Erremontea
2024/06/13 - 03:07
Finalerdietarako azken txartela jokoan, gaur gauean, ''Erremontari'' saioan
Sagardoaren txapelketako 7. jardunaldian Segurola-Larrañaga vs Ezkurra-Azpiroz arituko dira lehen partidan. Bigarrenean, aldiz, Jabalera-Barrenetxea vs Aldabe-Juanenea. Finalerdietarako azken txartela lortzeko borroka "Erremontari" saioan, gaur, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.
2024/06/07 - 22:06
Hauek dira ''Erremontari'' saioko seigarren jardunaldiko hiru tantorik onenak
Javier Urrizak eta Aimar Jabalerak egin dituzte seigarren jardunaldiko hiru tantorik onenak.
2024/06/07 - 15:11
Jabalera, ''Erremontari'' saioko 6. jardunaldiko izarra; Aldabe eta Juanenea, aurrera egiteko aukerarik gabe
Javier Urrizak eta Ibai Martirenak Kemen Aldabe eta Aritz Juanenea menderatu dituzte (15-11 eta 15-10) 6. jardunaldian. Gainera, Aimar Jabalerak eta Endika Barrenetxeak Josetxo Ezkurra eta Xabier Azpiroz hartu dituzte mendean (15-8 eta 15-9).
2024/06/07 - 02:30
Urriza-Martirena: ''Partida deserosoa izan da; finalerdietan gaude''
"Erremontari" saioko seigarren jardunaldian, Javier Urrizak eta Ibai Martirenak Kemen Aldabe eta Aritz Juanenea hartu dituzte mendean, bi jokotan; ondorioz, lortutako lau puntuak zenbatuta, sailkapeneko lehenengo postuan kokatu dira.
2024/06/07 - 02:23
Urrizak eta Martirenak beste lau puntu eskuratu dituzte eta lider jarri dira "Erremontari" saioan
Aldabe eta Juanenea menderatu dituzte, bi jokotan, Sagardoaren Txapelketako seigarren jardunaldian; gainera, Jabalerak eta Barrenetxeak ere, bi setetan menderatu dituzte Ezkurra eta Azpiroz, eta, lortu dituzten lau puntuak zenbatuta, sendo jarraitzen dute finalerdietarako lehian.
2024/06/07 - 01:30
Jabalera-Barrenetxea IV.a: ''Erakutsi dugu edozeinek daukala odola''
Aimar Jabalerak eta Endika Barrenetxeak orain arte partidarik galdu gabe zeuden Josetxo Ezkurra eta Xabier Azpiroz menderatu dituzte, "Erremontari" saioko seigarren jardunaldian, eta lau puntu oso garrantzitsu eskuratu.
2024/05/31 - 20:43
''Erremontari'' saioko 5. jardunaldiko tantorik onenak
'Erremontari' saioko bosgarren jardunaldiko tantorik onenak Javier Urrizak eta Beñat Segurolak egin dituzte. Bideo honetan bildu ditugu tanto ikusgarri horiek.
2024/05/31 - 17:08
Urriza-Martirena eta Ansa-Zubiri bikoteak gailendu dira ''Erremontari'' saioaren bosgarren jardunaldian
"Erremontari" saioaren bosgarren jardunaldian, Urrizak eta Martirenak bi setetan hartu zituzten mendean Segurola eta Larrañaga: 15-11 eta 15-8. Eta bigarren neurketan, Ansa eta Zubiri ere bi setetan gailendu zitzaizkien neurketarik irabazi gabe diren Aldabe eta Juaneneari. Bietan, 15 eta 9.
2024/05/31 - 02:11
Ansa II.a-Zubiri eta Urriza-Martirena bikoteek launa puntu garrantzitsu batu dituzte, "Erremontari" saioan
Imanol Ansak eta Aritz Zubirik Kemen Aldabe eta Aritz Juanenea menderatu dituzte, bi jokotan, 15-9 eta 15-9, eta Javier Urrizak eta Ibai Martirenak Beñat Segurola eta Iban Larrañaga hartu dituzte mendean, bi setetan ere (15-11 eta 15-8), 2024ko Sagardoaren Txapelketan.
2024/05/31 - 02:11
Ansa II.a eta Zubiri: ''Maila igotzen saiatzen jarraituko dugu''
Imanol Ansak eta Aritz Zubirik gertu dituzte "Erremontari" saioko finalerdiak, ostegunean Kemen Aldabe eta Aritz Juanenea bi jokotan mendean hartuta; Ansa eta Zubiri bigarren dabiltza sailkapenean.
