22-15, Retegi Biri
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ezkurdiak final-laurdenetako ligaxkarako txartela lortu du

Normal 0 21 Arbizuako pilotariak 22-15 irabazio dio Retegi Biri Beotibarren, eta ligaxkako lehen multzoan egongo da. Xala, Olaizola II eta Irujo izango ditu aurkari.
18:00 - 20:00
Joseba Ezkurdiak final-laurdenetarako txartela lortu du

Joseba Ezkurdiak 22-15 irabazi dio Julen Retegiri Lau t'erdiko txapelketako final-zortzirenetako partida, eta Arbizuako pilotariak final-laudenetako ligaxkarako txartela lortu du.

Tolosako Beotibarren jokatu da partida, eta oso parekatua izan da noreghiagokaren erdialdera arte. Lehen txanpan parekotasuna izan da nagusi, eta Ezkurdiak hamarnakotik (10-10) aurrera hautsi du norgehiagoka. Momentu horretan zazpi tanto jarraian egin ditu Ezkurdiak (17-10), eta abantaila hori nahikoa izan da Arbizuako pilotariak garaipena lortzeko (22-15).

Ezkurdia final-laudenetako ligaxkako lehen multzoan egongo da, eta Xala, Olaizola II eta Irujo izango ditu aurkari.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X