Azaroaren 18an
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Navarra Arenan jokatuko da 2018ko 4 t'erdiko finala

Nafarroako gobernuak 6,6 milioi euro inbertituko ditu Navarra Arena izena eramango duen erabilera anitzeko pabiloia amaitu ahal izateko.
NAVARRA ARENA
NAVARRA ARENA

Nafarroako Gobernuak 2018ko 4 t'erdiko Txapelketako finala Navarra Arenan jokatuko dela iragarri berri du.

Ana Herrera, kultura, kirol eta gazteriako kontseilariak gaur eguerdian iragarri duenez, Nafarroako gobernuak 6,6 milioi euro inbertituko ditu Navarra Arena izena eramango duen erabilera anitzeko pabiloia amaitu ahal izateko.

Horrenbestez, luzaroan geldituta egon den egitasmoari irtenbidea emango dio egungo Nafarroako gobernuak. Ikusle kopuru aldetik, pabiloi berri horren edukiera bi mila eta bostehun eta hamaika mila bitartekoa izan liteke.

Beraz, 4 t’erdiko finala izango da navarra arena berriak hartuko duen lehendabiziko txapelketa handia 2018ko azaroaren 18an.

NAVARRA ARENA

610x342.jpg" />

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X