Erremontari
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ezkurra II-Zaldua I eta Segurola-Azpiroz bikoteek lehen puntuak eskuratu dituzte

Bi bikoteek garaipena lortu zuten Erremontari txapelketako bigarren jardunaldian. Galdu arren, Goikoetxea V.ak eta Barrenetxea IV.ak osatutako bikotea nagusitu da taulan.
Ezkurra II - Zaldua vs Aldabe - Larrañaga partidako irudia.
Ezkurra II - Zaldua vs Aldabe - Larrañaga partidako irudia.

Astelehenean 2022ko Erremontari txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zen Hernaniko Galarreta pilotalekuan.

Bi partidak oso parekatuak izan ziren. Segurolak eta Aspirozek haien lehen puntuak eskuratu zituzten oraingoan, 25-30 irabazi ondoren Goikoetxea V.ari eta Barrenetxea IV.ari. Hala ere, azken horiek sailkapeneko liderrak dira bigarren jardunaldia amaitzean.

Beste partidan Ezkurra II.ak eta Zaldua I.ak txapelketako lehen partida irabazi zuten Aldabe eta Larrañaga 30-23 garaituta.

FINAL-LAURDENETAKO LIGAXKA
JI29-2726-2423-17 <16PUNTUAK
1Goikoetxea V-Barrenetxea IV
2101005
2Urriza-Zubiri1100004
3Ezkurra II-Zaldua I1100004
4Segurola-Azpiroz2100104
5Ansa II-Juanenea1010002
6Aldabe-Larrañaga1000100

Puntuazioa: 30 tanto (irabazi): 4 puntu. 29-27 tanto bitartean: 2 puntu. 26-24 tanto bitartean: 1 puntu. 23-17 tanto bitartean: 0 puntu. 16 tanto edo gutxiago: -1 puntu.

Jokatutako partidak

1. Jardunaldia

Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a vs Ansa II.a-Juanenea (30-29)

Urriza-Zubiri vs Segurola-Azpiroz (30-17)

2. Jardunaldia

Ezkurra II.a-Zaldua I.a vs Aldabe-Larrañaga (30-23)

Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a vs Segurola-Azpirozn (25-30)

Hurrengo jardunaldia

3. jardunaldia (maiatzak 9)

Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a vs Aldabe-Larrañaga

Ansa II.a-Juanenea vs Ezkurra II.a-Zaldua I.a

Astelehenero EITBn

"Erremontari" saioaren bigarren denboraldia estreinatu da ETB1en eta eitb.eus-en. Sagardoaren Txapelketa ardatz hartuta, astelehenero, erremonteaz gozatu eta erremontea ezagutzeko aukera izango dute ikus-entzuleek.

Hernaniko Galarreta pilotalekuan jokatzen dira txapelketako partida guztiak, eta astelehenero ETB1en eta eitb.eus-en izango dira ikusgai 22:15etik aurrera.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X