"Erremontari"-Sagardoaren Txapelketa
2022/04/28 - 11:44
Sagardoaren Txapelketan erremonteaz gozatzeko aukera, astelehenero, ''Erremontari'' saioan
Sei bikote arituko dira lehian bigarren denboraldi honetan, eta bakoitzak sagardotegi bat ordezkatuko du. Hernaniko Galarretan jokatuko dira partida guztiak eta final handia ekainaren 20an jokatuko da.
2022/04/27 - 02:29
Erremontariko lehen bi partidetako bost jokaldi onenak
Erremontariren bigarren edizioa abian jarri zen apirilaren 25ean. Bideo honetan bildu ditugu txapelketako estreinako jardunaldiko lehen bi partidetako jokaldi onenak. Barrenetxea IV.ak egin du tanto onena.
2022/04/26 - 18:47
Urriza-Zubiri eta Goikoetxea-Barrenetxea bikoteak, sailkapeneko buruan
Erremontari txapelketako lehen jardunaldian garaipena erdietsi zuten.
2022/04/26 - 18:44
Emozioa nagusi, Erremontariko lehen jardunaldian
Erremontariren bigarren edizioa hasi zen apirilaren 25ean. Lehen jardunaldian bi partida jokatu ziren. Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a bikoteak mendean hartu zituen Ansa II.a eta Juanenea (30-29). Bestalde, Urrizak eta Zubirik garaipena lortu zuten Azpiroz-Segurola bikotearen aurka (30-17).
2022/04/26 - 14:02
Aldabe eta Larrañaga, konfiantza irabazten ari den bikotea
Kemen Aldabe eta Iban Larrañaga lehen aldiz arituko dira elkarrekin jokatzen eta gero eta erosoago sentitzen dira. Jagoba Labaka izango dute aholkulari txapelketa honetan.
2022/04/26 - 13:41
Segurolak eta Azpirozek bikote orekatua osatzen dute, euren botileroaren ustez
Beñat Segurolak eta Xabi Azpirozek Etxabe II.a izango dute aholkulari edo botilero. Azpiroz Galarreta pilotalekura egokitzen ari da oraindik baina bikote orekatua osatzen dutela irizten dio Etxabek.
2022/04/26 - 13:28
Ansa eta Juanenea, elkarri zirikatzen aritzetik bikote izatera
Imanol Ansak eta Aritz Juaneneak elkarri zirikatzen aritzeko fama izan dute beti, biak aurrelari zirenean batik bat. "Erremontari" txapelketa honetan, ordea, elkarrekin lehiatu beharko dute. Igor Sarasua izango dute aholkulari.
2022/04/26 - 13:19
Ezkurra eta Zaldua egurra emateko gogoz datoz
Iban Zaldua iazko edizioan txapeldun izan zen Javi Urrizarekin batera. Aurten, Josetxo Ezkurra du bikote eta horren osaba, Koteto Ezkurra, botilero. Finalera iritsi eta irabaztea dute amets.
2022/04/26 - 13:05
Goikoetxea eta Barrenetxea, txapela borrokatzeko prest!
Ander Goikoetxeak eta Endika Barrenetxeak osatzen duten bikoteak Juan Carlos Intxauspe izango du botilero. Barrenetxea atzelaririk onena izanda, txapelaren borrokan buru-belarri sartuko da bikotea.
2022/04/26 - 12:45
Urriza eta Zubiri, iazko txapeldunetako bat duen bikotea
Javi Urriza "Erremontari"ren lehen edizioko txapeldunetako bat izan zen. Aurten Aritz Zubirirekin osatuko du bikotea. Goizuetarrak ez du bolada txarra atzean uzteko aukera galdu nahi.
2022/04/26 - 02:29
Urriza-Zubiri eta Segurola-Azpiroz (30-17) bikoteen arteko neurketako une azpimarragarrienak
Erremontari saioaren bigarren edizioa abian da. Urrizak eta Zubirik lortu dute garaipena Segurolaren eta Azpirozen aurka, 30-17ko emaitzarekin. Bideo honetan duzu ikusgai laburpena.
2022/04/26 - 01:30
Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a eta Ansa II.a-Juanenea bikoteen arteko partidako momentu esanguratsuenak
Erremontariren bigarren edizioko lehen jardunaldiko partidan garaipena lortu du Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a bikoteak, Ansa II.aren eta Juanenearen aurka (30-29). Bideo honetan duzu ikusgai laburpena.
2022/04/25 - 10:00
'Erremontari' saioaren denboraldi berriaren estreinaldia, gaur gauean
Erremonterik onena ikusteko aukera izango dugu, 'Erremontari' saioaren denboraldi berrian. Estreinaldia gaur gauean izango da.
2022/04/21 - 23:09
Astelehenean abiatuko da ''Erremontari'' saioa
"Erremontari"ren bigarren edizioa aurkeztu dute Galarretan, eta berrikuntzekin dator.
2022/04/19 - 13:00
Pilotariak deseatzen daude ''Erremontari'' txapelketa bigarren aldiz egiteko
Sei bikote arituko dira nor baino nor gehiago. Bigarren edizioa berrikuntza askorekin dator, besteak beste, erremontistek botileroak izango dituzte. Hurrengo astelehenean hasita, astero, gaueko 22:20an, ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai.