Pilota
2025/06/26 - 20:46
Innpalak iragarri du Fustok eta Madariagak enpresako kide izateari utziko diotela ekainaren 30ean
Innpalaren arabera, bi palistek erabaki dute ez onartzea egin zitzaien berritze proposamena; hala, Innpalaren pilotarien lantaldean, uztailaren 1etik aurrera, hamahiru palista izango dira. Palista profesionalak greba mugagabean daude, maiatzetik.
2025/06/26 - 17:03
Seve Arcelus, Urriza erremontean hasteko konbentzitu zuen pertsona
Urrizaren ibilbide profesionalean funtsezkoa izan den lagun batekin izan gara, Seve Arcelusekin. Palista profesional ohiak animatu zuen Urriza pala utzi eta erremontean probatzera.
2025/06/25 - 23:56
Artolak Bakaikoa menderatu du, 22-13, eta San Fermineko Lau t'erdiko txapelketako finalerdietan da
Alegiarrak, finalerdietan, Peña II.a edo Larrazabal izango du aurkari, uztailaren 4an, Donostian.
2025/06/25 - 18:57
Koteto Ezkurra: ''Javi Urrizak perfektuki aukeratu du unea, erretiroa hartzeko, punta-puntan dagoela''
Urriza handia erremontera iritsi zenean, Koteto Ezkurra izar nagusia zen. Iruindarrak larunbatean hartuko du erretiroa, erremontista gisa, eta EITB Ezkurrarekin izan da, alegia, erremontean txapela gehien irabazi dituen pilotariarekin.
2025/06/24 - 23:33
Peio Etxeberriak eta Javier Zabalak sanferminetako lau t'erdiko txapelketako final laurdenak jokatuko dituzte
Peio Etxeberriak, Eibarren, Aitor Elordi utzi du txapelketatik kanpo, 16-22 irabazita; Javier Zabalak, ordea, Seguran, 7-22 menderatu du Dario. Etxeberriak Ezkurdia izango du aurkari, final laurdenetan, eta Zabalak, aldiz, Altuna III.a.
2025/06/24 - 17:00
Ibarrola-Gaminde, binakakoan, eta Aldai, lau t'erdian, garaile, ''Plazandreak'' saioko lehen jardunaldian
Binakako partidan, Aizane Ibarrolak eta Enara Gamindek 12-22 menderatu zituzten Olatz Arrizabalaga eta Arrate Bergara; lau t'erdiko neurketan, ordea, Amaia Aldaik 18-16 hartu zuen mendean Miriam Arrillaga egungo txapelduna.
2025/06/24 - 03:20
Amaia Aldai: ''Partida oso gogorra izan da; uste dut hasieratik biok erritmo handian hasi garela''
Dimako pilotariak garaipena erdietsi du, 18-18, Miriam Arrillaga egungo txapelduna aurkari, 2025eko "Plazandreak" saioko lau t'erdiko txapelketako aurreneko neurketan, oso parekatua izan den norgehiagokan.
2025/06/24 - 03:19
Ibarrolak eta Gamindek, binakakoan, eta Aldaik, lau t’erdikoan, irabazita ekin diote "Plazandreak" saioari
Txapelketako 2025eko ekitaldiko lehenengo jardunaldian, Aizane Ibarrolak eta Enara Gamindek Olatz Arrizabalaga eta Arrate Bergara menderatu dituzte, 12-22, eta Amaia Aldai Miriam Arrillaga egungo txapeldunari gailendu zaio, 18-16.
2025/06/24 - 03:16
''Plazandreak'' saioko Aldai vs Arrillaga partidako azken tantoa (18-16)
Oso parekatua ian den neurketan, Amaia Aldaik Miriam Arrillaga 2024ko txapelduna menderatu du, 18-16, 2025eko "Plazandreak" saioko lau t'erdiko txapelketari hasiera eman dion norgehiagokan.
2025/06/24 - 02:22
Ibarrola eta Gaminde: ''Plana zen atzera dena botatzea eta, genuenean, bukatzea, eta ondo ibili gara''
Aizane Ibarrolak eta Enara Gamindek eskuratu dute garaipena, "Plazandreak" saioko 2025eko ekitaldiko binakako txapelketari hasiera eman dion partidan; aurrelari nafarrak eta atzelari bizkaitarrak 12-22 menderatu dituzte Olatz Arrizabalaga eta Arrate Bergara.
