Final-laurdenak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mikel Olaetxea, geldiezin (22-13)

Lizartzako pilotaria ezustekoa ematen ari da aurtengo Lau t’erdikoan. Orain arte jokatutako lau partidak irabazi ditu, azkena, Joseba Ezkurdiaren aurka final-laurdenetan jokatutakoa (22-13).
18:00 - 20:00
Olaetxeak 22-13 irabazi zion Ezkurdiari ligaxkako lehenengo partidan

Mikel Olaetxeak beste garaipena bat lortu du Lau t’erdiko txapelketan, laugarrena, ostiralean Joseba Ezkurdia 22 eta 13 mendean hartuta. Elizondoko partidak hasiera eman dio final-laurdenetako ligaxkari.

Partida erdira arte oreka izan da nagusi, hori bai, Joseba Ezkurdia izan da aurretik beti, baina alde handitik lortu gabe. 12na egin ostean aldatu dira gauzak. Olaetxeak bere onena eman du eta 18 eta 13 jarri da aurretik. Abantaila hori erabakigarria izan da, Aspeko pilotariak ezin izan baitu egoera irauli.

Bukaeran, merezitako garaipena erdietsi du Olaetxeak, 22 eta 13. Lizartzakoak final-laurdenetako ligaxkako lehen puntua poltsikoratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X