Eusko Label Winter Series
2024/02/06 - 20:28
Hauek dira 2024ko Eusko Label Winter Serieseko bigarren finalerdian izandako jokaldirik onenak
Aritz Erkiagak eta Ion Ibarluzeak, bi setetan, Olharan eta Del Rio garaitu dituzte; hortaz, hilaren 18ko final handirako sailkatzea lortu dute. Goikoetxea eta Lekerika izango dituzte aurkari final horretan.
2024/02/06 - 20:11
Hauek dira Aritz Erkiagak Eusko Label Winter Serieseko finalerdian egindako jokaldi onenetako batzuk
Ispasterreko aurrelariak, astelehenean, Ibarluzearekin batera, finalerako sailkatzea lortu zuen; Goikoetxea eta Lekerika izango dituzte aurkari.
2024/02/06 - 19:21
Horrela agurtu dituzte Gernikako Jai Alaiko zaleak Erkiagak eta Ibarluzeak, finalerako sailkatzea lortuta
Bi pilotariek Olharan eta Del Rio menderatu zituzten 2024ko Eusko Label Winter Serieseko bigarren finalaurrekoan; hori eginda, pilotalekua bete zuten zaleak agurtu zituzten.
2024/02/06 - 13:46
Erkiagak eta Ibarluzeak lortu dute finalerako txartela
Sari paregabea lortu du Ibarluzeak, Eusko Label Winter Seriesen parte hartzen duen lehen aldian. Izan ere, otsailaren 18ko final handia jokatuko du, Erkiagarekin batera, Goikoetxearen eta Lekerikaren kontra.
2024/02/06 - 00:57
Erkiaga eta Ibarluzea izango dira Goikoetxearen eta Lekerikaren aurkariak, final handian
Bikote bizkaitarrak bi setetan mendean hartu ditu Olharan eta Del Rio txapelketako bigarren finalerdian.
2024/02/06 - 00:50
Ikusi Eusko Label Winter Series txapelketako 2. finalerdiaren laburpena
Eusko Label Winter Series txapelketako 2. finalerdian, Erkiaga-Ibarluzea bikotea nagusitu da Olharan-Del Rioren aurka (15-11 eta 15-11). Ikusi hemen neurketako laburpena.
2024/02/06 - 00:45
Aritz Erkiaga: ''Gaur Joni esker irabazi dugu, nik ez dut batere ondo jokatu''
Erkiagak eta Ibarluzeak Eusko Label Winter Serieseko finala jokatuko dute otsailaren 18an, bigarren finalerdian Olharan eta Del Rio bi setetan kaleratuta.
2024/02/05 - 16:09
Erkiaga-Ibarluzea eta Olharan-Del Rio, Winter Serieseko finalerako bigarren txartelaren bila
Gernikako Jai Alai pilotalekuak Eusko Label Winter Serieseko bigarren finalaurrekoa hartuko du gaur arratsaldean, Erkiaga-Ibarluzea eta Olharan-del Rio bikoteen artekoa. Gaurko irabazleek jokatuko dute otsailaren 18ko finala, Goiko eta Lekerikaren kontra.
2024/02/05 - 10:42
Erkiaga-Ibarluzea eta Olharan-Del Rio aurrez aurre, Eusko Label Winter Serieseko bigarren finalaurrekoan
Gaurko irabazleek final handirako txartela eskuratuko dute, Iñaki Osa Goikoetxearen eta Unai Lekerikaren kontra jokatzeko. Norgehiagoka ETB1en eta eitb.eus-en ikusgai egongo da, 22:15etik aurrera.
