F Liga
2021/07/21 - 14:55
2021/2022 denboraldiko Primera Iberdrolako egutegia
Madril CF - Athletic, Alaves - Betis, Eibar - Sevilla eta Reala - Valentzia, lehen jardunaldian.
2021/07/01 - 21:47
Nahikari Garciak Reala utzi du Real Madrilen jokatzeko
Urnietako jokalariak talde txuri-urdinarekin zuen kontratua bukatu du eta kluba uztea erabaki du zortzi urteren ostean.
2021/06/15 - 19:32
Emakumezkoen futbolak kirol profesionalaren estatusa du jada
Kirol Kontseilu Nagusiak aho batez onartu du Estatuko emakumezkoen futboleko Lehen Mailak kirol profesionalaren estatusa izatea.
2021/06/15 - 18:18
Emakumezkoen futbola profesionala da behin betiko
Kirol Kontseilu Nagusiak emakumezkoen futbolari profesional izateko argi berdea eman dio, estatus profesionala izateko aukera, alegia.
2021/05/31 - 01:10
Bartzelonak eskuratu du Erreginaren Kopa
Talde katalanak 4-2 irabazi dio Levanteri, eta denboraldiko hirugarren garaikurra eskuratu du aurretik irabazitako Ligaren eta Txapeldunen Ligaren ostean.
2021/03/20 - 16:04
Athleticek irabazi egin dio Valentziari; Eibarrek galdu egin du Espanyolekin
Athleticek oso garaipen garrantzitsua lortu du Valentzia aurkari zuzenaren aurrean Yulema eta Ogizaren golei esker (2-0). Eibarrek, aldiz, bolada txarrean segitzen du, eta galdu egin du berriz (0-1).
2020/11/22 - 22:15
Eibarrek puntu bat bereganatu Huelvaren etxean, bi golez galtzen joan eta gero (2-2)
Eibarrek bi golengatik galtzen joan den paridari buelta emateko gaitasuna izan du Huelvaren etxean (2-2)
2020/11/21 - 20:44
Realak galdu egin du Bartzelonaren etxean (5-1)
Realak ezin izan dio Bartzelonari irabazi Primera Iberdrolako 9. jardunaldian. Natalia Arroyorenak 1-1 joan dira markagailuan, baina partidaren azken aldera katalanak zorrotzago aritu dira.
2020/09/16 - 22:34
2020-2021 Primera Iberdrola ligako egutegia
Urriaren 4an hasiko da denboraldi berria eta ekainaren 27an izango du amaiera.
2020/09/01 - 23:46
Evertonek ofizial egin du Damaris Egurrolaren fitxaketa
Ingalaterrako klubak Athleticeko jokalari ohia fitxatu du, bi denboraldirako.
2020/08/10 - 18:43
Federazioak Erakundeekin bateratutako plana proposatu du txapelketei ekiteko
Lurraldeko Federazioek euren erkidegoetako osasun zein kirol agintariekin ezarri beharko dituzte baldintzak, eta baimena dutenean txapelketak abian jarri ahalko dituzte.
2020/05/24 - 16:09
Ramajo: ''Oraindik ez dut sinesten futbola alde batera uzteko erabakia hartu dudala''
Sandra Ramajok erretiroa hartzea erabaki du. Realaren lehen Kopa altxatzeagatik historiara pasako da. Azken denboraldian Albaceten aritu ondoren, erretiroa hartzeko unea iritsi zaio.
2020/02/18 - 21:29
Klubek eta sindikatuek emakumezkoen futboleko lehen lan-hitzarmena sinatu dute
Asteazken arratsaldean aurkeztuko dute Kongresuan.
2020/02/17 - 20:01
Kluben elkarteak oniritzia eman dio emakumezkoen futboleko lehen hitzarmenari
Lehen Mailako klub elkartuek "gehiengo zabalez" onartu dute sindikatuekin lortutako akordioa, behin beharrezko finantzaketa lortuta.
2020/02/13 - 22:31
Kluben Elkarteak "hitzarmena sinatzeko bideragarritasuna" aurkitu du
Emakumezkoen futbolaren patronalak azaldu duenez, hartutako erabakia "astelehenean berretsiko da, Lehen Mailako Batzordearen bileran".
2020/01/20 - 21:03
'Egun historikoa izan behar zen hitzarmena sinatuko genuelako, eta ez da hala izan'
Athleticeko atezaina eta Primera Iberdrola Ligako jokalarien bozeramailea den Ainhoa Tirapuk adierazpenak egin ditu ETBrenatzat, emakumeen futboleko hitzarmenaren sinadura gauzatu gabe geratu ostean.
2020/01/20 - 20:54
Lehen Mailako emakumezko futbolariak 'gutxietsita' sentitzen dira
Ez dute baztertzen berriro grebari heltzea, lan-hitzarmena sinatu ezean.
2020/01/15 - 00:10
Federazioak ACFFren proposamena onartu eta hitzarmena sinatzea bideratu du
Asteazken honetan sinatu beharko da emakumezkoen futbolaren lehen hitzarmen kolektiboaren behin betiko dokumentua.
2019/12/24 - 14:08
Emakumezkoen futboleko 2019. urteko laburpena
Reala Erreginaren Kopako txapeldun izan da 2019an. Txapeldunen Liga Olympique Lyonek irabazi du, eta, AEBeko selekzioak Munduko Txapelketa. Lan-hitzarmena ere protagonista izan da urte amaieran.
2019/12/20 - 21:12
Emakumezkoen futbolaren lan hitzarmenerako aurreakordioa sinatu dute
Ostiral honetara arteko epea zuten sindikatuek eta patronalak negoziatzen jarraitzeko, futbolariek azaroaren 16an eta 17an egin zuten grebaren ostean.