Eibar
2025/09/14 - 22:33
Eibarrek denboraldiko lehen puntua eskuratu du (0-0)
Eibarrek golik gabeko berdinketa lortu du Levante Badalonaren aurka Ipuruan jokatu duen F Moeve Ligako hirugarren jardunaldiko partidan.
2025/09/13 - 20:33
Eibar galtzaile atera da Gaizka Garitanoren Cadizen aurkako neurketatik (1-0)
Susok 61. minutuan egindako golak hiru puntuak eman dizkio Andaluziako taldeari. Armaginek berdinketa lortzeko aukera oso argia izan dute azken minutuetan.
2025/09/10 - 17:11
Eunate Astralaga, Eibar: ''Bi partidetan aurpegia eman dugu, emaitzak iritsiko dira''
Eunate Astralaga Eibarko jokalariak hedabideen aurrean hitz egin du, taldearen liga hasiera analizatzeko, eta Levante-Badalonaren aurkako neurketa baloratzeko. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
2025/09/09 - 00:45
Eibarrek hiru puntuak bildu ditu Andorra garaituta, norgehiagoka landu batean (2-0)
Talde armaginak bigarren zatian egin ditu bi golak. Aurrea hartu du Cuberoren golari esker, eta Javi Martinezek egin du bigarrena.
2025/09/06 - 22:55
Eibarrek azken minutuetan galdu du Madrid CFF taldearen aurkako partida (1-0)
Armaginek penaltiz galdu dute, epaileak 80. minutuan VARa baliatu ostean adierazitako zigorraren ondorioz. Etxekoen gol bakarra Monika Hickmannek egin du.
2025/09/04 - 17:20
Goikoetxea, Madrid CFFren aurkako partiduari buruz: ''Talde oso konpletoa da; ea emaitza ona lortzen dugun''
Eibarrek Madrid CFFren aurka jokatuko du larunbatean, irailaren 6an. Horren gainean aritu da Iñaki Goikoetxea entrenatzailea, Ipuruan eman duen prentsaurrekoan.
2025/09/02 - 00:37
Eibarrek Huescan galdu du, 2-1, partidako azken jokaldian
Talde armagineko bi jokalari ohik, hain zuzen Alvaro Carrillok eta Sergi Enrichek, egin dituzte Aragoiko taldearen bi golak, eta Jon Magunazelaiak sartu du Eibarrena. Huescak bigarren gola sartu aurretik, epaileak Anaitz Arbilla kanporatu du.
2025/08/31 - 17:02
Eibarrek porrotarekin hasi du denboraldia, Sevillaren aurka (0-1)
Eibarrek 0-1 galdu du Sevillaren aurka Moeve Ligako lehen jardunaldian, Iñaki Goikoetxearen estreinaldiko partidan armaginen entrenatzaile bezala.
2025/08/28 - 17:40
Carla Andres, Eibarreko jokalaria: ''Gure jokoa eta nortasuna erakusteko gogoz gaude''
Eibarrek igande honetan, abuztuaren 31n, hasiko du F Liga, Sevillaren aurka. Carla Andres jokalariak talde barruan zer sentsazio dituzten kontatu digu, denboraldiko berritasun guztiak kontuan hartuta.
2025/08/27 - 14:49
Opa Clement, Eibar taldeko jokalari berria
Tanzaniako selekzioko kapitainak 2026ko ekainera arte sinatu du kontratua talde armaginarekin.
2025/08/27 - 14:30
Marton, pozik denboraldi hasiera onarekin eta taldeak lortutako emaitzekin
Javier Marton da Eibarrek egin duen fitxaketetako bat. Talde armaginak berdinketa eta garaipen bana lortu du Hypermotion Ligako lehen bi jardunaldietan, eta aurrelariak gol bana sartu du neurketetan. EITB Mediarekin hitz egin du sasoi hasierari buruz. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2025/08/22 - 23:51
Eibarrek garaipen erraza lortu du Granadaren aurka (3-0)
Beñat San Joseren taldea erraz gailendu zaio bisitariari. Lehen minututik izan da partidan nagusi, eta hiru gol sartuta amaitu du bigarren jardunaldia.
2025/08/19 - 19:35
Adu Ares eta Alvaro Rodriguez, Eibarren ekarpenak egiteko gogoz
Alvaro Rodriguez eta Adu Ares aurkeztu dituzte Ipuruan. Armaginen azken bi fitxaketak, hegaleko jokalariak, euren bertsiorik onena erakusteko asmoz iritsi dira Eibarrera.
2025/08/17 - 16:21
Adu Aresek Athletic utzi eta Eibarrekin sinatu du 2030era arte
Akordioaren arabera, etorkizunean Eibarrek jokalaria salduz gero, Athleticek salmentaren portzentaje bat jasoko du, eta tanteo eskubidea eta jokalariaren eskubideak berrerosteko aukera izango du.
2025/08/17 - 00:32
Eibarrek bere lehendabiziko puntua lortu du Malagan (1-1)
Armaginak Javier Martonek sartutako golari esker aurreratu dira markagailuan, baina baloia atzetik ateratzerakoan huts egin dute gero, eta Malagak akats hori baliatu du markagailua berdintzeko.
2025/08/12 - 20:12
Nati Canok Eibar utzi du
Armagina zen bitartean, jokalariak 370 minutu jokatu zituen eta gol bat sartzea lortu zuen.
2025/07/31 - 00:38
Eibarrek eta UD Las Palmasek Cristian Gutierrezen eskualdatzea itxi dute
Gutierrez Malaga CF taldetik iritsi zen Ipuruara eta, ordutik, 72 partida ofizial jokatu ditu Eibarrekin.
2025/07/24 - 17:07
Eibarrek Jair eta Buta aurkeztu ditu
Buta ezker hegaleko jokalaria Italiako Udinense taldeak utzita arituko da, baina armaginek erosteko aukera izango dute. Jair, bestalde, Zaragozatik dator, eta 2026ra arte sinatu du Eibarrekin; urtebetez luzatzeko aukera izango du, helburuak betez gero.
2025/07/17 - 17:06
Javi Marton eta Luis Lopez aurkeztu ditu Eibarrek
Martonek, Athleticek utzita, Albaceten jokatu du iragan denboraldian eta 2028ra arte sinatu du Eibarrekin. Luis Lopez atezaina, berriz, Mirandesetik heldu da eta Real Madrilen harrobikoa da. 2027ra arte du kontratua talde armaginarekin.
2025/07/15 - 16:16
Eibarren denboraldiaurrea martxan da, Iñaki Goikoetxeak gidatuta
Eibarko jokalariek abiatua dute dagoeneko denboraldi berria prestatzeko lana. Areitio kirol hiri berrian ekin diote lehen lan-saioari, Iñaki Goikoetxea entrenatzaile berriak zuzenduta. Arene Altonagak azaldu du iazko denboraldiko helburuak parekatzea dutela helburu.