Lointek Gernika
2022/06/16 - 13:40
Marta Alberdik urtebete luzatu du Lointek Gernika Bizkaiarekin duen kontratua
Harrobiko hegalekoak bigarren denboraldia jarraian egingo du klubaren lehen taldean.
2022/06/13 - 13:58
Lointek Gernikak Sandra Ygueravide fitxatu du
37 urteko valentziarra Lille Metropole taldetik dator eta internazionala da Espainiako selekzioarekin. Talde bizkaitarraren plantilla indartuko du 2022-2023 denboraldian.
2022/06/09 - 19:18
Itziar Ariztimuñok kontratua berritu du Gernikarekin
Joko-antolatzaile bilbotarrak bere zazpigarren denboraldia beteko du Malosten.
2022/06/06 - 13:44
Roso Buchek denboraldi baterako berritu du kontratua Lointek Gernikarekin
Buchek (1,76ko altuera eta 29 urte) hirugarren denboraldia beteko du Gernikan eta Mario Lopezen taldeko kapitaina izango da.
2022/04/25 - 00:42
Lointek Gernikak ezin izan du Perfumerias Avenida gainditu, final-laurdenetako joanekoan (70-85)
Bajez beterik zegoen Mario Lopezen taldeak Endesa Ligako play-offetan aurrera egiteko aukera gutxirekin egingo diote aurre datorren osteguneko itzulerako partidari.
2022/04/18 - 17:03
Lointek Gernikak zazpigarren postua du buruan
Igandean playoffetarako txartela lortu zuten bizkaitarrek eta bihar atzeratutako partida dute Uni Gironaren kontra (20:00).
2022/04/18 - 15:42
Gernika Bizkaiak zaleekin ospatu zuen play-offetarako sailkapena
Talde bizkaitarrak Cadi La Seu gainditu zuen bart Malosten (63-52) eta play-offetarako txartela erdietsi zuen bere zaleen aurrean.
2022/04/12 - 22:09
Lehendakariak Lointek Gernika Bizkaia zoriondu du 25. urteurrenean
Iñigo Urkullu lehendakariak Lointek Gernika Bizkaia taldea hartu du Lehendakaritzan, klubaren 25. urteurrenean.
2022/03/26 - 17:17
Lointek Gernika Bizkaiak agur esan dio Kopari (72-56)
Perfumerias Avenida taldeak, asko sufritu ondoren lehen hiru laurdenetan, lortu du finalerako txartela. Nahiz eta galdu bizkaitarrek oso neurketa ona jokatu dute.
2022/03/26 - 00:38
Valentzia Basket eta Spar Girona, finalaurrekoetara
Valentziarrak Zaragozari gailendu zaizkio, eta katalanek gauza bera egin dute Estudiantesekin. Beste finalerdia Lointek Gernika eta Perfumerias Avenida taldeen artekoa izango da.
2022/03/25 - 01:29
Alberdi: ''Gure lehen helburua finalerdietara iristea zen, eta lortu egin dugu''
Marta Alberdi Lointek Gernika Bizkaiako jokalariak, taldeak Erreginaren Kopako final-laurdenetan Cadi La Seuri irabazi dion partidaz hitz egin du.
2022/03/25 - 01:19
Roso: ''Kopa baino lehen gaizki pasatu dugu, jendeak La Seuk irabaziko zuela uste zuen, baina hemen gaude''
Roso Buch Lointek Gernika Bizkaiako jokalariak, Errege Kopako final-laurdenetan Gernika-Lumoko taldeak Cadi La Seuren aurka lortutako garaipenari buruz hitz egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2022/03/25 - 00:31
Lointek Gernika Bizkaiak Kopako finalerdietarako txartela lortu du, Cadi La Seuri irabazita (51-55)
Gernika-Lumoko taldeak garaipena lortu du Erreginaren Kopako final-laurdenetan, eta Perfumerias Avenidaren aurka jokatuko du finalerdietako partida, larunbatean.
2022/03/22 - 13:54
Lointek Gernika, Kopa jokatzeko irrikan
Talde bizkaitarrak Cadi La Seuren kontra jokatuko du Erreginaren Kopako final-laurdenetan. Belen Arrojo, Marta Alberdi eta Paula Ginzo jokalariak eta Mario Lopez entrenatzaileak txapelketaz mintzatu dira.
2022/03/14 - 22:27
Lointek Gernika Bizkaia eta Athletic, festa giroan Malosten
Lointek Gernika Bizkaia 25. urteurrenean dagoela eta, klubak emakumezkoen kirolari omenaldia egin nahi izan dio. Gernika-Lumoko taldeko eta Athleticeko jokalariak Malosten elkartu dira. Talde mistoak egin dituzte; saskibaloian eta futbolean jokatu dute.
2022/02/09 - 21:54
Ariztimuñok agur esan dio denboraldiari
Lointek Gernika Bizkaia taldeko jokalariak zenbait haustura zituen eskuin eskuko bosgarren hatzamarrean, ebakuntza-gelatik pasa da, eta laugarren hatzamarrean ere ebakuntza egin diote.
2022/02/02 - 23:32
Lointek Gernika Bizkaiak Erregina Kopa jokatzeko txartela eskuratu du
Gernika-Lumoko taldeak 85-61eko emaitzarekin irabazi dio Leganesi Endesa Ligako 14. jardunaldiko atzeratutako partida.
2022/01/23 - 14:59
IDK Euskotren jaun eta jabe izan da Lointek Gernikaren aurkako derbian (75-54)
Donostiarrek kontrolpean izan dute Gascan jokatutako euskal derbia eta denboraldiko bederatzigarren garaipena eskuratu dute. Bizkaitarrek, berriz, gehiegi nabaritu dute partida ofizialik jokatu barik eman duten denbora.
2022/01/05 - 17:10
Lointek Gernika, haserre eta etsita Cukurovaren aurkako lehian bizitakoengatik
Lointek Gernika Eurokopatik at geratu da, CBK Mersinek buelta eman baitzion kanporaketari. Alabaina, Gernikako taldea oso suminduta sago Turkian pairatu zuen tratuarengatik.
2022/01/04 - 21:36
Lointek Gernikak agur esan dio Europari Turkian (69-40)
Zortzi jokalarirekin ekin dio partidari talde bizkaitarrak BElen Arrojoren azken orduko bajagatik, eta CBK Mersinen etxean ezin izan dio eutsi joaneko neurketan lortutako 24 puntuko aldeari.