"Erremontari"-Sagardoaren Txapelketa
2024/05/03 - 02:10
Ezkurra eta Azpiroz, nagusi “Erremontari” saioko laugarren edizioaren estreinaldian
Hiru setetan gailendu zaizkie Urrizari eta Martirenari, nahiz eta lehendabizikoa galdu egin duten (15-10, 3-15 eta 5-8).
2024/05/03 - 02:08
Ezkurra: ''Kinilietan agertu arren, gero erakutsi egin behar da''
Josetxo Ezkurrak eta Xabier Azpirozek irabazi egin diete Javier Urriza eta Ibai Martirenari "Erremontari" saioko lehen jardunaldian. Sagardoaren Txapelketa bereganatzeko bi bikote faboritoen artean, urdinak nagusitu dira.
2024/05/02 - 02:28
Sagardoaren Txapelketaren ikusgarritasuna eta zirrara, "Erremontari" saioaren laugarren denboraldian
EITBren babesarekin urtez urte sendotuz doan lehiaketa nobedadez josita dator: aurten ostegunetan jokatuko dira partidak, finala izan ezik; pilotari guztiek pultsometroa eramango dute; eta bikote bakoitzak kapitain bat izango du, kirol esparruko aditu bat, bikoteari laguntza emango diona.
2024/05/02 - 02:04
''Erremontari''ren edizio berria, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus atarian
Modalitaterik basatienena, ikusgarriena, dugu erremontea. Pilota ez da sekula gelditzen, etengabe dago mugimenduan, abiadura zorabiagarrian. Ez galdu, gaurtik aurrera "Erremontari" saioa. 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus atarian.
2024/04/29 - 23:56
Ostegunean abiatuko da 2024ko "Erremontari" saioa
Sei bikotek parte hartuko dute, eta aurrekoetan ez bezala, bikote bakoitzak kapitain bat izango du. Ligaxka eta finalerdiak ostegunetan jokatuko dira, eta finala, berriz, ekainaren 24an, astelehena. Partida guztiak ETBk eta eitb.eus-ek emango dituzte.
2024/04/29 - 23:50
''Erremontari'', maiatzaren 2tik ekainaren 24ra
Saioaren laugarren ekitaldia abian da eta zenbait berritasunekin. Sei bikote lehiatuko dira, eta bikote bakoitzak kapitain bat izango du.
2023/06/14 - 00:01
Segurola eta Juanenea: ''Atzokoa ikusgarria izan zen''
Segurola eta Juanenea Sagardoaren Txapelketako txapeldunek astelehenean irabazitako finalaren errepasoa egin dute garaipenaren biharamunean .
2023/06/13 - 20:30
Segurolak eta Juaneneak irabazi dute Sagardoaren Txapelketa
Urrizari eta Martirenari gailendu zaizkie, hiru setetan, Galarreta pilotalekuan jokatutako final handian.
2023/06/13 - 20:27
Segurola eta Juanenea, Sagardoaren Txapelketako txapeldun
Urriza eta Martirena gainditu dituzte final bizi eta lehiatu batean. Polemikarako tartea ere izan da zenbait tantotan.
2023/06/13 - 02:10
2023ko "Erremontari" txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Txapelketak bederatzi jardunaldi izango ditu guztira: ligaxkako zazpi, finalerdietako bat eta ekainaren 12an jokatuko den finala. Partidak astelehenero izango dira ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.
2023/06/13 - 01:55
Beñat Segurola: ''Kriston partida egin dugu, merezitako txapela da''
Beñt Segurolak Sagardoren Txapelketako txapela irabazi du Aritz Juanenearekin batera, finalean Urriza eta Martirena hiru setetan mendean hartuta.
2023/06/13 - 01:55
Aritz Juanenea: ''Hau ez nuen inondik inora espero''
Aritz Juaneneak Sagardoaren Txapelketako txapela irabazi du Beñat Segurolarekin batera, finalean Urriza eta Martirena mendean hartuta.
2023/06/13 - 00:00
Juaneneari eta Segurolari garaipena eman dien tantoa
Juaneneak eta Segurolak Sagardoaren Txapelketako finala irabazi dute, hiru setetan, Urrizari eta Martirenari gailenduta.
2023/06/12 - 23:48
Segurolak eta Juaneneak irabazitako txapela jantzi dute
Bi erremontariek Sagardoaren Txapelketako finala irabazi dute, "Erremontari" saioan, Urriza eta Martirenari hiru setetan gailenduta.
2023/06/12 - 09:00
XIII. Sagardoaren Txapelketako finala, gaur gauean ''Erremontari'' saioan
Hernaniko Galarreta pilotalekuak XIII. Sagardoaren Txapelketako finala hartuko du astelehen honetan. Aurrez aurre izango ditugu Javier Urriza-Ibai Martirena eta Beñat Segurola-Aritz Juanenea erremontistak. "Erremontari"ren finala, 22:25ean, ETB1en eta eitb.eus-en!
2023/06/08 - 22:13
''Erremontari'' bikote onenaren bila dabil
Astelehenean, "Erremontari" saioko finala jokatuko dute Urriza-Martirena eta Segurola-Juanenea bikoteek. Saldiaskoa kexu agertu da materialarekin, pilota motelegiak iruditu zaizkiolako. Dena dela, final estua aurreikusten da.
2023/06/07 - 02:02
Hauek dira ''Erremontari''ko finalaurrekoetako hiru tantorik onenak
Urrizak eta Martirenak Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.a menderatu dituzte, eta Segurolak eta Juaneneak Ezkurra II.a eta Zubiri kanporatu dituzte; irabazleek, hilaren 12an, finala jokatuko dute, baina finalerdietan ere izan ditugu ikusgai tanto eder batzuk.
2023/06/06 - 18:44
Urriza-Martirena vs Segurola-Larrañaga, finalean
Javier Urriza eta Ibai Martirena eta Beñat Segurola eta Aritz Juanenea erremontistek osatutako bikoteek jokatuko dute, ekainaren 12an, astelehenean, Hernaniko Galarretan, "Erremontari" saioan, XIII. Sagardoaren Txapelketako finala.
2023/06/06 - 02:50
Urriza-Martirena eta Segurola-Juanenea bikoteek jokatuko dute "Erremontari" txapelketako finala
Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.a (15-14 eta 15-2) eta Ezkurra II.a eta Zubiri (13-15, 15-13 eta 5-2) menderatu dituzte, hurrenez hurren, XIII. Sagardoaren Txapelketako finalerdietan, Hernaniko Galarretan.
2023/06/05 - 12:40
Sagardoaren Txapelketako bi finalerdiak, gaur gauean, ''Erremontari''n
Urriza-Martirena eta Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a, batetik, eta Segurola-Juanenea eta Ezkurra II.a-Zubiri, bestetik, arituko dira gaur, bi finalerdietan.