Iron Cup
2024/05/18 - 13:56
Aritz Erkiagak galdu egin du Bilboko Iron Cup txapelketan, 18 garaipen jarraian eskuratu ostean
Iron Cupeko 3. jardunaldian, Aritz Erkiagak galdu egin du, Ibarluzearekin batera, baina, hala ere, multzoko lehen postua lortu dute, eta finalerdietara igaro dira. Urrutia eta Del Rio ere heldu dira finalerdietara, balentria eginda.
2024/05/11 - 13:56
Goitia eta Basque Iron Cupeko finalerdietara sailkatu dira
Goitiak eta Basquek Bilbao Iron Cup txapelketako finalerdietarako txartela lortu dute, Johan eta Gorka menderatuta 15-14 eta 15-14ko emaitzarekin. Bestalde, bigarren partidan, Barandika-Atain bikotea nagusitu da Laducheren eta Manciren kontra (15-13, 10-15 eta 5-3).
2024/05/04 - 14:12
Urrutia-Del Rio eta Erkiaga-Ibarluzea, Iron Cup txapelketako lehen jardunaldiko irabazleak
Lehen jardunaldiko bi neurketak berdinketa haustean erabaki dira, eta Erkiaga eta Ibarluzea faboritoek asko sufritu dute lehen puntuak lortzeko.
2024/05/04 - 14:07
Urrutia-Del Rio eta Erkiaga-Ibarluzea garaile, lehen jardunaldian
Lehen partidan, Unai Lekerikak kantxa utzi behar izan zuen lehen jokoan, besoko minaren ondorioz, eta Undak ordezkatu zuen. 15-14, 14-15 eta 5-0 gailendu ziren Erkiaga eta Ibarluzea. Bigarren partida hirugarren setan erabaki zuten Urutiak eta del Riok.
2024/04/23 - 17:25
Zesta-punta Bilboko erdigunera iritsiko da Iron Cup txapelketari esker
Maiatzaren 3tik ekainaren 7ra jokatuko dute Bilboko Deportivo frontoian Iron Cup txapelketa, Jai Alai League zirukuituaren baitan. Egungo zestalari onenak bilduko ditu, eta emakumeen txapelketa ere jokatuko dute.
2024/04/23 - 15:36
Jai Alai Iron Cup txapelketa egingo dute Bilbon, Jai Alai Leaguen egutegian
Hala, Bizkaiko hiriburuak bat egingo du Jai Alai League zesta-punta lehiaketa handiarekin. Deportibo frontoian jokatuko dituzte partidak, maiatzaren 3tik ekainaren 7rako ostiraletan.