Final-laurdenak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urrutikoetxea finalerdietan dago, Altunaren garaipenaren ostean

Amezketakoak erraz irabazi dio Iñaki Artolari (22-7), eta Aiegikoa kanpoan geratu da. Jokin eta Joseba Ezkurdia aurrez aurre arituko dira txartel baten bila.
jokin-altuna-astelena-eibar_
18:00 - 20:00
Altuna III.ak Artolari irabazi dio Eibarren (22-7)

Altuna III.ak Artolari irabazi dio (22-7) Lau T'erdiko Txapelketaren final-laurdenetako ligaxkaren bigarren jardunaldian, eta bizirik mantentzen duen puntu bat eskuratu du. Ezkurdiaren aurka arituko da higurarren jardunaldian, nor baino nor txartel baten bila.

Amezketarraren garaipenak finalerdietara bidali du Mikel Urrutikoetxea. Bi garaipenekin, Iñaki Artolaren kontrako neurketan geratzen dena gertatzen dela, hurrengo fasean arituko da.

Altuna nagusi izan da Eibarko Astelena pilotalekuan. Alegiakoak partidaren hasieran baino ezin izan dio Jokini aurpegia eman. Altuna hobea izan da, eta hobeto mugitu u pilota, Artolari erraz irabazteko. Iñaki aukerarik gabe geratu da.

Markagailua: 1-0, 1-1, 5-1, 5-3, 10-3, 10-4, 16-4, 16-7, 22-7.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X