 23:00
Irujo: ''Aimarren moduan erretiratzea gustatuko litzaidake, 42 urterekin eta herrian''
Juan Martinez de Irujok EITB Mediarekin hitz egin du Aimar Olaizolaren erretiroari buruz. Gainera, euren arteko lehia historikoak gogora ekarri ditu.
2021/09/16 - 22:52
Olaizola II.a-Zabaleta eta Elezkano II.a-Mariezkurrena bikoteak, pozik materialarekin
Igandean CaixaBank Masterseko finala jokatuko dute, eta jada neurketa horretarako pilotak aukeratu dituzte. Lau pilotariak pozik azaldu dira aukeratutako materialarekin.