Jokatzeko prest izango da
Gorde
Kendu nire zerrendatik

A. Zubieta: 'Ariketak egiten hasi naiz baina oraindik ahul nago'

Bilbon pilota saioa egin eta ohean sartu behar izan zuen sukarrak jota. Asteazkenean ez zuen hobekuntzarik sumatu. Atzora arte itxaron behar izan zuen berriro ariketa fisikoak egiten hasteko.
18:00 - 20:00
Aitor Zubieta:"Ariketak egiten hasi naiz baina oraindik oso ahul nago"

Aitor Zubietak pilota saioa Bilbon egin eta etxera iritsi zenean ohean sartu zen. 39-40-ko sukarraz egon zen asteazkenera arte.

Atzo goizean hobeto esnatu zen baina pilota aukeraketara joan ordez, nahiago izan zuen Etxarri-Aranatzen ariketa fisiko labur batzuk egin: "Azkar nekatu nintzen. Ahul nago oraindik baina hiru egun falta dira eta astelehenerako ondo egongo naizela uste dut" dio atzelari nafarrak.

Halaber, Irujo ere erabat errekuperatuta plazaratuko delakoan dago Aitor : "Asteartean eta ostegunean entrenatzen izan da  frontoian. Ongi dagoen seinale da hori" gehitu du. Xala eta Zubieta binakako txapeldun izan ziren 2010-ean. Beste final bat jokatzeko urrats bakarra falta zaie.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X