Final-zortzirenak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Retegi Bi final-laurdenetan da, Ezkurdiaren aurka sufrituta (22-18)

Eratsungoak indartsu hasi zuen partida eta alde handia lortu zuen markagailuan, baina Ezkurdiaren susperraldiak neurketa 17na jarri zuen eta Arbizukoa emaitza iraultzear izan zen.
18:00 - 20:00
Ezkurdiari 22-18 irabazita lortu zuen Retegi Bik txartela

Julen Retegik Buruz Burukoaren final laurdenetarako txartela lortu du Joseba Ezkurdiari 22 eta 18 irabazita, bi zati oso ezberdin izan dituen partidan.

Ezkurdiari kosta egin zitzaion neurketan sartzea, motel ibili zen eta huts gehiegi egin zituen. Eta erruz ordaindu zuen hori. Retegi Bi, aldiz, sendo aritu zen, lekua ondo hartuta, eta berehala zabaldu zuen aldea markagailuan (17-4).

Baina eratsundarrak garaipena poltsikoan zuela zirudienean, Ezkurdia suspertu egin zen eta partida 17na jarri zuen. Baina hurrengo tantoa, erabakigarria, Retegi Biren alde jausi zen, eta berak eraman zuen azkenean garaipena.

Final-laurdenetan Aimar Olaizola egungo txapelduna izango du aurkari.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X