Material aukeraketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Altunak faboritotzat du Urrutikoetxea, baina bizkaitarra ez dago ados

"Ez dakit berak zer esango duen, baina pilota munduan dabiltzatenek badakite faboritoa dela", esan du gipuzkoarrak material aukeraketaren ostean.
Urrutikoetxea eta Altuna
18:00 - 20:00
Urrutikoetxea eta Altuna, konforme finalerako materialarekin

Mikel Urrutikoetxeak ez du uste igandeko Lau t’erdiko finala irabazteko faborito nagusia denik, Jokin Altunak horrela adierazi arren. Bi pilotariek indarrak neurtuko dituzte igandean, Bilboko Bizkaia pilotalekuan.

Bizkaitarra eta gipuzkoarra Miribillan izan dira, final handirako pilotak aukeratzen. Ez dute arazorik jarri aurkeztutako materialarekin.

"Ez dakit berak zer esango duen, baina pilota munduko guztiek dakite faboritoa bera dela. Txapelketa bikaina egin du, eta bere ibilbideko momenturik onenean da", esan du Altunak pilota aukeraketaren osteko prentsaurrekoan.

Aurretik, Urrutik esan du ez duela bere burua faborito ikusten, eta, orain arte "ondo" aritu den arren, aurretik egindakoek ez dutela "ezertarako balio" gaineratu du.

Zaratamoko pilotariak esan du finalera "ondo" iristen dela, baina ezkerreko eskuan hautsita duen atzamarrean molestia txiki batzuk dituela. Urrutikoetxeak urriaren 27an Iñaki Artolaren aurka final-laurdenetan jokatutako partidan hautsi zuen atzamarra.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X