Binakakoa
2025/01/18 - 00:44
Artolak eta Mariezkurrenak Jaka eta Imaz garaitu dituzte (12-22)
Baikoko bikotea sendo aritu da Binakako Txapelketako sailkapeneko laugarren postua eskuratzeko lehian. Lehen tantoak parekatuak izan dira, baina 10.etik aurrera Artola eta Mariezkurrena nagusitu dira partidan.
2025/01/17 - 14:35
Jokin Altuna osatu da, eta jokatu egingo du Labriten
Amezketakoak eta Arangurenek Ezkurdiari eta Rezustari egingo diete aurre.
2025/01/13 - 15:38
Laso eta Iztueta lidertzan dira, bakar-bakarrik
Binakakoaren 9. jardunaldiak gauzak estutu egin ditu sailkapena goiko zein beheko aldetik. Behetik, Zabalak eta Bikuñak Altuna eta Aranguren ordezkatu zituzten, baina ezin izan zuten garaipenik lortu. Etxeberriak eta Martijak, aldiz, euren lehen puntua lortu zuten.
2025/01/12 - 21:29
Elordik eta Zabaletak ez dute hutsik egin (22-12)
Seigarren garaipena lortu dute Binakako Txapelketako bederatzigarren jardunaldiko partidan, Zabaleta eta Bikuña (Altuna eta Arangurenen ordezkoak) 22-12 menderatuta.
2025/01/12 - 14:28
Altuna eta Aranguren ez dira arratsaldean Oguetan arituko, sukarrarekin baitaude
Amezketako pilotaria Javier Zabala errioxarrak ordezkatuko du, eta Aitor Aranguren atzelaria, Iñigo Bikuñak.
2025/01/11 - 22:19
Laso eta Iztueta denen gainetik dira, Jaka eta Imaz menderatu ostean (17-22)
Unai Lasok eta Martxel Iztuetak 17-22 irabazi diete Erik Jakari eta Ander Imazi gaur arratsaldean, Labriten, eta lider bukatuko dute Binakako Txapelketako ligaxkako 9. jardunaldia.
2025/01/11 - 01:02
Etxeberriak eta Martijak arnasa hartu dute, Binakako Txapelketako ligaxkan lehen garaipena lortuta (15-22)
Peio Etxeberriak eta Julen Martijak 15-22 irabazi diete Joseba Ezkurdiari eta Beñat Rezustari ostiral honetan Getariako frontoian, eta, horrenbestez, Binakako Txapelketako ligaxkan lehendabiziko puntua lortu dute.
2025/01/06 - 21:30
Sailkapeneko lehen postura itzuli dira Laso eta Iztueta, Senar eta Mariezkurrena 22-16 menderatuta
Partida borrokatua baina distirarik gabea jokatu dute astelehen arratsaldean Laso-Iztueta Senar-Mariezkurrena bikoteek, Eibarko Astelena frontoian. Azkenean, gorriak izan dira nagusi, 22-16, eta lehen tokian dira berriz ere Laso eta Iztueta, Ezkurdia eta Rezustaren aurretik.
2025/01/05 - 21:59
Azken bost tantoak jarraian eginez irabazi dute Jakak eta Imazek (22-19)
Jakak eta Imazek laugarren garaipena erdietsi dute Binakako Txapelketako 8. jardunaldian Peña II.a eta Albisu mendean hartuta. Garaipen garrantzitsua da haientzat, baina egoera txarrean utzi dute beste bikotea.
2025/01/04 - 21:54
Zazpigarren garaipena Ezkurdia eta Rezustarentzat (22-16)
Ezkurdia eta Rezusta Binakako Txapelketako sailkapenaren gorenean kokatu dira, zortzigarren jardunaldiko partidan Elordi eta Zabaleta mendean hartuta (22-16). Hala, Aspeko bikotea txapelketa paregabea egiten ari da, partida bakarra galdu baitu.
