Pilota
2025/06/08 - 18:58
Erika Mugartegi eta Arai Lejardi: ''Jendeak ulertu du zergatik jokatu dugun Espainiarekin, eta lasai gaude''
Erika Mugartegik eta Arai Lejardik urrezko domina irabazi zuten Gernikan, Nazioen Ligan, Espainiaren izenean, finalean Euskal Selekzioa garaituta. Bi puntistek azaldu dute zergatik hautatu zuten Espainiako selekzioarekin lehiatzea, eta aitortu dute podiumeko unea ez zela goxoegia izan.
2025/06/07 - 23:11
''Erantzukizun handia izan da Euskadirekin lehen aldiz ofizialki lehiatzea, baina baita sari handia ere''
Aritz Erkiaga eta Imanol Lopez pozarren eta hunkituta topatu ditugu, aste honetan momentu historiko baten protagonista izan baitira. Euskal selekzioak ofizialki hartu du parte lehen aldiz zesta-puntako Nazioen Ligan, Gernikan, eta Erkiagak eta Lopezek urrea irabazi dute.
2025/06/07 - 19:31
Euskal Selekzioaren parte-hartze historikoa Nazioen Ligan
Euskal Selekzioak lehen aldiz eta ofizialki hartu du parte zesta-puntako Nazioen Ligan. 2025eko edizioa historikoa izan da horregatik. Txapelketa Gernikako Jai Alai frontoian jokatu da, eta Euskal Selekzioa izan da onena, urrea lortu baitu gizonezkoen mailan, eta zilarra, emakumezkoetan.
2025/06/07 - 19:18
Gernikan jokatutako Nazioen Ligak utzi dituen unerik onenen bilduma
Gernikan jokatutako Nazioen Liga txapelketa historikoak egun hauetan utzi dizkigun momentu onenak, bilduma honetan ikusgai.
2025/06/07 - 03:07
Txistuz hartu dute Espainiako ereserkia, Nazioen Ligako emakumezkoen sari banaketan
Zesta-puntako Nazioen Ligako emakumezkoen txapelketa Espainiako selekzioak irabazi du. Pilotariak podiumean zeudela, Jai Alai Gernikako frontoian bildutako publikoaren parte batek txistu egin dio Espainiako ereserkiari bozgorailuetatik entzun denean.
2025/06/07 - 03:00
Honela igo dira podiumera Nazioen Ligako txapeldunak!
Gizonezkoetan Euskadi izan da txapeldun, eta emakumezkoetan, Espainia. Gainera, euskal selekzioak selekzio onenaren saria jaso du.
2025/06/07 - 02:26
Jai Alaiko Nazioen Ligako Euskadi-Frantzia partidaren laburpena
Aritz Erkiagak eta Imanol Lopezek Nazioen Liga irabazi dute Euskadirekin final handian Laduche eta Basque (Frantzia) menderatuta bi setetan (15-9 eta 15-11).
2025/06/07 - 02:10
Erkiaga eta Lopez: ''Gure helburua lortu dugu, hemen denek nahi zutena''
Aritz Erkiaga eta Imanol Lopez nagusitu dira Nazioen Ligan Euskadirekin. Pozik azaldu dira garaipenarekin, eta "denek nahi zutena" lortu dutela adierazi dute.
2025/06/07 - 01:40
Euskadik Frantzia garaitu, baina Espainiaren aurka galdu du Nazioen Ligako finala
Emakumezkoen finalean, 15-4 eta 15-9 galdu du Espainiaren aurka. Gizonezkoetan, aldiz, 15-13 eta 15-11 irabazi dio Frantziari.
2025/06/07 - 01:23
Jai Alaiko Nazioen Ligako Espainia-Euskadi partidaren laburpena
Erika Mugartegik eta Arai Lejardik (Espainia) irabazi dute Nazioen Ligako emakumezkoen finala, Elaia Gogenola eta Maia Goikoetxea (Euskadi) bi setetan garaituta (15-4 eta 15-9).
2025/06/07 - 00:18
Erika eta Arai: ''Txapelketa ona egin dugu eta pozik gaude''
Erika Mugartegi eta Arai Lejardi nekatuta baina pozik azaldu dira Nazioen Liga irabazi ondoren. Aurkari onak izan arren, txapelketa ona egin dutela nabarmendu dute.
2025/06/06 - 12:12
Jai Alaiko Nazioen Ligako finalak, gaur gauean, EITB Median
21:00etatik aurrera jokatuko dute lehen neurketa (Euskadi-Espainia), eta bigarrena (Euskadi-Frantzia), berriz, 22:00etan hasiko da. Biak zuzenean izango dira ikusgai, ETB1en, eitb.eus-en eta EITBren YouTubeko kanalean.
2025/06/06 - 02:51
Erkiaga eta Lopez: ''Sentimenduak bizi-bizirik daude, baina kirolean zentratu behar gara''
Erkiaga eta Lopez Nazioen Ligako finalera sailkatu dira Euskadirekin, Espainia bi setetan garaituta (15-11 eta 15-9). Hala, Laduche eta Basque izango dituzte aurkari finalean, Frantzia ordezkatuz.
2025/06/06 - 02:47
Jai Alaiko Nazioen Ligako Euskadi-Espainia partidaren laburpena
Erkiaga eta Lopez Nazioen Ligako finalera sailkatu dira Euskadirekin, Espainia bi setetan garaituta (15-11 eta 15-9). Hala, Laduche eta Basque izango dituzte aurkari finalean, Frantzia ordezkatuz.
2025/06/06 - 02:20
Frantziak eta Euskadik jokatuko dute Nazioen Ligako gizonezkoen finala
Frantziak bi setetan irabazi dio AEBri (13-15 eta 13-15), eta Euskadik gauza bera egin du Espainiaren aurka (15-10 eta 15-9).
2025/06/06 - 01:48
Jai Alaiko Nazioen Ligako Frantzia-AEB partidaren laburpena
Frantziak bi setetan garaitu du AEB lehen finalerdian (13-15 eta 13-15), eta Laduche eta Basque Nazioen Ligako finalera sailkatu dira.
2025/06/06 - 01:15
Laduche eta Basque, finalistak: ''Guk irabazi dugu, baina laurok merezi genuen finalean egotea''
Laduche eta Basque Frantziarekin sailkatu dira Nazioen Ligako finala jokatzeko, Sorozabal anaiak (AEB) garaituz. Bi setetan menderatu dituzte (13-15 eta 13-15).
2025/06/05 - 13:40
Jai Alaiko Nazioen Ligako finalaurrekoak, gaur gauean, EITB Median
21:00etatik aurrera jokatuko dute lehen neurketa (Estatu Batuak-Frantzia), eta bigarrena (Euskadi-Espainia), berriz, 22:00etan hasiko da. Biak zuzenean izango dira ikusgai, ETB1en, eitb.eus-en eta EITBren YouTubeko kanalean.
2025/06/05 - 11:17
Urreisti eta Lekerika, pozik, garaipenarekin eta debutarekin
Euskal selekzioko gizonezkoen bikoteak erraz menderatu du Filipinetako taldea. Hasieratik haien jokoa egin dutela azpimarratu du Lekerikak.
2025/06/05 - 10:24
Elaia eta Maia, partida ostean: ''Gure lekua ezin topatu ibili gara''
Euskadiko emakumezkoen selekzioak galdu egin du Espainiakoaren aurka: 5-15 eta 7-15. Elaia Gogenola eta Maia Goikoetxeak neurketa aztertu dute.