Bidasoa
2019/10/22 - 13:59
Jacobo Cuetarak bere kontratua berritu du
2022ra arte luzatu du bere kontratua Bidasoarekin. Asturiarra pozik azaldu da Irunen oso gustura baitago.
2019/10/20 - 15:37
Bidasoak erakustaldia eman du Savehofen aurka eta C multzoko liderra da
Talde gipuzkoarrak irabazi egin du gaur arte liderra zen talde suediarraren aurka (39-23) eta multzoko lehen postuan kokatu da.
2019/10/12 - 23:20
Bidasoak berdindu egin du Europan jokatu duen 100. partida
Bidasoa-Irunek 30-30eko emaitzarekin berdindu du Sporting Portugalen aurka jokatu duen Txapeldunen Ligako C multzoko laugarren jardunaldiko neurketa.
2019/10/12 - 15:19
Bidasoa, 100 partida Europan
Sportingen aurkako Txapeldunen Ligako partidarekin 100 neurketa jokatu ditu Bidasoa taldeak eskubaloiko Europako txapelketetan. Marka handia talde gipuzkoarrarentzat.
2019/09/21 - 20:13
Bidasoak erakustaldia eman du Europako bigarren partidan (34-19)
Gipuzkoarrak jaun eta jabe izan dira Cocks talde finlandiarraren aurka, bigarren zatian bereziki.
2019/09/14 - 23:11
Bidasoa garaipenarekin itzuli da Europara
Talde gipuzkoarrak 23-25ko emaitzarekin irabazi dio Tatran Presovi, Txapeldunen Ligako C multzoko lehen jardunaldiko partida.
2019/08/20 - 14:23
CD Bidasoak eta Hondarribiak elkarren arteko lankidetzarako akordioa sinatu dute
Horrela, taldeek kirol egitura bakarra izango dute; nahiz eta euren nortasuna eta independentzia ekonomikoa mantendu.
2019/06/27 - 23:17
Bidasoak aurkari zailenak ekidin ditu eta C multzoa egokitu zaio
Sävehof, Tatran Presov, Cocks, Eurofarm Rabotnik eta Sporting Lisboa izango dira bere aurkariak ligaxkan.
2019/06/21 - 15:57
Bidasoa Irunek Txapeldunen Liga jokatuko du
EHFeko Batzorde Exekutiboak ofizial egin du 2019-2020 denboraldiko Txapeldunen Ligan parte hartuko duten taldeen zerrenda, eta bertan da talde gipuzkoarra.
2019/05/09 - 21:45
Bidasoa-Irunek Europan jokatuko du datorren denboraldian
Bidasoa-Irun EHF CUP txapelketan lehiatuko da datorren denboraldian. 2006/2007 denboraldian aritu zen azkeneko aldiz Europan.
2019/04/05 - 23:08
Bidasoa ez da finalerdietan izango (33-36)
Jacobo Cuetarak entrenatzen duen taldeak galdu egin du Liberbank Cuenca taldearekin Alacanten jokatzen ari den Errege Kopako final-laurdenetako kanporaketa.
2018/12/17 - 21:40
Bidasoa Irun harro itzuli da etxera txapeldunordearen garaikurrarekin
Talde gipuzkoarrak ASOBAL Kopako finala galdu zuen Bartzelonaren aurka (23-37) igandean, baina harro itzuli dira etxera, 21 urteren ostean final bat jokatu ondoren.
2018/12/16 - 21:45
Bidasoa Irunek ezin izan du ezustekoa eman eta Kopako titulu gabe geratu da
Talde gipuzkoarrak ASOBAL Kopako finala galdu du Bartzelonaren aurka, 23-37ko emaitzarekin.
2018/11/07 - 21:07
Bidasoa, une gozoan
Bidasoa eskubaloi taldea une gozoa ari da bizitzen, bigarren sailkatuta baitago Asobal Ligan beste bi talderekin berdinduta 11 punturekin, ia menderaezina den Bartzelonarengandik bost puntura.
2018/02/20 - 16:18
Bidasoak eta Bera Berak lankidetza-akordioa sinatu dute
ASOBALera bueltatzeko lanean den taldea eta Loterias ligako euskal talderik onena, elkarlanean arituko dira lan metodologiak partekatuz, jokalari guztiek elitera iristeko erraztasunak izan ditzaten.
2017/08/29 - 23:10
Bidasoa, prest 2017-2018. denboraldiari ekiteko
Talde gipuzkoarrak astearte honetan egin du aurkezpen ofiziala. Renaud, Redondo, Salinas eta Ledo dira fitxaketa berriak.