2025/01/04 - 00:55
Altunak eta Arangurenek hirugarren puntua erdietsi dute, Etxeberria eta Martija garaituta (22-12)
Jokin Altuna eta Aitor Aranguren garaile atera dira Binakako Txapelketako bigarren itzuliko lehen partidan, oraindik irabazi ezinik jarraitzen duten Peio Etxeberria eta Julen Martija menderatuta.
2025/01/01 - 21:58
Jakak eta Imazek jarraian egin dituzte azken zortzi tantoak, Altuna-Aranguren aurkari (17-22)
Jokin Altuna eta Aitor Aranguren 17-14 ari ziren gailentzen, Astelenan, baina Erik Jakak eta Ander Imazek zortzi tanto lortu dituzte segidan, eta garaipena eskuratu dute.
2024/12/30 - 23:18
Senarrek eta Mariezkurrenak Peio Etxeberria eta Martija menderatu dituzte, 22-15
Beñat Senar Iñaki Artolaren ordez kantxaratu da, eta aurrelariak ondo baliatu du enpresak emandako aukera, partida bikaina egin baitu. Artola-Mariezkurrena bikoteak, horrenbestez, bost puntu ditu, dagoeneko.
2024/12/29 - 22:29
Lasok eta Iztuetak bosgarren puntua lortu dute Binakakoan, Altuna eta Aranguren mendean hartuta (22-13)
Gasteizen jokatutako neurketa gogorra izan da, eta, azkenean, Unai Lasok eta Martxel Iztuetak garaipena eskuratu dute. Jokin Altunak eta Aitor Arangurenek bi norgehiagoka irabazita jarraitzen dute sailkapenean.
2024/12/28 - 22:01
Peñak eta Albisuk irabazi dute beheko postuetako lehia, Etxeberria eta Martija menderatuta (22-14)
Peñak eta Albisuk urrezko garaipena lortu dute Labriten, Peio Etxeberria eta Martija menderatuta. Horrela, Binakako Txapelketako seigarren jardunaldian lortu dute lehen garaipena.
2024/12/28 - 21:59
Artolak eta Mariezkurrenak laugarren garaipena lortu dute Elordi eta Zabaleta garaituta (22-12)
Artola-Mariezkurrena bikotea sendo aritu da Binakako Txapelketako seigarren jardunaldian, Bilbon jokatutako partidan, eta aise irabazi diete Elordi eta Zabaletari.
2024/12/28 - 13:12
Ezkurdiaren eta Rezustaren bolada onak ez du etenik (22-21)
Aspeko pilotariek seigarren garaipena lortu dute Binakako Txapelketan, Jaka eta Imaz tanto bakarrarengatik mendean hartuta. Aurkariek aurre egin diete, eta gutxigatik ez dute lortu partida zail bati buelta ematea.
2024/12/27 - 18:16
Ezkurdia eta Rezusta, ezusteko liderrak bostetik bost irabazita
Tolosak eta Barañainek amaiera eman zioten atzo Binakako Txapelketako bosgarren jardunaldiari, eta gaur Lodosak hartuko du lekukoa seigarrenari hasiera emateko. Joseba Ezkurdia eta Beñat Rezusta dira sailkapenaren buruan, bost garaipen erdietsi eta gero.
2024/12/26 - 22:58
Laso-Iztueta bikoteak sendo jarraitzen du; Etxeberria-Martija bikoteak, irabazi ezinik (22-18)
Unai Laso eta Martxel Iztuetak 22-18 menderatu dituzte Peio Etxeberria eta Julen Martija Binakako Txapelketako 5. jardunaldian. Hala, laugarren puntua lortu dute, besteek partida guztiak galdu dituzten bitartean.
2024/12/26 - 21:46
Altunak eta Arangurenek garaipen baliotsua lortu dute Peña eta Albisuren aurka (22-17)
Jokin Altunak eta Aitor Arangurenek Binakako Txapelketako bigarren garaipena lortu dute bosgarren jardunaldian Jon Ander Peña eta Jon Ander Albisu 22-17 mendean hartuta.