Lau t'erdikoa
2022/11/20 - 21:35
Joseba Ezkurdia: ''Aurtengo urtea ikaragarria izaten ari da eta horrela jarraitu nahi dut''
Joseba Ezkurdia Lau T'erdiko txapeldun izendatu da igande honetan Jokin Altuna 22-21 garaitu ostean. Fisikoki oso partida gogorra jokatu dutela adierazi du eta, partidan akats batzuk egin arren, pozik dagoela txapela bereganatu izanaz.
2022/11/20 - 21:07
Ezkurdia, Lau t'erdiko podimuaren koska altuenean
Ezkurdiak bereganatu du 2022ko Lau t'erdiko txapela. Partida zirarragarria jokatu dute Altuna III.ak eta Ezkurdiak, 21-21 berdintzeraino. Azkenean, arbizuarrak eraman du txapela.
2022/11/20 - 20:53
Ezkudiari garaipena eman dion partidako azken tanto ikusgarria
Bi pilotariek 21 tanto eginak zituzten jada, eta partidako azken sakea Altuna III.aren eskuetan geratu da. Hala ere, Ezkurdiak ondo eraman du eta gogor ekin dio azken tantoa eta txapela bereganatzeko.
2022/11/20 - 20:42
Ezkurdia, Lau t'erdiko txapeldun
Joseba Ezkurdia da 2022ko Lau t'erdiko txapelduna, final ikusgarrian Jokin Altuna mendean hartuta, 22-21eko emaitzarekin. Arbizukoak hirugarrenez jantzi du 'kaiolako' txapela.
2022/11/19 - 15:40
Joxan Galarraga, Ezkurdiaren osaba eta lehen botileroa
Joseba Ezkurdiak Lau t'erdiko Txapelketako finala jokatuko du igandean Jokin Altunaren aurka. Arbizuko pilotariaren osaba eta lehen botileroa izan zen Joxan Galarraga. Josebaren partida guztien emaitzak apuntatuta ditu. Elkarrizketa eskaini dio EITB Mediari.
2022/11/19 - 12:21
Ezkurdia eta Altuna III.a, Lau t'erdiko txapelaren bila
Joseba Ezkurdiak eta Jokin Altunak jokatuko dute Lau t'erdiko Txapelketako finala igande honetan, azaroaren 20an, Bizkaia frontoian. Final handia zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB1ek, 16:40etik aurrera.
2022/11/18 - 15:40
Juanita Irigoien, Jokin Altunarekin ''maiteminduta'' dagoen zalea
Jokin Altunak zale asko ditu, eta horietako bat da Juanita Irigoien. Amezketakoak Lau t'erdiko finala jokatuko du Ezkurdiaren aurka igandean. Juanitak kandela pizten du Altunak jokatzen duen bakoitzean. EITB Mediak Juanita Irigoien elkarrizketatu du.
2022/11/17 - 16:29
Jokin Altunak eta Joseba Ezkurdiak finalean erabiliko dituzten pilotak aukeratu dituzte
Igandean, azaroak 20an, Bizkaia frontoian jokatuko den Lau T´erdiko finalerako pilota aukeraketa izan dute finalistek. Aukeran zeuden hamar piloteteatik lau aukeratu dituzte.
2022/11/16 - 16:47
Jokin Etxaniz, Asperen ezkutuko izarra
Urteren bat gorabehera, Aspe enpresa sekulako loraldia bizitzen ari da aspaldian. Ezkurdia eta Altuna Aspekoak izanik, Lau t'erdiko beste txapel batek gehituko du enpresaren palmaresa. Garapen horretan, Jokin Etxanizen lana nabarmendu behar dugu.
2022/11/15 - 22:48
Altuna III.ak egin du entrenamendua Bizkaia frontoian
Atzo Joseba Ezkurdia aritu zen eta gaur amezketarraren txanda zen Bizkaia frontoiko kantxan prestaketa lanak egiteko. Aurreko astean lan gogorra eginda, finalaren aurreko egunetan lan-saio lasaiagoak egingo dituela adierazi du.
