Aurpegi berriak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Berritasunak 4 t'erdiko Txapelketan

Urriaren 4an hasiko da kaiolako txapelketa. ETBk eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute txapelketa urtero legez.
20190924140953_pello-etxeberria-joanes-bakaikoa_
18:00 - 20:00
Pello Etxeberriak eta Joanes Bakaikoak debuta egingo dute

Aurtengo 4 t'Erdiko Txapelketaren aurkezpen ofiziala egin da gaur Bilbon. Lehiaketa urriaren 4an hasiko da Zallan eta bertan Iker Irribarria izango da protagonista.

Adierazgarria da koadroko izen handi bi faltako direla 2019ko lehiaketan. Alde batetik Aimar Olaizola kaiolakoa erregeak ez du jokatuko eta Goizuetakoaz gainera, 11 urte joan eta gero, Julen Retegi ere ez da 4 t'erdikoan arituko, horrela erabaki baitu bere enpresak.

Bestalde, Pello Etxeberriak eta Joanes Bakaikoak debuta egingo dute aurtengo txapelketan.

Final handia Nafarroa Arenan jokatuko da azaroaren 17an.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X