Jai Alai League
2025/07/05 - 17:12
Urresti-Basque eta Goitia-Lopez, Markina-Xemeingo finalerako sailkatuta
Markinako Grand Slameko finala erabakita geratu da: Urreistik eta Basquek Goitia eta Lopez izango dituzte aurkari, bi finalerdi ikusgarri jokatu ostean. Hirugarren setean erabaki ziren biak.
2025/07/04 - 18:29
Erkiaga eta Lekerika nagusitu dira Donibane Lohizunen
Hasi da Iparraldeko zesta-punta denboraldia. Donibane Lohizunen, Erkiagak eta Lekerikak bi setetan hartu dituzte mendean Urreisti eta Lopez: 15-5 eta 15-11.
2025/06/28 - 17:08
Markinako Grand Slameko finalerdiak, erabakita
Goitiak eta Lopezek Erkiaga eta Ibarluzea izango dituzte aurkari, eta Urreistik eta Basquek, aldiz, Johan eta Zabala.
2025/06/21 - 16:56
Goitia-Lopez eta Urreisti-Basque garaile Markina-Xemeinen
Goitiak eta Lopezek Markina-Xemeingo Grand Slameko finalerdietarako txartela lortu dute, bi setetan garaituta Johan eta Zabala: 9-15 eta 7-15. Bigarren partidan, berriz, faboritoek, Erkiagak eta Ibarluzeak, bi setetan galdu zuten Urreisti eta Basqueren aurka: 8-15 eta 6-15.
2025/06/14 - 17:04
Johan-Zabala eta Erkiaga-Ibarluzea garaile Markina-Xemeinen
Lehen partida gogorra eta lehiatua izan da, eta berdinketa hausteko jokoan erabaki da, azken tantoan, 5-4, Johan eta Zabalaren alde. Bigarrenean, berriz, erraz eta eroso aritu dira Erkiaga eta Ibarluzea.
2025/06/10 - 16:51
Markina-Xemeingo Grand Slama ekainaren 13tik uztailaren 16ra artean jokatuko da
Johan-Zabala, Goixerri-Manci, Erkiaga-Ibarluzea, Laduche-Lekerika, Urreisti-Basque eta Goitia-Lopez bikoteak lehiatuko dira gizonezkoetan. Emakumezkoetan, Erika-Oaia, Helena-Arai, Lur-Maia eta Maite-Alize bikoteak kiniela formatuan lehiatuko dira.
2025/06/10 - 16:36
Markina-Xemeingo Grand Slama ekainaren 13tik utzilaren 16ra artean jokatuko da
Johan-Zabala, Goixerri-Manci, Erkiaga-Ibarluzea, Laduche-Lekerika, Urreisti-Basque eta Goitia-Lopez bikoteak lehiatuko dira gizonezkoetan. Emakumezkoetan, Erika-Oaia, Helena-Arai, Lur-Maia eta Maite-Alize bikoteak kiniela formatuan lehiatuko dira.
2025/05/01 - 16:39
Urreistik aurrea hartu dio Erkiagari Jai Alai Leagueko sailkapenean
Eñaut Urreisti mutrikuarra da gaur egungo liderra Jai Alai League zesta-puntako txapelketan. Bilboko Iron Cup du hurrengo jomuga.
2025/04/30 - 13:41
Urreisti Jai Alai Leagueko sailkapeneko lidertzan kokatu da, Donibane Lohizunen lortutako garaipenari esker
Eñaut Urrietsi da Jai Alai Leagueko lider berria. Zumaiako Masters Seriesa eta Donibane Lohizuneko All Starra irabazita, Urreisti sailkapen nagusiko lehen postuan dago, 7.290 punturekin. Erkiaga da bigarren, 6.970 punturekin, eta Basque, hirugarren, 5.390 punturekin.
2025/04/30 - 12:01
Sorozabal-Goikoetxea eta Urreisti-Basque bikoteak, nagusi Donibane Lohizuneko All Starrean
Emakumezkoetan Goikoetxea eta Sorozabal nagusitu dira, finalean Ortiz eta Gonzalez menderatuta (2-1). Gizonezkoetan, Urreistik eta Basquek bereganatu dute garaipena; Johan-Lekerika bikotea bigarren, Tamnourindeguy-Oyhenard hirugarren, eta Erkiaga-Portet laugarren.
