Urrutikoetxea-Altuna III
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Agortuta Lau t'erdiko finalerako sarrerak

Esku Pilota Profesionaleko Enpresen Ligak jakinarazi du, agortu egin direla sarrerak Urrutikoetxeak eta Altunak azaroaren 19an Bizkaia pilotalekuan jokatuko duten finalerako.
Bizkaia Frontoia. Argazkia: EFE
Bizkaia Frontoia. Argazkia: EFE

Esku Pilota Profesionaleko Enpresen Ligak jakinarazi du, agortu egin direla Lau t'erdiko Txapelketako finalerako sarrerak. Azaroaren 19an, igandean, jokatuko dute final handia Mikel Urrutikoetxeak eta Jokin Altunak Bilboko Bizkaia frontoian.

Pilotalekua bete egingo da 3.000 pertsonarekin. Bi finalisten artean 440 sarrera eskatu dituzte; 230 Mikel Urrutikoetxeak eta 210 Jokin Altunak.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X