LESIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urrutikoetxeak zuntz-haustura dauka

Zaratamoko aurrelariari egin dizkioten proben arabera, ezkerreko hankako soleo muskulua dauka minduta.
Mikel Urrutikoetxea. Artxiboko argazkia: EITB
Mikel Urrutikoetxea. Artxiboko argazkia: EITB

Mikel Urrutikoetxeak min hartu zuen joan zen igandean, Tolosan, Lau t'erdiko Txapelketako final-zortzirenetako kanporaketa jokatzen ari zela, Iker Salaberriaren aurka. Hala, Aspeko aurrelariak Zaratamako pilotaria txapelketatik kanpo utzi zuen (22-14), besteak beste lesio hori tarteko.

Asteazken honetan, erresonantzia magnetikoa egin diote Baikoko aurrelariari, eta proba horrek erakutsi duenaren arabera, ezker hankako soleo muskuluan zuntz-haustura dauka. Ondorioz, Urrutikoetxeak atseden hartu beharko du datozen egunetan, eta fisioterapia-tratamendua egingo du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X