2025/06/24 - 02:17
''Plazandreak'' saioko Arrizabalaga-Bergara vs Ibarrola-Gaminde partidako azken tantoa (12-22)
Aizane Ibarrolak eta Enara Gamindek eskuratu dute garaipena, 2025eko "Plazandreak" saioko binakako torneoari hasiera eman dion neurketan, Olatz Arrizabalaga eta Arrate Bergara aurkari. Urdinak 0-11 aurreratu dira, hasieran, eta horrek erabat markatu du norgehiagoka.
2025/06/23 - 23:00
Urrizak larunbatean utziko du pilota, Galarretan: ''Mila esker denoi; gora erremontea, bizi erremontea''
Aurrelari iruindarrak jaialdi oso berezian esango du agur, larunbatean; berak ere jokatuko du, Azpirozekin batera, "Erremontari" saioa irabazi berri duten Aldaberen eta Barrenetxea IV.aren aurka. 17:05etik aurrera, ikusgai izango da, eitb.eus-en eta ETB1en.
2025/06/22 - 23:14
Bakaikoa final-laurdenetara, Zubizarreta partida estu batean kanporatuta (22-21)
Nafarrak Iñaki Artola izango du aurkari final-laurdenetako lehian.
2025/06/21 - 22:48
Omenaldi beroa Joseba Ezkurdiari Arbizun
15 urte daramatza profesionaletan, eta 6 txapel jantzi ditu: Lau t'erdikoan, 3, eta Binakakoan, 3 (azkena, orain gutxi). Aurreskua dantzatu, txapel berezia jantzi, bertsoak…
2025/06/21 - 22:46
Elordi sanferminetako 4 t’erdiko final-zortzirenetara pasatu da, eta Larrazabal, final-laurdenetara
Elordik 22-9 irabazi dio Salaberriari, eta Peio Etxeberriari egingo dio aurre asteartean, Eibarren, final-zortzirenetan. Bestalde, Larrazabalek 22-7 irabazi dio Jakari, eta txapelketako final-laurdenetara igaro da.
2025/06/21 - 16:56
Goitia-Lopez eta Urreisti-Basque garaile Markina-Xemeinen
Goitiak eta Lopezek Markina-Xemeingo Grand Slameko finalerdietarako txartela lortu dute, bi setetan garaituta Johan eta Zabala: 9-15 eta 7-15. Bigarren partidan, berriz, faboritoek, Erkiagak eta Ibarluzeak, bi setetan galdu zuten Urreisti eta Basqueren aurka: 8-15 eta 6-15.
2025/06/20 - 14:14
Gaur abiatuko da Nafarroako Lau t'erdikoa
Gaur, ekainak 20, hasiko da Nafarroako Lau t'erdiko txapelketa, Etxarri Aranatzen, Euskalerriari pilotalekuan. 14 pilotarik parte hartuko dute aurten: Baikoko 8k eta Aspeko 6k. Finala Iruñean jokatuko da, Nafarroa Arena pilotalekuan, uztailaren 7an. Txapelketa ETBn eta eitb.eus-en egongo da ikusgai.
2025/06/19 - 23:25
Irribarrea kendu ezinik jarraitzen dute Aldabe eta Barrenetxea ''Erremontari''ko txapeldunek
Kemen Aldabek eta Endika Barrenetxeak "Erremontari" saioko txapelak jantzi zituzten, Urrizari eta Larrañagari irabazita. Oraindik ere irribarrea nabari zaie aurpegian.
2025/06/19 - 16:35
''Katedra: pilotazaleen kiniela'' APPa jaio da
Unai Olazek, Aritz Jamarrek eta Ander Minak sortutako aplikazioa da, pilotazaleek arlo horretan zuten hutsunea betetzeko asmoz. Dagoeneko 3.000 erabiltzaile ditu.
2025/06/19 - 11:47
Bueltan da ''Plazandreak'' emakumezkoen pilota txapelketa
Elena Azpeitiak eta Ainhize Vegak aurkeztuko dute emakumezkoen pilota erdigunean jartzen duen txapelketa. Ez galdu, "Plazandreak", gaurtik aurrera, 23:00etan, ETB1en eta eitb.eus atarian.