22-14
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urrutikoetxea, finalerdietatik gertu Ezkurdiari irabazi eta gero

Mikel Urrutikoetxeak final-laurdenetako ligaxkako bigarren garaipena eskuratu du Joseba Ezkurdiari 22-14 irabazita.
urruti_
18:00 - 20:00
Urrutikoetxeak bigarren puntua lortu du Ezkurdiari irabazita

Mikel Urrutikoetxeak 22-14 irabazi dio Joseba Ezkurdiari Lau t’erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako bigarren jardunaldiko partida eta bere bigarren garaipena eskuartu du. Ondorioz, finalerdiak oso gertu ditu Urrutikoetxeak.

Ezkurdiak sakez egindako falta batekin ekin dio neurketari eta Urrutikoetxeak abantaila hartu du partidaren lehen txanpan (6-2). Hasierako zama astunegia izan da Ezkurdiarentzat, kosta egin zaio partidan sartzea eta Urrutikoetxeak 8 puntuko aldea lortu du (12-4 eta 14-6).

Pilotari bizkaitarra aise nagusitzen ibili den arren, Ezkurdiak ez du etsi eta aldeak murriztea lortu du bi puntura gerturatuta (14-12). Zazpi puntu jarraian egitea lortu du Nafarroako pilotariak. Gainera, eskuan izan du tanto bakarrera gerturatzea, baina kale egin du, eta Urrutikoetxeak lau tantoko abantaila lortu du berriro (16-12). Ezkurdiak Urrutikoetxearen bolada ona moztea lortu du (16-13), baina Zaratamokoa ez da behera etorri eta markagailuan zuloa ireki du (18-13). Azken zulo hau erabakigarria izan da, eta Urruitikoetxeari ez dio garaipenak ihes egin (22-14).

Markagailua tantoz-tanto: 1-0, 2-0, 2-1, 3-1, 3-2, 4-3, 5-2, 6-2, 6-3, 7-3, 8-3, 9-3, 10-3, 11-3, 12-3, 12-4, 12-5, 13-5, 14-5, 14-6, 14-7, 14-8, 14-9, 14-10, 14-11, 14-12, 15-12, 16-12, 16-13, 17-13, 18-13, 19-13, 20-13, 21-13, 21-14, 22-14.

, 21-14, 22-14.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X