Hypermotion Liga
2020/07/21 - 19:37
Deportivo-Fuenlabrada partida atzeratu izanak nahasmena eragin du Bigarren Mailan
Galiziako taldeak salbazioa zuen jokoan eta madrildarrak lehen mailarako igoera fasean sartzeko aurkera. Partida hori ez zen jokatu, baina jardunaldiko gainerakoak bai.
2020/07/20 - 22:35
Bertan behera Deportivo-Fuenlabrada, COVID-19an 7 jokalarik positibo eman ondoren
Fuenlabrada taldeko 7 jokalarik positibo eman dute LaLigak egiten dituen koronabirus probetan. Momentuz, SmartBankeko jardunaldia jokatuko da.
2020/06/09 - 14:45
Andaluziak 2. Mailara igotzeko partidak hartuko ditu
Marbellan, Malagan eta Algecirasen jokatuko dira kanporaketak eta Athletic B da euskal ordezkari bakarra.
2020/01/14 - 17:38
Deportivok Sabin Merino fitxatu du
Futbolari bizkaitarrak 2022ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua talde galiziarrarekin.
2019/11/05 - 18:12
Guti, Almeriako entrenatzaile berria
Jose Maria Gutierrez Hernandez, 'Guti', izango da talde andaluziarraren teknikaria, Pedro Emanuel eta kluba kontratua eteteko akordiora iritsi ostean.
2019/07/10 - 13:58
Andoni Iraola, Mirandeseko entrenatzaile berria
Usurbilgoak denboraldi bateko kontratu sinatu du, Zipreko AEK Larnacan ibili ostean.
2019/06/21 - 23:42
Bergantiñosek azalpenak eman ditu 70 puntu jaso eta ospitaletik irten ostean
'Kolpea ezpainak bakarrik hartu du. Zorionez masailezurrak ez du zauririk. Ondo nago', adierazi du Deportivoko jokalariak.
2019/06/13 - 11:46
Deportivok abantaila hartu du Malagari irabazita
Deporrek 4-2ko emaitzarekin irabazi dio Malagari Lehen Mailara igotzeko play-offeko finalerdietako joaneko partida.
2019/06/03 - 00:05
Barakaldok agur esan dio igoeraren ametsari
Talde bizkaitarrak golik gabe (0-0) berdindu du Herculesen aurka Rico Perezen, eta joaneko neurketan bana (1-1) berdindu zuenez, igoera fasetik kanporatuta geratu da.
2019/06/01 - 16:47
Igandeko Bigarren Mailako partidak, atzeratuta Reyesen heriotzagatik
Albacete-Malaga, Cadiz-Extremadura, Lugo-Tenerife, Elche-Deportivo, Mallorca-Granada, Oviedo-Rayo Majadahonda eta Zaragoza-Numancia partidak, ekainaren 4an jokatuko dira.
2019/03/26 - 17:29
Antonio Iriondo, maisu baten irakaspenak
Errusian jaio zen, gurasoak bertara joan zirelako gerra dela eta. Orain, Antonio Iriondo euskal entrenatzailea Rayo Majadahonda zuzentzen ari da.
2019/01/28 - 21:49
Reus, hiru urtez txapelketa profesionaletatik kanpo
Talde katalanak 15 eguneko epea dauka Kirol Auzitegi Administratiboaren aurrean helegitea jartzeko.
2018/10/18 - 11:32
Adelante Ligako lehen jardunaldietako ordutegiak
Llagostera-Osasuna eta Huesca-Alaves partidek irekiko dute txapelketa, abuztuaren 22an, larunbata, 20:30etan. Bilbao Athleticen neurketari ordua aldatu diote.
2018/10/16 - 17:56
Sergio Egeak sailkapenean hirugarrena den Oviedo utzi du
Jokalari batzuekin liskarra izan ostean, Egea entrenatzaileak kargua uztea erabaki du, nahiz eta talde asturiarra igoerako playoff postuetan dagoen.
2018/02/05 - 22:26
Tenerifek ofizial egin du Joseba Etxeberriaren fitxaketa
Euskal teknikariak Bigarren B Mailako Amorebieta utzi eta kargutik kendu duten Jose Luis Marti ordezkatuko du talde kanariarrean denboraldi amaierara arte.
2018/02/05 - 15:29
Joseba Etxeberria, Tenerife taldeko entrenatzaile berria
Euskal teknikariak Bigarren B Mailako Amorebieta utzi du, eta kargutik kendu duten Jose Luis Marti ordezkatuko du talde kanariarrean.