Peio Etxeberria eta Javier Zabala, final oso ireki bateko lehen txapelaren bila
Peio Etxeberria nafarrak eta Javier Zabala errioxarrak Lau t'erdiko Txapelketako lehen txapela lortu nahi dute igande honetan Bilbon, Bizkaia pilotalekuan, final oso ireki batean.
Zenotz kontzejuko pilotaria faboritoa da pronostikoetan, azken bi edizioetan finalista izan baita, lehen mailan titulurik ez duen baina sekulako progresioa izan duen Zabalaren aurka.
Bi pilotarien arteko aurrekari bakarrean, uztailaren 4an, Sanferminetako Lau t'erdiko Txapelketako finalerdietan, Zabalak 22-13 garaitu zuen Etxeberria, "kaiolan" dituen dohainak erakutsiz.
Errioxako Naiara herrian jaiotako pilotariak Lau t'erdiko txapela lortu duen hirugarren errioxarra izan nahi du, Abel San Martin (Barberito I.a) 1953 eta 1957ko txapeldunaren eta 2007an Abel Barriola garaitu zuen Augusto Ibañez (Titin III.a) mitikoaren ondoren.
Etxeberriak, bere aldetik, esperientzia handiagoa du horrelako partidetan, eta azken urteetako espezialistarik onenetako bat bihurtu duten bertuteak eta kolpeak ditu.
Nafarrak bost finalerdi kateatu ditu "kaiolan", eta titulutik pauso bakarrera geratu da azken bietan; 2023koan, Jokin Altuna handiaren aurka, eta iaz, Unai Lasoren aurka.
Garaipena lortuz gero, Etxeberriak bere lehen banakako txapela eta bigarren garaikur profesionala irabaziko du, 2024ko Binakakoan Jose Javier Zabaletarekin batera irabazi baitzuen lehena.
"ETB Kantxa" saioa 16:35ean hasiko da ETB1en eta eitb.eus-en, Elordi-Rezusta eta Laso-Iztueta bikoteen arteko atariko partidarekin, eta Xabier Euzkitzek, Elena Azpeitiak, Abel Barriolak eta Mikel Idoatek egingo dute jaialdiaren kontakizuna. Behin finala amaituta, Jon Balentziagak hartuko du gidaritza, partidaren analisia egiteko eta bi protagonistak elkarrizketatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Peio Etxeberria, finalaren biharamunean: ''Oso pozik nago hau lortuta''
Peio Etxeberria da lau t'erdiko txapelduna, atzoko finalean Javi Zabala mendean hartuta. Nola sentitzen den kontatu du biharamunean.
Harrera beroa egin diote Peio Etxeberria txapeldunari
Lau T'erdiko txapeldun berriaren zain egon dira lagunak eta familia, denek batera gogoz ospatzeko txapela.
2025eko Lau t'erdiko Txapelketaren egutegia eta emaitzak
Urriaren 3tik azaroaren 16ra bitartean jokatuko dute.
Peio Etxeberriak aurrenekoz irabazi du Lau t'erdikoa, finalean Zabala menderatuta (22-11)
Errioxarrak ekin dio hobeto partidari, baina, 2-4kotik, nafarra gehiago izan da, eta aise gailendu. Horrenbestez, Peio Etxeberriak lehen aldiz bereganatu du txapela Lau t'erdikoan.
Javi Zabala: ''Peio Etxeberriak oso ondo jokatu du paretatik, oso luze; ezin izan dut haren lekutik atera''
Naiarako pilotariak 2025eko Lau t'erdiko finala galdu du, 22-11, Peio Etxeberria aurkari. Norgehiagokaren ostean, Zabalak adierazi du gakoetakoa izan dela nola, 2-4koan, nafarrak buelta eman dion egoerari (adierazpenak, gaztelaniaz).
Peio Etxeberria: ''Tentsioa nuen, lehen tantoa oso gogorra izan da; saiatu naiz egiten hona ekarri nauena''
Zenoztarrak 2025eko Lau t'erdiko Txapelketa irabazi du, final handian Javi Zabala 22-11 mendean hartuta. Partida amaitutakoan, Peio Etxeberriak onartu du kosta egin zaiola hasieran Zabalari aurre egitea, eta, hunkituta, egunerokoan aldamenean izaten dituenak gogoratu ditu.
Peio Etxeberriak Lau t’erdiko Txapelketa irabazi du, finalean Zabala aise menderatuta (22-11)
Zenoztarrak Javi Zabala mendean hartu du, errioxarrak partidari nafarrak baino hobeto eutsi badio ere, igandean jokatu duten finalean; hala, Lau t’erdikoan lortu duen lehenengo txapela bereganatu du, 2023an eta 2024an txapeldunorde amaitu eta gero.
Nork irabaziko du finala, gure adituen arabera?
Egun bat besterik ez da falta Peio Etxeberriaren eta Javier Zabalaren arteko final handirako. Finalaren atarian, gure adituengana jo dugu euren iritzia jakiteko.
Titin III: ''Javierrek final handia egingo duelakoan nago''
18 urte geroago, pilotari errioxar batek berriro eraman lezake Lau t'erdiko txapela. 2007an azkenengoz balentria hori lortu zuen pilotari errioxarrarekin izan gara, Augusto Ibañez, Titinekin. Bihotzeko gaitz bat igarota, frontoietan bueltan da berriz.