2022/11/15 - 16:28
Ezkurdia anaiak, batasunaren indarra
Pilotariarentzat oso garrantzitsua izaten da botileroaren lana. Joseba Ezkurdiak oso kontuan izaten ditu Mattin anaiak esaten dizkionak. Familiaren baserrian hasi ziren elkarrekin pilotan eta handik begiratzen diote igandeko Lau t’erdiko finalari.
2022/11/14 - 23:17
Ezkurdiak entrenamendu gogorra egin du Bizkaia frontoian
Finalaren astean entrenamendu saio gogorra egin du Joseba Ezkurdiak Bizkaia Frontoian, partida ezberdinak, ariketa teknikoak... Jokin Altuna bihar izango da bertan.
2022/11/14 - 19:03
Jokin, Altuna enborreko adarrik emankorrena
Jokin Altuna pilotari lotutako sendi bateko hirugarrena da. Amaren bi anaiak erremontista izandakoak dira: Altuna I.a eta Altuna II.a (Imanol eta Garikoitz, hurrenez hurren). Jokinek sagari jarraipena eman nahi izan dio gaztetatik.
2022/11/12 - 22:48
Salaberria, promozioko Lau t'erdiko txapeldun (22-16)
Iker Salaberriak 22 eta 16 irabazi du Lau t'erdiko promozio mailako finala. Egiguren V.ak ezin izan du aurten txapelketan partida guztiak irabazi dituen goizuetarra mendean hartu.
2022/11/09 - 18:32
Aitor Elordi eta Peio Etxeberria, Lau t'erdiko hirugarren postuaren bila
Elordik eta Etxeberriak igandean, azaroaren 13an, jokatuko dute Lau t'erdiko Txapelketako hirugarren eta laugarren postuak zehazteko partida. Bi pilotariek materiala aukeratu dute Mallabiako frontoian, neurketa jokatuko den pilotalekuan.
2022/11/08 - 17:15
Egiguren eta Salaberria, promozioko Lau t'erdiko finala irabazteko gosez
Julen Egigurenek eta Iker Salaberriak Promozioko Lau t’erdiko txapelketako finala jokatuko dute larunbatean. Egigurenek 3. finala du, bigarrena promozioko Lau t’erdian, eta biak galdu zituen, Peio Etxeberria eta Elordiren aurka. Salaberriak bigarrena du. Aurten Buruz Burukoa galdu du Elordirekin.
2022/11/07 - 18:13
Finalistak ''lasai'' daude, baina ''partida zaila'' aurreikusten dute
Altuna eta Ezkurdia enpresakideekin egon dira Tuteran San Ferminetako torneoko desafioko saria jasotzen. Ondoren, bazkaria izan dute. EITB Media bertan izan da eta Lau t'erdiko finalisten sentsazioak jaso ditu.
2022/11/07 - 17:31
2018 eta 2019ko finaletako protagonista berberak, Ezkurdia vs Altuna
Ezkurdiak eta Altunak hirugarrenez jokatuko dute Lau t'erdiko finala elkarren aurka. Aurreko edizioetan Ezkurdia izan da garaile.
2022/11/06 - 20:04
Ezkurdia eta Altuna III.a lehiatuko dira finalean 2022ko txapela lortzeko
Joseba Ezkurdiak eta Jokin Altunak Lau t'erdiko txapelketako finala jokatuko dute azaroaren 20an, Bizkaia frontoian, 2022ko txapelduna nor den erabakitzeko.
2022/11/05 - 13:59
Salaberriak irabazi egin dio Expositori eta Egigurenen aurka jokatuko du Lau t'erdiko Promozioko finala
Salaberriak 22-16ko emaitzarekin mendean hartu du Exposito bigarren finalerdian eta Egiguren izango du aurkari finalean, azaroaren 12an, Iruñeko Labriten.