2024/02/05 - 10:03
Erkiaga eta Ibarluzea, Olharan eta Del Rioren aurka, Winter Serieseko bigarren finalerdian
Ez galdu Eusko Label Winter Series txapelketako bigarren finalerdi ikusgarria. Lehian, Erkiaga-Ibarluzea eta Olharan-Del Rio bikoteak. 22.15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
2024/01/30 - 20:30
Hauek dira 2024ko Eusko Label Winter Serieseko lehen finalerdiko jokaldirik onenak
Goikoetxea-Lekerika eta Johan-Lopez bikoteek finalaurreko ikusgarria jokatu zuten; emozio handia izan zuen, eta, hainbat unetan, joko ederra. Lehen bikoteak lortu zuen otsailaren 18ko finalerako txartela. Hona hemen partidako hiru jokaldirik onenak.
2024/01/30 - 17:36
Winter Serieseko lehen finalaurrekoa: tanto ikusgarriak eta bukaera zirraragarria
Iñaki Osa Goikoetxea eta Unai Lekerika gailendu ziren Winter Series txapelketako lehen finalaurrekoan, Johan Sorozabal eta Imanol Lopez mendean hartuta. Emozio handiko partida jokatu zuten, eta azkeneko tanto ikusgarrienak bildu ditugu, baita Goiko eta Lopezen arteko besarkada hunkigarria ere.
2024/01/30 - 15:46
''Goiko'' handiak finala jokatuta esango dio agur zestari
Goikoetxeak eta Lekerikak azken unera arte borrokatu behar izan zuten Eusko Label Winter Series txapelketako lehen finalaurrekoko garaipena.
2024/01/30 - 12:31
Goikoetxea-Lekerika eta Johan-Lopez bikoteek jokatutako finalaurreko azken tantoa
Goikoetxea eta Lekerika izan ziren nagusi Johan eta Lopezen aurkako finalaurrekoa, azken unean erabakitako neurketan. Honela jokatu zuten azken tantoa.
2024/01/30 - 00:50
Goikoetxea: ''Ohore bat da nire kirol ibilbidearen azken partida Winter Serieseko finala izatea''
Goikoetxea-Lekerika bikotea gailendu da Winter Series txapelketako emozio handiko lehen finalerdian, Gernikako Jai Alai frontoian. Lehenengo setean Goikoetxea eta Lekerika nagusi izan dira; bigarrenean, Johanek eta Lopezek partida irauli dute; eta azken seta tanto bakarraren aldearekin bukatu da.
2024/01/30 - 00:50
Goikoetxea eta Lekerika dira Eusko Label Winter Serieseko lehenengo finalistak
Johan eta Lopez mendean hartu dituzte hiru setetan, finalerdi gogor, lehiatu eta bizia jokatuta.
2024/01/29 - 16:21
Ez dago faborito garbirik, Eusko Label Winter Serieseko lehen finalaurrekorako
Goiko-Lekerika eta Johan-Lopez bikoteak Eusko Label Winter Series txapelketako finalerako txartelaren bila kantxaratuko dira astelehen honetan Gernikan, lehen finalaurrekoan.
2024/01/29 - 11:21
Goikoetxea-Lekerika eta Johan-Lopez aurrez aurre, Eusko Label Winter Serieseko lehen finalaurrekoan
Neurketa honetan irabazten duenak Erkiaga-Ibarluzea edo Olharan-Del Rio izango ditu aurkari. Norgehiagoka ETB1en eta eitb.eus-en egongo da ikusgai, 22:15etik aurrera.
2024/01/29 - 10:43
Winter Series txapelketako lehen finalerdia, gaur, ETB1en eta eitb.eus atarian
Goikoetxea-Lekerika eta Johan-Lopez bikoteak gaur neurtuko dira Eusko Label Winter Series txapelketako 13. jardunaldian. Ez galdu lehen finalerdi ikusgarria, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus atarian.
2024/01/23 - 19:41
Hauek dira Eusko Label Winter Serieseko 11. eta 12. jardunaldietako jokaldirik onenak
Hauek dira Eusko label Winter Series txapelketako Olharan-Del Rio vs Erik-Bailo (11. jardunaldia) eta Laduche-Gorka vs Arbe-Manci (12. jardunaldia) partidei dagozkien jokaldirik onenak.