2024/05/31 - 01:17
Javier Urriza eta Ibai Martirena: ''Txapelketan borrokatzeko gaitasuna dugula uste dugu''
Ostegunean, "Erremontari" saioan, Segurola eta Larrañaga aurkari lortutako garaipena kontuan izanik, Urrizak eta Martirenak bederatzi puntu dituzte 2024ko Sagardoaren Txapelketako sailkapenean; hala, sendo jarraitzen dute, finalerdietara sailkatzeko lehian.
2024/05/30 - 02:58
Sagardoaren txapelketako bosgarren jardunaldia ''Erremontari''n, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en
Sagardoaren txapelketako bosgarren jardunaldian Urriza-Martirena vs Segurola-Larrañaga arituko dira lehen partidan. Bigarrenean, aldiz, Ansa II-Zubiri vs Aldabe-Juanenea. Ez ezazu galdu "Erremontari", gaur, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.
2024/05/26 - 20:31
'Erremontari' saioko laugarren jardunaldiko tantorik onenak
'Erremontari' saioko laugarren jardunaldiak tanto bikainak utzi zikigu, eta bideo honetan bildu ditugu hiru onenak. Ezkurra-Azpiroz bikoteak Ansa eta Zubiri menderatu ditu (15-10 eta 15-13) eta Loitegi eta Barrenetxea nagusi izan dira Segurola-Larrañaga bikotearen kontra (15-12, 14-15 eta 8-6).
2024/05/24 - 02:38
Ezkurra eta Azpiroz: ''Hiru partida irabazita, uste dugu finalerdietan gaudela''
Josetxo Ezkurrak eta Xabier Azpirozek, norgehiagoka ikusgarri batean, bi setetan hartu dituzte mendean Ansa II.a eta Zubiri (15-10 eta 15-13). Hala, "Erremontari" saioan duten aurreneko postua sendotu egin dute.
2024/05/24 - 02:32
Ezkurrak eta Azpirozek Ansa eta Zubiri menderatu dituzte "Erremontari" saioan, eta sendo daude lehen postuan
"Erremontari" saioko laugarren jardunaldiak, horrez gain, Loitegik eta Barrenetxeak Sagardoaren Txapelketan lortutako lehenengo garaipena ere ekarri du, Segurola eta Larrañaga aurkari. Ezkurra II.ak eta Azpirozek, hamaika puntu dituztela, oso bideratuta dute finalerdietarako txartela.
2024/05/24 - 01:38
Loitegi eta Barrenetxea: ''Azken setean ondo jokatu dugu, hiru puntu lortu ditugu, eta bizirik gaude''
Julen Loitegik eta Endika Barrenetxeak garaipen oso garrantzitsua erdietsi dute, hirugarren jokoan, "Erremontari" saioko laugarren jardunaldian, Segurola-Larrañaga bikotea aurkari (15-12, 14-15 eta 8-6).
2024/05/23 - 02:59
Sagardoaren txapelketako laugarren jardunaldia ''Erremontari''n, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en
Sagardoaren txapelketako laugarren jardunaldian Ansa II-Zubiri vs Aldabe-Juanenea arituko dira lehen partidan. Bigarrenean, aldiz, Segurola-Larrañaga vs Loitegi-Barrenetxea. Ez ezazu galdu "Erremontari", gaur, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.
2024/05/17 - 02:20
Ansa eta Zubiri: ''Hiru puntu irabazi ditugu... eta bat galdu''
Imanol Ansak eta Aritz Zubirik, Julen Loitegi eta Endika Barrenetxea mendean hartuta, sei puntu dituzte "Erremontari" saioko Sagardoaren Txapelketan. Hirugarren jardunaldian, hiru jokotan lortu dute garaipena (15-7, 14-15 eta 8-1).
2024/05/17 - 02:19
Ezkurra II.a-Azpiroz eta Ansa II.a-Zubiri gailendu dira "Erremontari" saioan, eta lehen postuetan dabiltza
Ezkurrak eta Azpirozek Aldabe eta Juanenea hartu dituzte mendean, bi jokotan, 15-9 eta 15-9, eta lau puntu batu dituzte; zazpi dituztela, Sagardoaren Txapelketako lider berriak dira. Ansak eta Zubirik hiru jokotan menderatu dituzte Loitegi eta Barrenetxea, 15-7, 14-15 eta 8-1.
2024/05/17 - 02:08
Ezkurra eta Azpiroz: ''Garaipenarengatik, pozik; jokoarengatik, ez''
Josetxo Ezkurrak eta Xabier Azpirozek Kemen Aldabe eta Aritz Juanenea menderatu dituzte, bi jokotan, 15-9 eta 15-9, eta sailkapenean, "Erremontari" saioko Sagardoaren Txapelketan, lider jarri dira, zazpi puntu dituztela.