Aimar Olaizola
2017/08/27 - 16:41
Altuna III-Rezusta, Bilboko Txapelketako irabazle
Jokin Altuna eta Beñat Rezusta izendatu dira txapeldun Bilboko Torneoan. Finalean aise nagusitu dira Olaizola II-Urrutikoetxea bikotearen aurka (22-6).
2017/07/07 - 16:36
Olaizolak seigarren aldiz irabazi du San Ferminetako 4 t'erdikoa
Nafarra 22 eta 18 gailendu zaio Jokin Altunari. Lehen zati oreatua eta dotorea jokatu dute bi pilotariek, gero eskarmentuak abantaila eman dio Goizuetakoari.
2017/04/30 - 14:12
Bengoetxea VI.ak Aimar Olaizola kanporatu du
Leitzarra Goizuetako aurrelaria baino gehiago izan da jokoaren arlo guztietan. Aimar ez da eroso egon Labriteko kantxan.
2017/04/22 - 23:13
Olaizola II.a final-laurdenetara sailkatu da Mendizabal III.ari irabazita
Aimar Olaizolak aurrera jarraitzen du Buruz Buruko Txapelketan. Final-zortzirenetan 22-5 irabazi dio Mendizabal III.ari. Olaizola II.ak Oinatz Bengoetxea izango du aurkari hurrengo kanporaketan.
2017/04/16 - 22:02
Mendizabal III.ak Zabaleta kanporatu du eta final-zortzirenetan da
Aitor Mendizabalek 3-22 irabazi dio Jose Javier Zabaletari Buruz Buruko Txapelketako partida eta Aimar Olaizolaren aurka lehiatuko da final-zortzirenetan.
2017/03/26 - 21:31
Irribarria-Rezusta vs Bengoetxea VI.a-Larunbe, Binakako final handia
Irribarriak eta Rezustak 22 eta 18 irabazidiete Olaizola II.ari eta Untoriari, eta ondorioz beraiek eta Bengoetxea VI.ak eta Larunbek jokatuko dute apirilaren 9ko finala.
2017/03/20 - 16:27
Labrit eta Bizkaia, azken jardunaldiko frontoiak
Bengoetxea VI - Larunbe eta Elezkano II - Zabaleta bikoteak Labriten arituko dira larunbatean eta Irribarria - Rezusta eta Olaizola II - Untoria bikoteak igandean, Bilbon.
2017/03/18 - 21:15
Olaizola II.ak eta Untoriak garaipen garrantzitsua lortu dute Labriten
Elezkano-Zabaleta bikoteari 22-15 irabazio diote. Partida irekia izan da hasieran, baina Aimar Olaizolak erakustaldia eman du garaipena eskuratzeko, eta bizirik jarraitzen dute.
2017/03/18 - 20:29
Olaizola II.a-Untoria nagusi, Elezkano II.a-Zabaletaren aurka (22-15)
Gorriek 9 eta 2ko partziala eginda erabaki dute norgehiagoka, bederatzi tanto horiek Aimarrek egin ditu.
2017/03/11 - 22:29
Bengoetxea VI-Larunbe, garaile Olaizola II-Untoria bikotearen aurka
Oinatz Bengoetxeak eta Mikel Larunbek lehen garaipena lortu dute Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkan Olaizola II.ari eta Untoriari 22-18 irabazita.
2017/03/11 - 21:24
Garaipen ikusgarria lortu dute Bengoetxea VI.ak eta Larunbek (22-18)
12 eta 3 galtzen joan dira eta emaitza iraultzea lortu dute 6 eta 19ko partziala eginda, Olaizola II.aren eta Untoriaren aurka jokatutako partidan.
2017/03/06 - 15:30
Finalerdietako lehen jardunaldia, erabakita
Olaizola-Untoria bikotea Bengoetxea-Larunberen kontra Irunean arituko da eta Irribarria-Rezusta bikoteak Elezkano-Zabaletaren aurka jokatuko du Eibarren.
2017/03/04 - 23:04
Olaizola II-Untoria, finalerdietara; Artola-Albisu, kanporatuta
Aimar Olaizolak eta Alvaro Untoriak 22-16 irabazi dute Artola-Albisu bikotearen aurka jokatu duten partida eta Binakako Txapelketako finalerdietan dira. Artola eta Albisu kanporatuta daude.
2017/03/04 - 21:53
Olaizola II.a eta Untoria finalerdietan sartu dira (22-16)
Artola eta Albisuri gailendu zaizkie Labriten, eta, ondorioz, urdinak txapelketatik kanpo geratu dira.
2017/02/02 - 20:54
Olaizola II.a gustura da Binakakoan egiten ari den lanarekin
Asegarceko aurrelaria 19. aldiz ari da Binakako Txapelketan parte hartzen eta azken jardunaldira aurrera egiteko aukerekin iristea gustatuko litzaioke.
2017/01/23 - 12:44
Lau bikote berdinduta, sailkapenean
Irribaria eta Rezusta bikotea, Olaizola eta Untoria gainditu dute asteburuan, lehen postuan daude bakar-bakarrik, sendo.
2017/01/21 - 22:34
Irribarria-Rezusta, garaile Olaizola II-Untoria bikotearen aurka
Iker Irribarriak eta Beñat Rezustak zazpigarren garaipena lortu dute Binakako Txapelketan Aimar Olaizolari eta Alvaro Untoriari 22-19 irabazita.
2016/12/19 - 14:07
Irribarria eta Rezusta bikotea, lidergoan
Igandean, abenduaren 25ean, sailkapeneko lehen bi tokietan dauden Irribarria-Rezusta eta Olaizola-Untoria bikoteek neurtuko dituzte indarrak Eibarren.
2016/11/14 - 18:03
Olaizola II.ak ez du hirugarren postua lortzeko partida jokatuko
Aimar Olaizolak min du ezker sorbaldan eta ez du jokatuko Mikel Urrutikoetxearen aurka hirugarren eta laugarren posturako partida.
2016/11/13 - 20:15
Jokin Altuna izango da Bengoetxea VI.aren aurkaria, final handian
Amezketarra 22 eta 13 gailendu zaio Aimar Olaizolari txapelketako bigarren finalerdian. Finala azaroaren 27an jokatuko da.