Gaur, Jaka vs P. Etxeberria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Final-laurdenetako hiru partida, hiru egunetan

Bengoetxea VI.a finalerdietan da jada Urrutik ezin duelako jokatu. Neurketa guztiak zuzenean ikusi EITTBn.
Erik Jaka
Erik Jaka

Asteburu honetan jokatuko dira 4 t'erdiko final-laurdenetako partidak.

Guztira hiru partida jokatuko dira, gaur Jaka vs P. Etxeberria, larunbatean Elezkano II.a vs Altuna III.a eta igandean Ezkurdia vs Artola.

Mikel Urrutikoetxeak min hartu zuen Binakako Txapelketako finalean eta ez da Lau t’erdiko Txapelketa jokatzeko prest egongo. Arauei jarraituz, Oinatz Bengoetxeak aurrera egingo du.

ASTEBURUKO PROGRAMA

Ostiralean, Bilbon, 22:15ean

Jaka vs P. Etxeberria

Larunbatean, Bilbon, 17:45ean

Elezkano II.a vs Altuna III.a

Igandean, Eibarren, 17:00etan

Ezkurdia vs Artola

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X