2025/04/29 - 18:42
Ihart-Frida eta Urreisti-Manci, txapeldun, Zumaian
Urreisti eta Manci dira Zumaiako Master Serieseko gizonezkoen mailako txapeldunak, finalean Barandika eta Zabala (2-0) menderatuta. Emakumezkoetan Ihart eta Frida dira txapeldunak; finalean Elene-Maia bikoteari gailendu zaizkie 2-1eko emaitzarekin.
2025/04/17 - 22:37
Erika-Oaia eta Erkiaga-Gorka, 2025eko Lekeitio Jai Alai Master Serieseko txapeldunak
Finalean, ostegunean, Erika Mugartegik eta Oaia Otañok Maite eta Frida menderatu dituzte, bi jokotan, eta Aritz Erkiagak eta Gorka Sorozabalek, ordea, Urreisti eta Lekerika hartu dituzte mendean, hirugarren jokoan.
2025/04/15 - 17:11
Donostian jokatuko dira Jai Alai Leagueko azken faseak datozen hiru urteetan
Emakumezkoen zein gizonezkoen mailetako Lauko Finalak hartuko ditu Gipuzkoako hiriburuak, irailean. Donostiako Udalak eta Eraman enpresak 2027ra arteko akordioa sinatu dute.
2025/04/15 - 17:02
Donostiako Carmelo Balda zesta-puntaren erreferente izango da
Datozen hiru urteetako Jai Alai Leagueko azken faseak Donostian jokatuko dira. Beraz, emakumezkoen zein gizonezkoen mailetako 2025, 2026 eta 2027 urteetako Lauko Finalak Carmelo Balda frontoian jokatuko dira.
2025/04/15 - 14:30
Jai Alai Leagueko Lauko Finalak, Donostian, irailean
Donostiako Carmelo Balda frontoiak hartuko ditu Jai Alai Leagueko gizonezkoen zein emakumezkoen mailetako Lauko Finalak datozen hiru urteetan. 2025ko Jai Alai Leagueko azken fasea irailean jokatuko da.
2025/04/08 - 17:01
Zumaia Master Series txapelketa, apirilaren 14tik 28ra
Zumaian lehen aldiz jokatuko da emakumeen txapelketa profesional bat, eta Frida Watkins zumaiarra izango da protagonistetako bat. Horrez gain, Xabi Barandika hilaren 21ean berragertuko da, min hartuta egon ostean.
2025/04/01 - 18:55
Larunbat honetan hasiko da Lekeitioko Master Series txapelketa
Apirilaren 5, 12 eta 17an Lekeitioko Master Series txapelketa jokatuko da, gizonezkoena zein emakumezkoena. Parte-hartze zabala izango du, eta Xabi Barandika, mina hartuta dabilenez, zalantza da.
2025/03/21 - 23:28
Maite-Arai eta Urreisti-Lekerika bikoteek irabazi dute Araba Euskaraz Jai Alai Master Series txapelketa
Emakumezkoetan, Maitek eta Araik galdutako lehen seta irauli behar izan dute, gero hirugarren setean Elaia eta Maialen menderatzeko (15-10, 6-15 eta 4-5). Gizonezkoetan, Urreistik eta Lekerikak bi setetan garaitu dituzte Erkiaga eta Del Rio (15-9 eta 15-13).
2025/03/17 - 10:05
Barandika, lesioaren xehetasunak zehaztuko dituen proben zain
Puntista gernikarrak min hartu zuen ostiralean, Araba Euskaraz Mastersaren finalerdia lehiatzen ari zenean.
2025/03/13 - 12:37
Donibane Lohizune All Star zesta txapelketa apirilaren 10etik 29ra jokatuko da
Bost jardunaldi izango ditu aurtengo edizioak, eta bi berritasun nagusirekin dator. Batetik, emakumeen txapelketa egongo da; bestetik, gizonezkoen sailkapen faseak kiniela formatua izango du.