Finalerdiak, igandean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Irujo eta Bengoetxea, Bizkaia Frontoian

Lau t'erdiko txapelketako aurreneko finalerdia Bizkaiko pilotalekuan jokatuko da, igandean. Olaizola II.ak eta Saralegik hilaren 29an neurtuko dituzte indarrak, Atano III.ean.
Bizkaia Frontoia
Bizkaia Frontoia

Lau t'erdiko txapelketako final-laurdenetako ligaxka bukatuta, erabakita daude finalerdiak.

Igande honetan, Bilboko Bizkaia Frontoian, aurrenekoa jokatuko da: Juan Martínez de Irujo eta Bengoetxea VI.a aurrez aurre arituko dira. Txapelketaren beste finalerdia, Olaizola-Saralegi, hilaren 29an jokatuko da, Donostiako Atano III.a pilotalekuan.

Bigarren Mailako finala larunbat honetan izango da, Atano III.a pilotalekuan, Altuna III.a eta Artola pilotarien artean.

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X