Erremontari
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urriza-Zubiri eta Goikoetxea V-Barrenetxea IV bikoteak finalerdietan izango dira

"Erremontari"ko 6. jardunaldian, Urrizak eta Zubirik Ansa II.ari eta Juaneneari irabazi zieten 30-16ko emaitzarekin, eta Goikoetxea V.ak eta Barrenetxea IV.ak garaipena lortu zuten Ezkurra II.aren eta Zaldua I.aren aurka. Beraz, bi bikoteak finalerdietan izango dira.
6. jardunaldiko partida baten irudia
6. jardunaldiko partida baten irudia. Argazkia: EITB Media

Astelehenean, 2022ko Erremontari txapelketako seigarren jardunaldia jokatu da Hernanin, Galarreta pilotalekuan.

Goikoetxea V.ak eta Barrenetxea IV.ak erraz hartu zituzten mendean Ezkurra II.a eta Zaldua I.a, tanto bikoitza baino gehiago eginda (30-14). Bestalde, Urrizak eta Zubirik Ansa II.aren eta Juanenearen aurka jokatu zuten partida antzeko bidetik joan zen. Lehen bikotea aurkariak baino hobea izan zen eta 30-16 irabazi zuten.

Emaitza horiekin, Urriza-Zubiri eta Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a bikoteek finalerdietarako txartela lortu dute.

FINAL-LAURDENETAKO LIGAXKA
JI29-2726-2423-17 <16PUNTUAK
1Urriza-Zubiri
44000016
2Goikoetxea V-Barrenetxea IV53110015
3Segurola-Azpiroz43001012
4Ansa II-Juanenea5210019
5Ezkurra II-Zaldua I4110015
6Aldabe-Larrañaga5000500

Puntuazioa: 30 tanto (irabazi): 4 puntu. 29-27 tanto bitartean: 2 puntu. 26-24 tanto bitartean: 1 puntu. 23-17 tanto bitartean: 0 puntu. 16 tanto edo gutxiago: -1 puntu.

Jokatutako partidak

1. jardunaldia

Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a vs Ansa II.a-Juanenea (30-29)

Urriza-Zubiri vs Segurola-Azpiroz (30-17)

2. jardunaldia

Ezkurra II.a-Zaldua I.a vs Aldabe-Larrañaga (30-23)

Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a vs Segurola-Azpirozn (25-30)

3. jardunaldia

Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a vs Aldabe-Larrañaga (30-20)

Ansa II.a-Juanenea vs Ezkurra II.a-Zaldua I.a (30-18)

4. jardunaldia

Urriza-Zubiri vs Aldabe-Larrañaga (30-17)

Ezkurra II.a-Zaldua I.a vs Segurola-Azpiroz (29-30)

5. jardunaldia

Ansa II.a-Juanenea vs Aldabe-Larrañaga (30-20)

Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a vs Urriza-Zubiri (28-30)

6. jardunaldia

Urriza-Zubiri vs Ansa II.a-Juanenea (30-16)

Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a vs Ezkurra II.a-Zaldua I.a (30-14)

Hurrengoa: 7. jardunaldia (ekainak 6)

Urriza-Zubiri vs Ezkurra II.a-Zaldua I.a

Ansa II.a-Juanenea vs Segurola-Azpiroz

Astelehenero EITBn

"Erremontari" saioaren bigarren denboraldia estreinatu da ETB1en eta eitb.eus-en. Sagardoaren Txapelketa ardatz hartuta, astelehenero, erremonteaz gozatu eta erremontea ezagutzeko aukera izango dute ikus-entzuleek.

Galarreta pilotalekuan jokatzen dira txapelketako partida guztiak, Hernanin, eta ETB1en eta eitb.eus-en izango dira ikusgai astelehenero, 22:15etik aurrera.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X