Aimar Olaizola
2025/06/03 - 19:31
Azken finalak eta Buruz Buruko palmaresa
Retegi II.a, hamaikarekin, da Banakako Txapelketa gehien irabazi dituen pilotaria.
2025/05/29 - 17:43
Nola ikusten dute Buruz Buruko txapeldun ohiek Altuna eta Artolaren arteko finala?
Altuna eta Artolaren arteko final handiaren atarian, Buruz Buruko txapela dutenek bazkaria egin dute, urtero legez. Haien ustez, zeinek irabaziko du igandean txapela?
2025/03/19 - 19:26
Aimar Olaizola: ''Urrutikoetxea, kirol mailan, pilotari konpletoenetako bat izan da''
Aimar Olaizola Baiko Pilotaren kirol zuzendariak Mikel Urrutikoetxeak emandako maila goraipatu du, zaratamoztarrak erretiroa irailaren 20an hartuko duela iragarri duen prentsaurrekoan.
2025/03/16 - 13:29
Iker Elizegik Baikoren jarrera salatu du: ''Aimar Olaizola handia izan zen, baina mito bat erori zait orain''
Iker Elizegiri kontratua ez berritzea erabaki du Baikok, eta, horrenbestez, martxoaren 29an jokatuko du bere azken partida. Pilotari asteasuarrak gogor kritikatu du enpresak eman dion tratua, eta Aimar Olaizola Baikoko kirol-arduradunak berarekin izan duen jarrera ere salatu du.
2024/11/18 - 15:30
Aimar Olaizola: ''Final irekia ikusten dut, Laso eta Etxeberria bi pilotari handi dira''
Aimar Olaizola Baiko Pilotaren kirol zuzendaria da, eta Lau T'erdikoan txapel gehien dituen pilotaria da, zazpi ditu eta. Laso Baikokoa da, eta Aimarrek hark irabaztea nahi du, baina finala gogorra eta lehiatua izango dela aurreikusten du.
2024/06/02 - 15:23
Nork irabaziko du Buruz Buruko Txapelketaren finala: Altuna III.ak ala Lasok?
Aitor Elordi pilotariak eta Oinatz Bengoetxea, Patxi Eugi, Iker Irribarria eta Aimar Olaizola pilotari ohiek euren pronostikoa egin digute.
2023/01/09 - 21:45
Elordi eta Zabaleta, garaiezin lehen itzulian
Zazpi partidatan zazpi garaipen lortu dituzte Elordik eta Zabaletak. Pilotari gutxiren eskuetan izan den lorpena da. Antzekoak aurkitzeko gutxienez zortzi urte egin behar dugu atzera.
2022/11/21 - 13:18
Lau t'erdikoaren palmares historikoa
Jokin Altuna amezketarra da 'kaiolako' egungo txapelduna, eta dagoeneko hiru garaipen ditu modalitate horretan, 2017an, 2020an eta 2021ean lortutakoak.
2022/05/27 - 17:15
Buruz Buruko aurreko urteetako txapeldunek final irekia aurreikusten dute Ezkurdia eta Laso artean
Buruz Buruko 11 txapeldun Sondikan bildu dira bazkaltzeko eta igandean Ezkurdiak eta Lasok jokatuko duten final handia izan dute hizpide.
2022/02/16 - 20:52
Aimar Olaizola, Baikoko kirol-arduradun berria
Erretiratu berri den pilotaria enpresaren kirol-arloko arduraduna izango da, Baiko berak jakinarazi duenez.
2021/11/30 - 22:24
Nafarroako Kirol Merituaren Urrezko Domina jaso dute Olaizolak eta Unzuek
Nafarroako Gobernuak Kirol Merituaren Urrezko Dominak eman dizkie Aimar Olaizolari eta Juan Carlos Unzueri, euren kirol-ibilbideetan egindakoagatik.
2021/11/14 - 16:25
''Aimar Olaizola, azken partida'' saioaren une hunkigarrienak
Aimar Olaizolak Goizuetan jokatu zuen bere azken partida 42 urte bete zituen egun berean. Hona hemen omenaldiaren laburpena.
2021/11/13 - 23:35
Aimar Olaizola: "Amestutakoa baino bukaera hobea izan da"
Aimar Olaizolak bere herritarren, lagunen eta pilotazaleen berotasuna jaso du bere ibilbide profesionalari amaiera eman dion partidan. Goizuetarra oso pozik agertu da egin dioten omenaldiarekin.
2021/11/13 - 22:54
Goizuetak Aimar Olaizolari egindako omenaldi osoa, ikusgai
Aimar Olaizolak bere azken partida jokatuko du profesional moduan Goizuetan. Ikusi oso-osorik eitb.eus-en egin dioten omenaldia.
2021/11/13 - 22:29
Zaleen poztasuna, Aimarren agurrean
800 bat zale izan dira Goizuetako frontoian. Aimar Olaizolaren kirol-ibilbidearekin harro daude den denak.
2021/11/13 - 22:04
Aimar Olaizolak Goizuetan esan dio agur pilota profesionalari
Garaipen batekin agurtu da, 22-14ko emaitzarekin irabazi baitie Jaka eta Aretxabaletari Ander Imazekin batera. Ondoren, omenaldi herrikoi dotore baten protagonista izan da pilotari nafarra.
2021/11/13 - 21:17
Gontzal Mendibilen omenaldia Aimarri eta bere familiari
Gontzal Mendibil abeslaria frontoira atera eta Aimarri eta bere familiari oso gustuko dituzten abesti pare bat kantatu dizkie.
2021/11/13 - 21:13
Aimar Olaizola: ''Azken partida Goizuetan jokatu nahi nuen, herriko jendearekin''
Olaizola II.ak eskerrak eman nahi izan dizkie bere azken partidara bertaratu diren guztiei, lagunei, familiari eta bere ibilbidean zehar alboan izan dituenei.
2021/11/13 - 21:11
Bere bizitzako argazki hunkigarriak erakutsi dizkiote Aimar Olaizolari Goizuetako frontoian
Aimar Olaizolak Goizuetako herriaren omenaldia jaso du bere azken partidan, eta ekitaldiko unerik hunkigarrienetakoa bere ibilbide profesional eta pertsonaleko momenturik esanguratsuenak islatzen dituzten argazkiak pantaila erraldoi batean erakutsi dizkiotenean iritsi da.
2021/11/13 - 20:54
Bertso batekin agurtu du Aimar Olaizola Goizuetako frontoiak
Partida bukaeran egindako omenaldian hainbat ekitaldi eskaini dizkiote pilotariari, tartean frontoi osoak aldi berean abestutako bertsoa.