Kirol gehiago
2024/12/01 - 20:40
Jaime Busto trialeko Espainiako txapeldun, laugarrenez jarraian
Bustok 151 puntu eskuratuta lortu du Espainiako txapeldun izatea, bigarren Marcelli izan da (143) eta, hirugarren, Raga (108).
2024/12/01 - 19:22
Carlota Cigandak bere bigarren Espainiako Irekia irabazi du
Nafarroako golf-jokalariak 71 kolperekin (-1) bukatu du laugarren jardunaldia, eta 270 kolperekin (-18) eskuratu du Espainiako Irekia Malagan, Manon De Roey belgikarrari kolpe bakarreko errenta aterata (-17).
2024/11/28 - 18:34
145 km-ko jaitsiera historikoa Ivindo ibaian zehar
4 kayaklarik historia egin dute eta lehenengoz jaitsi dute Ivindo ibaia. Afrikako ohian tropikaleko ubideetan zehar 145 kilometro egin dituzte, eta ur bizietako kayaklaritzan mugarri garrantzitsua ezarri dute.
2024/11/26 - 21:56
Borja Martin, bigarrenez Euskadiko txapelduna, golfean
Borja Martin donostiarrak golfeko Euskadiko Txapelketa irabazi du bigarren aldiz Neguriko (Getxo) Galea zelaian. Joseba Torres txapelketako bigarren postuan sailkatu da.
2024/11/26 - 19:45
Adrian Otaeguik Arabiar Emirerri Batuak ordezkatuko ditu, jokalari profesional gisa
Golf jokalari donostiarra abenduaren 5etik 8ra bitartean Hegoafrikan jokatuko duten Nedbank Challenge txapelketan lehiatuko da aurrenekoz Arabiar Emirerri Batuetako kirolari moduan.
2024/11/26 - 19:14
Ekaitz Maiz eta haren espediziokideak, Mun Brakk IIko tontorra zapaldu duten lehenak
Ekaitz Maiz buru izan zuen espedizioak Mun Brakk IIko tontorra zapaldu zuen. Ordura arte, inor ez zen gai izan tontorreraino iristeko. Maizek eta haren kideek espedizioa barru-barrutik bizitzeko aukera eman digute.
2024/11/24 - 12:16
Verstappen, 1 Formulako munduko txapeldun laugarren urtez jarraian
Max Verstappen (Red Bull) pilotu nederlandarrak laugarren aldiz jarraian irabazi du 1 Formulako munduko txapelketa, Las Vegaseko Sari Nagusian bosgarren postuan amaituta.
2024/11/21 - 14:10
Neguan Annapurna igotzea, Alex Txikonen oraingo erronka
Alex Txikonek Annapurnako tontorra zapaldu nahi du negu honetan. Lemoako alpinistak Annapurnarako espedizioa aurkeztu du azaroaren 21ean, Azpeitian. Neguan Nanga Parbat eta Manaslu igota ditu bizkaitarrak.
2024/11/20 - 11:27
Rafael Nadalek amaiera eman dio bere kirol ibilbide arrakastatsuari
Tenislari espainiarrak erretiroa hartu du, 38 urterekin, Espainiarekin Davis Kopatik kanpo geratu ostean. Tituluz jositako palmaresarekin esan dio agur tenis profesionalari, 22 Grand Slam, 36 Masters 1000, 5 Davis Kopa eta Olinpiar Jokoetan 2 domina irabazita.
2024/11/19 - 15:35
Euskal ardi moztaileak protagonista, igande honetako 'Helmuga' saioan
Euskal ardi moztaileen lana gertutik ezagutzeko aukera emango digu 'Helmuga' saioak. Nazioarteko txapelketetan Euskal herria ordezkatzeko aukera izan dute. Horri buruz eta beste hainbat kontuz hitz egingo digute. 'Helmuga' saioaren atal berria, azaroaren 24an, ETB1en eta eitb.eus-en.
2024/11/17 - 18:14
Imanol Alvarez: ''Aurtengo helburua lortu dugu''
Bera Bera EHF European Leagueko final-zortzirenetara sailkatu da, Lublin talde poloniarraren aurkako kanporaketa iraulita.
2024/11/17 - 02:00
Jokin Garcia eta Brian Pelaez berdinduta geratu dira pisu arineko txapelketan
Jokin Garcia izan da nagusi hamar roundetako zazpitan, baina gero ez da txukun ibili. Denek uste zuten euskaldunak irabaziko zuela, baina epaileetako bik puntuazio bera eman diete, eta borrokaldia baliogabetzat jo dute.
2024/11/17 - 01:05
Sebastian Perez eta Jhon Jader Obregon garaile atera dira Espainiako txapelketetan
Sebas "Latigo" Perezek round guztiak lehiatu behar izan ditu Raul Zabalaren aurka oilar pisuan, eta puntuei esker irabazi du. Jhon Jader Obregonek, aldiz, KO utzi du David Alvarez hirugarren roundaren hasieran pisu ertainean.
2024/11/16 - 22:34
Jaime Busto, Munduko X-Trial Txapelketako txapeldunordea
Toni Bou kataluniarra matematikoki txapeldun zela, Jaime Busto eta Gabriel Marcelliren arteko lehiak erakarri du arreta.
2024/11/16 - 18:28
Ibon Oregi: ''Surfa eta itsasoa pasioa dira niretzat''
Oregik bosgarren egin du Surf Egokituko Munduko Txapelketan. Bizkaitarrak istripu larria izan zuen 2020. urtean, eta ezkerreko hanka galdu zuen haren ondorioz.
2024/11/16 - 11:54
Espainiako Boxeo Txapelketak, ETB1en eta eitb.eus-en ikusgai
Euskal boxeolariak hiru mailatan lehiatuko dira, 20:00etan hasita, Bilbon, Casillan: oilar pisua, pisu ertaina eta pisu arina. EITBk diferituan eskainiko ditu borrakaldiak, 23:00etan.
2024/11/15 - 22:00
Boxeolariak prest dira Casillako borrokaldi handietarako
Larunbat honetan, azaroak 16, Espainiako txapelketak jokatuko dira Casillan. Jokin Garcia, Jhon Jader Obregon eta Sebastian Perez arituko dira bertan, bakoitza bere kategorian (azken biak, elkarren aurka). 23:00etatik aurrera ikusi ahal izango dira borrokak EITBn.
2024/11/14 - 15:30
Eneko Lambea: ''Nire ametsa izango litzateke mutilen gimnasia erritmikoa Olinpiar Jokoetan ikustea''
Eneko Lambea gizonezkoen gimnasia erritmikoko Espainiako txapelduna izan zen 2020an, 2021ean eta 2022an. Berarekin egon gara, eta pixka bat gehiago ezagutu dugu.
2024/11/12 - 15:30
Malen Osa, konstantziaren saria
Malen Osa oñatiarrak azken urtean profesional gisa emandako jauzia azpimarratu du. Udako erronkei begira, neguan prestakuntzarekin jarraituko du.
2024/11/11 - 14:57
Iñigo Etxeberria, Behobia-Donostia: ''Guretzat egun perfektua izan zen''
Iñigo Etxeberria Behobia-Donostia lasterketako koordinatzailea pozik agertu da atzoko egunaren balorazioa egiterako garaian. Eguraldia eta giroa lagun izan zituzten.