Lointek Gernika
2022/12/07 - 21:01
Lointek Gernikak Patricia Bura fitxatu du
26 urteko pibot kroaziarra Malostera iritsi da talde bizkaitarra indartzeko.
2022/11/16 - 23:40
Lointek Gernika Bizkaiak Eurokopako hurrengo fasean egoteko aurrerapausoa eman du Rutronik mendean hartuta
Gernika-Lumoko taldeak 78-59ko emaitzarekin irabazi du Malosten jokatu duen multzoen faseko laugarren jardunaldiko neurketa. Nagusi izan da hasieratik amaieraraino.
2022/11/10 - 20:40
Ebakuntza egingo diote Nogaye Lori eskuineko belaunean
Mallorcakoa, denboraldi honetan oraindik estreinatu ezin izan dena, ebakuntza-gelatik pasako den Gernikako hirugarren jokalaria da.
2022/11/09 - 23:31
Lointek Gernikak mendean hartu du Estudiantes H multzoko bigarren posturako aurkari zuzena
Gernika-Lumoko taldeak irabazi egin dio Madrilgoari 66-54ko emaitzarekin Eurokopako multzoen faseko hirugarren jardunaldiko partida.
2022/11/08 - 19:29
Partida erabakigarria Lointek Gernikarentzat Estudiantesen aurka, multzoko bigarren postua eskuratzeko bidean
Gernikarrak, H multzoko bigarren postua ziurtatu nahi badute, behartuta daude Madrileko Estudiantes taldeari irabaztera. Partida zuzenean ikusi ahal izango da, 20:00etatik aurrera ETB4n eta eitb.eus-en.
2022/11/07 - 21:33
Sandra Ygueravidek hautsita du eskuin eskuko lehen hatza
Gernikako taldeak adierazi duenez, ebakuntza egin beharko diote.
2022/10/29 - 18:06
Chanel Mokango Lointek Gernika Bizkaiara itzuli da
Pibotak elastiko granatea jantzia zuen dagoeneko 2016/2017 denboraldian, 11,9 puntu eta 7,3 erreboteko batez bestekoekin.
2022/10/27 - 23:07
Lointek Gernikak markagailua irauli du Rutronik Stars Keltern garaitzeko (69-73)
Anna Montañanaren taldeak partida parekatua jokatu du alemaniarren aurka hainbat fasetan.
2022/10/17 - 16:48
Marta Alberdi, Lointek Gernika taldeko jokalaria, bajan datozen asteetan
Gernikako eskolta ezker sorbaldako arazoekin dabil, eta horren eraginez ezin izan du denboraldi honetan partidarik jokatu. Hori dela eta, ebakuntza egin beharko diote.
2022/10/13 - 00:15
Lointek Gernika Bizkaia Eurokopako multzoen fasean lehiatuko da Phantomsi bigarrenez jarraian irabazi ostean
Gernika-Lumoko taldeak 92 eta 51 irabazi du Eurokopara sailkatzeko atariko kanporaketako itzuliko partida eta joanekoan ere garaipena eskuratu zuenez 40 puntuko abantailarekin multzoen fasean egongo da.
2022/10/12 - 18:51
Brooque Williams fitxatu du Lointek Gernika Bizkaiak
Eskolta postuan jokatzen duen estatubatuarrak Keyona Hayesek utzitako hutsunea beteko du.
2022/10/11 - 22:35
Gernika, Phantomsen aurka lana borobiltzera Multzoen Fasean egoteko
Kanporaketa ia itxita utzi zuten joan den astean 62 eta 102 irabazi ondoren, Lointek Gernikak etxean itxiko du aurreko fasea.. Partida ETB4n eta eitb.eus-en ikusi ahal izango da.
2022/10/06 - 00:15
Lointek Gernikak bideratuta utzi du multzoen faserako sailkapena, Phantomsen aurka erakustaldia emanda
Gernika-Lumoko taldeak 62 eta 102 irabazi dio Belgikakoari Eurocup txapelketako multzoen fasera sailkatzeko atariko kanporaketako joaneko partida eta 40 puntuko abantailarekin ekingo dio itzuliko norgehiagokari.
2022/09/26 - 19:12
Lointek Gernikak 2022-2023 denboraldirako taldea aurkeztu du
Taldea berrituta ekingo dio denboraldiari Lointek Gernikak. 7 jokalar berri izango diztue gernikarrek. Liga hasi aurretik, EuroCupari ekingo diote.
2022/08/02 - 15:54
Anna Montañanak Mario Lopez ordezkatuko du Lointek Gernikako entrenatzaile gisa
Lopezek Bizkaiko taldea zuzentzeari utzi behar izan dio osasun arrazoiengatik.
2022/07/20 - 16:39
Sofia da Silva pibota, Lointek Gernikaren seigarren fitxaketa
Duran Maquinaria Ensino taldetik iritsiko da Gernikara, eta azken denboraldian 6,4 puntu sartu eta 2,4 errebote jaso zituen, batez beste.
2022/07/15 - 15:16
Lointek Gernika Bizkaiak Phantoms taldea izango du aurkari Eurokopako atariko kanporaketan
Belgikako taldea gainditu beharko du Bizkaikoak 2022-2023 Eurokopako multzoen fasea jokatu ahal izateko. Joaneko neurketa urriaren 6an jokatuko da Belgikan; itzulikoa, aldiz, hilaren 13an Gernika-Lumon.
2022/07/14 - 21:15
Julie Wojta hegalekoa, Lointek Gernika taldearen bosgarren fitxaketa
Hegaleko amerikarra Malostera itzuli da Tarbesetik batez beste 13,1 puntu, 6,6 errebote eta 3,2 asistentzia lortu ondoren Frantziako ligan, eta 12,8 puntu, 10,6 errebote eta 3 asistentzia eskuratuta Eurokopan.
2022/06/29 - 21:32
Nogaye Lo Lointek Gernika Bizkaia taldera bueltatu da
Denboraldi bat Perfumerias Avenidan eman ostean Gernika-Lumoko taldera itzultzea erabaki du pibot espainiarrak.
2022/06/24 - 02:20
Laura Spreafico, Lointek Gernika Bizkaiako jokalari berria
Hegaleko jokalari italiarrak Emakumezkoen Endesa Ligan lehen aldiz jokatuko du Gernika-Lumoko taldearen eskutik.