Aimar Olaizola
2018/08/01 - 15:34
Altunak Olaizolari irabazi dio Azpeitian, bikoteak nahastuta
Atzelariak trukatu zituten bi pilotariek, eta gipuzkoarrek osatutako bikotea nafarrei nagusitu zitzaien. Altuna III.ak eta Albisuk 22-16 irabazi zieten Olaizola II eta Zabaletari.
2018/07/21 - 14:16
Aimar Olaizolaren taldea finalerdietan sartu da
Galtzen hasi diren arren, goizuetarraren taldeak egoera irauli du eta Oinatz Bengoetxearenari gailendu zaio, finalerdietarako sailkapena lortuz.
2018/05/28 - 22:35
Olaizola II.a eta Altuna III.a, oporretara hegazkin berean
Aimar Olaizolak eta Jokin Altunak igandean jokatu zuten Buruz Buruko finala eta Altuna izan zen txapelduna. Finala jokatu ondorengo egunean, hegazkin bera hartu dute oporretan joateko.
2018/05/27 - 22:42
Olaizola: 'Altuna ni baino gehiago izan da eta merezita irabazi du'
Aimar Olaizolak ein izan du Buruz Buruko bere bosgarren txapela irabazi. Finala galdu egin du goizuetarrak Jokin Altunaren aurka 22 eta 14.
2018/05/27 - 22:30
Jokin Altunak jantzi du Buruz Buruko txapela
Amezketakoak 22 eta 14 irabazi dio Aimar Olaizolari Bilbon jokatutako finalean.
2018/05/27 - 22:02
Buruz Buruko finaleko azken tantoa
Jokin Altunak 14-22 irabazi dio Aimar Olaizolari 2018ko Buruz Buruko Txapelketako finala eta bideo honetan ikus dezakezu partidako azken tantoa.
2018/05/27 - 21:46
Jokin Altuna, Buruz Buruko errege berria
Amezketakoa 22 eta 14 gailendu zaio Aimar Olaizolari final gogor eta ikusgarri batean. Bere lehen Buruz Buruko txapela irabazi du Lau t’erdiko egungo txapeldunak.
2018/05/27 - 14:33
Olaizola II.a vs Altuna III.a: belaunaldien arteko talka
Aimarrek bere hamargarren finala jokatuko du Buruz Burukoan; Jokinek, berriz, lehenengoa. Goizuetarrak lau aldiz irabazi du txapela; Amezketarra, Lau t'erdiko egungo txapelduna da.
2018/05/26 - 13:50
Olaizola II-Altuna, bi belaunaldi ezberdin, Buruz Buruko txapelagatik lehian
Aimarrentzat 10. finala izango da, lau txapela ditu, eta Altunarentzat, berriz, lehenengoa. Amezketakoa Lau t’erdiko egungo txapelduna da.
2018/05/24 - 15:56
Olaizola eta Altuna, gustura aukeratutako pilotekin
Bi pilotariek Buruz Buruko Txapelketako finala jokatuko dute igandean Bilbon eta partida horretarako materiala aukeratu dute.
2018/05/23 - 18:42
Antton Eskudero eta Patxi Apezetxea, Olaizolaren jarraitzaile leialak
Antton Eskuderok eta Patxi Apezetxeak Aimar Olaizolaren ibilbidea jarraitu dute frontoiz frontoi goizuetarrak profesionaletan debutatu zuenetik. Igandera begira finala irabaziko duelakoan daude.
2018/05/21 - 17:08
Olaizola II.a: 'Orain dela 20 urte nuen ilusio bera dut final honetarako'
Aimar Olaizolak Buruz Buruko finala jokatuko du igandean Altuna III.ren aurka. 38 urte ditu goizuetarrak, baina hasiberri baten ilusioarekin jarraitzen du.
2018/05/18 - 14:09
Jokin Altuna: 'Sentsazio nahiko onak eduki ditut'
Amezketako pilotaria Bizkaia pilotalekuan entrenatu da, maiatzaren 27an Aimar Olaizolaren aurka jokatuko duen Buruz Buruko Txapelketako finala prestatzeko.
2018/05/14 - 23:15
Olaizola-Altuna partidetako aurrekariek ez dute faborito argirik uzten
Aimar Olaizolak eta Jokin Altunak jokatuko dute Buruz Buruko finala. Elkarren aurka jokatu dituzten partidetan denetariko emaitzak eman dira, eta aurrekariek ez dute argi uzten nor den faboritoa.
2018/05/14 - 21:15
2018ko Eskuz Banakako finalerako sarrerak 30 eta 140 euro bitartean
Finalean Aimar Olaizola eta Jokin Altunak neurtuko dituzte indarrak, asteburu honetan Danel Elezkano eta Joseba Ezkurdia kaleratu ostean, hurrenez hurren.
2018/05/13 - 23:14
Olaizola II.a - Altuna III.a, Buruz Buruko final handia
Jokin Altunak Joseba Ezkurdia kanporatu du 22 eta 17 txapelketako bigarren finalerdian. Finala maiatzaren 27an jokatuko da.
2018/05/12 - 22:53
Olaizola, Buruz Buruko finalera sailkatuta
Elezkano baino gehiago izan da Olaizola II.a, Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatutako finalerdian.
2018/05/12 - 21:05
Olaizola, Buruz Buruko finalera, Elezkano kanporatuta
Partida handia egin du Goizuetakoak Iruñeko Labriten, eta 22-13 irabazi dio Zaratamokoari. Hamargarrenez egongo da Buruz Buruko finalean.
2018/05/07 - 23:12
Olaizola II, Elezkano II, Altuna III eta Ezkurdia, finalerdietarako prest
Aimar Olaizolak Danel Elezkano izango du aurkari maiatzaren 12an Labriten eta Jokin Altunak Joseba Ezkurdiaren aurka jokatuko du maiatzaren 13an Bizkaia frontoian.
2018/05/07 - 17:49
Olaizola II.a: 'Ondo aurkitzen naiz eta ilusio handiarekin nago'
Aimar Olaizolak entrenamendua egin du astelehen honetan Labriten, larunbatean Danel Elezkanoren aurka jokatuko duen Buruz Buruko finalerdietako partida prestatzeko. Elkarrizketa eskaini dio ETBri.