Aizkolaritza
2022/11/24 - 16:49
Nola prestatzen dituzte aizkolarientzako enborrak?
Igandean (azaroak 27), Bilbon, Euskal Herriko Aizkolari Txapelketa jokatuko da. Finalistek 12 enbor moztu beharko dituzte, eta egurrak aparteko garrantzia du. Horren xehetasunak eman dizkigu Joxemiel Peñagarikanok.
2022/11/23 - 17:44
Lehen Mailako Aizkolari Txapelketako finala, igandean, Bilbon
Igande honetan, azaroak 27, Euskal Herriko Aizkolari Txapelketako finala jokatuko da. Ekitaldiaren aurkezpena Bilbon izan da. Jardunaldia ikusgai egongo da eitb.eus-en eta ETB1en.
2022/11/20 - 17:46
Vicente eta Gabirondo lehen mailara igo dira
Iker Vicentek eta Julen Gabirondo lehen mailan lehiatuko dira datorren denboraldian. Vicente izan da garaile bigarren mailako finalean.
2022/11/18 - 21:59
Iker Vicente, Nafarroako txapeldun zortzigarren aldiz
Iker Vicentek Goitik behera bete ditu aurreikuspenak, Donezteben jokatu den Nafarroako Aizkolari Txapelketan. Otsagabikoak zortzigarrenez jantzi du txapela.
2022/11/13 - 15:59
Arruti eta Txikia IV.a, nagusi Sherpa.ai Aizkolari Txapelketan
Nerea Arruti emakumezkoetan mailan eta Julen Alberdi 'Txikia' IV.ak gizonezkoetan jantzi dituzte txapelak Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusian.
2022/11/06 - 22:16
Nerea Arruti, Euskal Herriko aizkolarien txapeldun berria
Urnietarrak Euskal Herriko aizkora txapelketa irabazi du, Mungian jokatu den finalean. Pentatloiko garailea erraz antzean nagusitu da egin beharreko lana osatzeko. Minutu eta erditik gora atera dio Nerea Sorondori, azken hiru urteotako garaileari. Irati Astondoak osatu du podiuma.
2022/11/01 - 16:06
Iker Vicente, Izar Berriak Txapelketako garaile
Iker Vicentek Izar Berriak txapelketako aizkora finala irabazi du. 25 urtez azpikoen lau aizkolarik jardun dute: Iker Vicentek, Jokin Urretabizkaia "Basozabal"ek, Hodei Ezpeletak eta Julen Larreak. Hasieran, Basozabalek aurrea hartu du, baina bukaerako saioan Vicente ondo nagusitu da
2022/10/13 - 18:17
Aitzol Atutxak ez du onartu Iker Vicentek botatako desafioa
Iragan igandean, Urrezko Aizkolari Txapeldunen Liga irabazi berritan, Iker Vicentek bi desafio bota zituen: bata Atutxari eta bestea Txikia eta Otañori. Gazteek aurrez esana zuten ez zirela Tolosara joango, eta orain Atutxa izan da apustuari uko egin diona.
2022/10/09 - 17:04
Iker Vicente, nagusi Txapeldunen Ligan
Iker Vicentek Urrezko Aizkolarien Txapeldunen Liga irabazi du. Nafarrak 24:54 minututan bukatu du Pobeseko frontoian. 55 segundo atera dizkio bigarrenari, Julen Alberdiri, eta 2:14 Mikel Larrañagari. Desafio pare bat ere bota ditu.
2022/09/25 - 13:08
Nerea Arruti eta Andoni Iruretagoiena, Euskal Pentatloiko txapeldunak
Arrutik jantzi du txapela emakumezkoen mailan eta Iruretagoienak gizonezkoenean. Kirolari guztien artean ikuskizun bikaina eskaini dute.
2022/09/24 - 17:04
Kirolariak, prest Pentatloiko final handirako
Gaur jokatuko dute Pentatloiko finala Azpeitiako zezen plazan. Bosgarren edizioa da aurtengoa. Pentatletak gogor arituko dira txapela janzteko borrokan, eta hauek dira haietako batzuen hitzak. ETB1en eta eitb.eus-en ikusgai izango da.
2022/09/22 - 23:06
Euskal Pentatloia, Azpeitiko zezen-plazan larunbatean
Larunbatean, irailak 24, Euskal Pentatloia jokatuko da Azpeitian. Gizonezkoetan Zaldua, Izeta, Gabirondo, Aitzol Atutxa, Ioritz Gisasola eta Joseba Otaegi arituko dira. Emakumezkoetan, aldiz, Karmele Gisasola, Lucia Orbe eta Nerea Arruti. Finala zuzenean eskainiko da ETB 1en eta eitb.eus-en.
2022/08/31 - 02:07
Gizonezkoen V. Euskal Herriko Pentatloiko azken finalaurrekoa izango da larunbatean
12 kirolarik neurtuko dituzte indarrak Azpeitiko zezen-plazan. Lehen kanporaketan sailkatu ziren laurek jardungo dute, eta horiei, aurreko urteko emaitzen arabera sailkatu ziren zortzi batuko zaizkie.
2022/07/07 - 00:26
Euskadiko Herri Kirol Federazioak aizkolaritzan dagoen banaketari aurre egiteko proposamena aurkeztu du
Egun aizkolarien artean dagoen banaketa konpontzen saiatzeko urratsa egin nahi duela jakinarazi du Euskadiko Herri Kirol Federazioak prentsaurreko bten bidez.
2022/06/05 - 17:06
Arrutik eta Alberdik, aizkoran, eta Gisasolak eta Eizmendik, harria jasotzen, jantzi dute txapela
Azpeitiko Izarraitz pilotalekuak urrezko banakako aizkolari txapelketako finalak hartuko ditu. Harri-jasotzean aurreikuspenak bete dira. Aizkoran, berriz, ez.
2022/06/04 - 21:21
Urrezko Aizkolarien eta Harri jasotzaileen 25. edizioa, parte-hartzaile onenekin
Banakako Urrezko Aizkolari eta harri-jasotze txapelketen finalak jokatuko dira ekainaren 5ean Izarraitz pilotalekuan. Besteak beste, bertan egongo dira Iker Vicente, Mikel Larrañaga eta Julen Alberdi 'Txikia IV.a'.
2022/06/02 - 23:05
Urrezko Aizkolari eta harri-jasotze txapelketen finalak, igandean, Azpeitian
Banakako Urrezko Aizkolari eta harri-jasotze txapelketen finalak jokatuko dira ekainaren 5ean Izarraitz pilotalekuan. Besteak beste, bertan egongo dira Iker Vicente, Mikel Larrañaga eta Julen Alberdi 'Txikia IV.a'.
2022/03/30 - 18:39
Larrañaga, sasoi betean desafiorako
Iker Vicente eta Mikel Larrañaga aizkolariak aurrez aurre izango dira larunbat honetan, apirilaren 2an, Tolosako zezen plazan, 18:30ean hasiko den erronkan. Gaur Larrañagarekin gatoz.
2022/03/29 - 17:28
Vicente eta Larrañaga, desafiorako prest
Larunbat arratsaldean aizkora desafio handia izango da Tolosako zezen-plazan: Iker Vicentek eta Mikel Larrañagak indarrak neurtuko dituzte.
2021/12/12 - 16:00
Iker Vicentek irabazi du Nafarroako aizkolari txapelketa
Zazpigarrenez jantzi du txapela Iker Vicentek; Joxan Etxeberria bigarrena izan da eta Eneko Saralegik hirugarren egin du.