Labriten
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iker Arretxe, final-hamaseirenetan

Nafarrak erraz gainditu du Aritz Begino (22-8). Arretxek ostiralean jokatuko den Aritz Lasa-Aitor Zubieta partidako irabazlearen aurka neurtuko ditu indarrak final-hamaseirenetan.
Begino eta Arretxe II.a. Argazkia: EITB

Iker Arretxek Buruz Buruko txapelketako final-hamaseirenetarako txartela eskuratu du. Labriten jokatutako partidan 22-8ko markagailuarekin gainditu du Aritz Begino.

Arretxek ostiralean jokatuko den Aritz Lasa-Aitor Zubieta partidako irabazlearen aurka neurtuko ditu indarrak final-hamaseirenetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X