Zabalak eta Eskuzak Elordi eta Zabaleta ordezkatuko dituzte igandean, play-offeko partidan
Javier Zabalak eta Arkaitz Eskuzak Aitor Elordi eta Jose Javier Zabaleta ordezkatuko dituzte igandean, Eibarko Astelena pilotalekuan, 2024-25eko Binakako Txapelketako play-offeko azken partidan, Aspek ostiral arratsaldean iragarri duenez.
Elordik eta Zabaletak ostegunean min hartu zuten, Tolosan, Artola-Mariezkurrena II.a aurkari izan zuten play-offeko norgehiagokan. Partida hartan, Baikoko bikotea 22-7 nagusitu zen, eta, horrela, finalerdietako ligaxkarako sailkatu zen. Mallabiko aurrelariak eta Etxarrengo atzelariak, horrenbestez, igandean, Eibarren, finalerdietako ligaxkako laugarren eta azken txartela emango duen partida erabakigarria jokatu beharko zuten; ostiral gauean jokatuko duten partidako bikote irabazlea izango zuten aurkari, alegia, Jaka-Imaz edo Peña II.a-Albisu. Osteguneko neurketa amaitutakoan, Elordik aurreratu zuen ezingo zuela jokatu; Zabaletari dagokionez, zalantzan zegoen aritzeko moduan izango zen, eta ostiral arratsaldean baieztatu da ezingo duela jokatu.
Hala, Javier Zabalak ordezkatuko du Elordi, eta Arkaitz Eskuzak, aldiz, Zabaleta. Zabala ibilitakoa da Binakako Txapelketan, baina aurrenekoz kantxaratuko da aurtengoan; Eskuzak, ordea, estreinakoz jokatuko du txapelketa nagusian.
Larunbat arratsaldean Labriten izango den B Serieko Binakako Txapelketako play-offeko partidan, Murua eta Aldabe arituko dira Zabalaren eta Eskuzaren ordez, Egiguren V.a-Bikuña aurkari.
Zure interesekoa izan daiteke
Binakako Txapelketako finalaurrekoak abiatuko dira asteburuan, Altuna-Ezkudia vs Elordi-Zabaleta partidarekin
Ezkurdia ondoezik, gainerako hiru pilotariek hartu dute parte astearte goizean Donostian egindako pilota-aukeraketan. Hala, Altunak, Elordik eta Zabaletak hautatu dute asteburuan erabiliko duten materiala. Emaitza- zein joko-bolada onean iritsiko dira hitzordura.
Jakak eta Iztuetak finalerdietarako azken txartela eskuratu dute, Zabala eta Martija 22-10 garaituta
Jakak eta Iztuetak 22-10 garaitu dituzte Zabala eta Martija Binakako Txapelketako play-offetan. Garaipen horri esker, finalerdietan izango dira, Laso-Albisu, Elordi-Zabaleta eta Altuna-Ezkurdia bikoteekin batera.
Jakak eta Iztuetak Larrazabal eta Landa garaitu dituzte (22-15), eta finalerdietako txartela izango dute jokoan igandean
Jakak eta Iztuetak 22-15 menderatu dituzte Larrazabal eta Landa Binakako Txapelketako play-offean. Garaipen horri esker, igandean Zabalaren eta Martijaren aurka neurtuko dituzte indarrak, eta bikote irabazleak finalerdietarako txartela eskuratuko du.
Altunak eta Ezkurdiak finalerdietarako txartela lortu dute, Zabala eta Martijari 22-12 irabazita
Joseba Ezkurdiak, atzelari lanetan, txapelketako bere partidarik onena egin du. Neurketaren bigarren erdian are eta nagusiago izan dira gipuzkoarra eta nafarra. Javi Zabalak eta Julen Martijak bigarren aukera bat izango dute sailkapena lortzeko.
Laso eta Albisuren marka ikaragarria, 13 garaipen 14 jardunalditan
Unai Laso eta Jon Ander Albisu sekulako ligaxka eginda iritsiko dira Binakako Txapelketako finalerdietara. Atzo 22-20 irabazita, 13 garaipen lortu dituzte 14 jardunalditan. Azken bederatzi urteetako ligaxketako markarik onena.
2025-2026ko Binakako Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Hasierako ligak 14 jardunaldi izango ditu. Ondoren, play-offa jokatuko dute hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatutako bikoteek. Finalerdietako ligaxka izango da gero, eta, azkenik, finala, martxoaren 29an.
Landa atzelari gazteak Mariezkurrenaren lekua hartuko du play-offetan, berriozartarra lesionaturik dabil eta
Larrazabalekin batera, Jaka eta Iztuetaren aurka jokatuko du datorren ostiralean, otsailak 20, Zornotzan. Irabazten baldin badute, igandean, Arrasaten, Berriozarko atzelariaren lekua hartuko luke berriro. Neurketa horretan Zabala-Martija vs Altuna-Ezkurdia partidako bikote galtzailea izango dute aurrean.
Elordik eta Zabaletak erraz irabazi diete Jakari eta Iztuetari (13-22)
Elordik eta Zabaletak 13-22 menderatu dituzte Jaka eta Iztueta Binakako Txapelketako 14. jardunaldiako partidan, Altsasun. Bikote urdinak berriro erakutsi du txapelketako bikoterik sendoenetakoa dela, Lasok eta Albisuk osatzen duten bikotearekin batera.
Altunak eta Ezkurdiak 4. postua ziurtatu dute Larrazabal eta Eskiroz garaituta (22-15)
Altunak eta Ezkurdiak 22-15 garaitu dituzte Larrazabal eta Eskiroz Binakako Txapelketako 14. jardunaldian. Garaipen horri esker, 4. laugarren postua ziurtatu dute, eta ostegunean Zabalaren eta Martijaren aurka jokatuko dute play-offeko partida.
Zabalak eta Martijak garaipenarekin bukatu dute Binakako ligaxka (20-22)
Zabalak eta Martijak 20-22 garaitu dituzte Peña eta Imaz Binakako Txapelketako 14. Jardunaldian. Ez zegoen ezer jokoan, baina bikoteak hurrengo faserako duen sendotasuna erakutsi du.