Kirol gehiago
2025/06/21 - 22:59
Eguraldi kaskarrak Bizkaiko Irekiko bigarren jardunaldia baldintzatu du
Eguraldia dela eta, bigarren jardunaldiko zati handiena ez dute jokatu. Igandean jokatuko dute falta dena, eta lehen bi jardunaldiak hartuko dituzte kontuan. Behin-behinean, Antonio Hortal da lider sailkapen orokorrean, parraren azpitik 9 kolpe eginda.
2025/06/21 - 22:29
Iñiguezek Lorenz aurreratu du X-Alps lehiaketan, eta 10. kontrol punturantz doa
Mattin Iñiguezek egun ona izan du X-Alps lehiaketan. Zegamarrak astebete darama abenturan, eta larunbatean aurrea hartu dio Lorenz alemaniarrari.
2025/06/21 - 17:08
Baionako Aviron Top 14ko finaletik kanpo geratu da; Toulouse, finalera
Avironek 32-25 galdu du Stade Toulousainen aurka jokatutako finalerdia, atsedenaldira 20-15 heldu ostean. Toulouse egungo txapeldunak datorren larunbatean jokatuko du finala.
2025/06/20 - 18:16
Mattin Iñiguezek aurrera jarraitzen du X-Alps lehiaketan
Bigarren kanporaketa gaindituta, seigarren lehia-eguna du. Azken-bigarrena da sailkapenean, atzoko egun korapilatsuaren ostean.
2025/06/19 - 16:15
Mattin Iñiguez: ''Kanporatzeko zorian egon ginen, baina ondo irten zen estrategia''
Mattin Iñiguez zegamarrak aurrera jarraitzen du 2025eko Red Bull-X Alps proban, lehen kanporaketa gogorraren ostean. Honela kontatu berak nolakoa izaten ari den esperientzia.
2025/06/18 - 16:35
Pau Etxaniz, Munduko Kopan urrea irabazi ostean: ''Onenen artean egoteak hor egoteko nahia pizten dizu''
Pau Etxaniz donostiarrak urrezko domina irabazi berri du Paueko Munduko Kopan, kayak kros modalitatean. Esperientziaz hitz egin du elkarrizketa honetan.
2025/06/18 - 15:50
Mattin Iñiguezek Red Bull-X Alpseko lehen kanporaketa gainditu du, night passa aktibatuta
Mattin Iñiguezek aurrera jarraitzen du 2025eko Red Bull-X Alps proban. Zegamakoak lehen kanporaketa gainditu du, baina night pass delakoa aktibatu behar izan du; hau da, derrigorrezko atsedena hartu gabe gaupasa egiteko aukera baliatu du.
2025/06/17 - 19:25
Bizkaia PGAe Opena ekainaren 20tik 22ra artean jokatuko da, Meaztegi Golf Clubean
Bizkaia PGAe Openeko laugarren edizioa jokatuko da ekainaren 20a eta 22a artean, Meaztegi Golf Clubeko zelaian. Estatu mailako jokalari onentsuenak batuko dira bertan.
2025/06/16 - 11:29
J.J. Spaun izan da nagusi, AEBko Irekiaren 125. edizioan; Rahmek zazpigarren amaitu du
Barrikako golf-jokalariak ordura arteko ibilbide xumea iraultzea lortu du azken errondan, lau birdie eta bogey bat eginda.
2025/06/15 - 23:53
Carlota Cigandak bere hirugarren txapelketa irabazi du LPGA zirkuituan
Jokalari iruindarrak dagoeneko 12 titulu irabazi ditu bere ibilbide profesionalean.
2025/06/15 - 21:15
Lazkanok eta Echanizek urrea irabazi dute, eta Chourrautek brontzea, piraguismoko Munduko Kopan
Miren Lazkanok eta Pau Echanizek garaipena eskuratu dute, eta Maialen Chourrautek brontzea, kayak-krosean, Paueko kanalean jokatu den munduko kopako bigarren proban.
2025/06/15 - 19:11
Mattin Iñiguezek Red Bull X-Alps probako abenturari ekin dio
Euskadiko selekzioko parapentelari zegamarra Red Bull X-Alps proba entzutetsuan parte hartzen ari da. Datozen 12 egunetan, 1.283 kilometro egingo ditu, beste 31 kirolarirekin batera, bost herrialdetan barrena.
2025/06/15 - 14:25
Jon Rahm aukerarik gabe geratu da AEBko Irekiko azken jardunaldiaren faltan
Barrikakoak 73 kolpe egin zituen larunbatean, eta Sam Burns liderrarekin batera garaipena lortzeko lehian ari direnengandik urruti geratu da.
2025/06/15 - 12:34
Jon Fernandez, pisu superarineko WBC tituluko txapelduna
Bizkaitarrak (27-3) Ricardo Nuñez (26-7) menderatu du, hirugarren roundean panamarra deskalifikatu egin baitute.
2025/06/14 - 20:17
Baionarrak pozez gainezka dira, Aviron TOP-14ko finalerdietara sailkatu baita
Euskaraz abestuz ospatu dute Baionan Avironek eginiko balentria. 20-3 menderatu du Clermont talde lapurtarrak, eta, honenbestez, TOP-14ko finalerdietara sailkatu da, 42 urte geroago.
2025/06/13 - 22:38
Pisaketa gaindituta, Jon Fernandez prest dago borrokatzeko
Etxebarrikoa Bilbon lehiatuko da larunbat honetan, Bizkaia frontoian, pisu superarineko WBC tituluaren bila. Ricardo Nuñez 'El Científico' panamarra izango du aurrean. Bi boxeolariek pasatu dute pisaketa: bizkaitarrak 63,5 kilo pisatu ditu; aurkariak, berriz, 400 gramo gutxiago.
2025/06/13 - 21:49
Rahm trabatu egin da AEBko Irekiko bigarren jardunaldian, eta parretik gora 4 kolpeko txartelarekin bukatu du
Ostegunean, Barrikakoak parretik behera kolpe bateko txartela (69 kolpe) aurkeztu zuen Pittsbugheko (Pennsylvania) Oakmont Country Clubean jokatzen ari den txapelketaren lehen jardunaldiaren amaieran.
2025/06/13 - 17:53
Patxi Usobiaga... ordutik hona
Eskalatzaile gipuzkoarrak, besteak beste, lortu zuen munduko txapelduna eta Europako txapelduna izatea. 2011n hartu zuen erretiroa, eta, egun, Lleidan bizi da.
2025/06/13 - 17:52
Mikel Fernandez iruindarra, munduko txapeldun Muay Thai borrokan
Mikel Fernandezek lorpen handia erdietsi zuen larunbatean Iruñean, bere jaioterrian. Muay Thai modalitateko munduko txapelketa bat Europan egin den lehen aldian, garaipena lortu zuen.
2025/06/13 - 11:52
Jon Rahmek hasiera ona izan du Estatu Batuetako Irekian
Barrikako golf-jokalariak -1eko emaitzarekin itxi du txapelketako lehen jardunaldia.