Bidasoa
2022/06/05 - 21:36
Bidasoa Irun, Asobal Kopako azpitxapeldun (29-37)
Gipuzkoarrek ezin izan diote Bartzelona ahalguztidunari irabazi, Zaragozan jokatutako final handia, Sierra eta Kauldi Odriozola jokalarien agurrean. Kataluniarrek 11. Asobal Kopa jarraian irabazi dute.
2022/06/04 - 21:24
Bidasoa Irun Asobal Kopako finalean sartu da, finalerdian Granollersi 32-28 irabazita
Berdintasuna izan da nagusi Zaragozako kantxan, gipuzkoarrek partida azken minutuetan hautsi duten arte.
2022/05/31 - 19:45
Kauldi Odriozola, erronka berrien bila
Kauldi Odriozola izango da igandeko "helmuga" saioko protagonistetako bat. Bidasoan zazpi urte eman ondoren, Nantesera joango da erronka berrien bila. Hori bai, egunen batean itzultzea espero du.
2022/05/12 - 16:22
Bidasoa Irun-Granollers eta Barça-Logroño, Asobal Kopako finalerdiak
Bidasoak eta Granollersek ekainaren 4an jokatuko dute, 20:00etatik aurrera, eta finala ekainaren 5ean jokatuko da, 20:00etan. Partida guztiak Zaragozan izango dira.
2022/04/05 - 23:38
GOG - Bidasoa Irun (33-31) partidako laburpena
Bidasoa Irun EHF-ren Europa Ligatik at geratu da, final-zortzirenetako itzuliko partida galduta (33-31). Joanekoan ere porrota jaso zuen Irungo taldeak, eta agur esan dio Europari.
2022/04/05 - 22:33
Bidasoa Irunek agur esan dio Europari, GOG taldearen aurka galduta (33-31)
Irungo taldeak porrota jaso du Danimarkan jokatu duen EHF-ren Europa Ligako final-zortzirenetako itzuliko partidan, eta joanekoa ere galdu egin zuenez (28-30), txapelketatik at geratu da.
2022/04/05 - 14:28
GOG Handbol vs Bidasoa, gaur, zuzenean, EITB Median (18:45)
Bidasoa Irunek joaneko partidan 28-30 galdu eta gero hiru goleko aldea behar du aurrera egiteko. Erronka zaila, baina Jacobo Cuetara entrenatzaileak azken momentura arte "borrokatuko dutela" argi utzi du
2022/03/30 - 01:28
Bidasoa Irunek galdu egin du GOGen aurka (28-30) eta bi goleko desabantailarekin ekingo dio itzuliko partidari
Irungo taldeak galdu egin du Danimarkakoaren aurka Artalekun jokatu den EHFren Europa Ligako final-zortzirenetako joaneko partida.
2022/03/30 - 01:03
EHFren final-zortzirenetako Bidasoa Irun - GOG (28-30) joaneko partidaren laburpena
Bidasoa Irunek galdu egin du GOG taldearen aurka, 28-30eko emaitzarekin, Artalekun jokatu duen EHFren Europa Ligako joaneko partida.
2022/03/29 - 11:22
Bidasoa Irun - GOG partida, gaur, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n
Irungo taldeak Danimarkakoaren aurka jokatuko du Artalekun, EHFren Europa Ligako final-zortzirenetako joaneko neurketa.
2022/03/28 - 15:58
Cuetara: ''GOG Championseko talde bat da Europako Liga jokatzen''
Bidasoa-Irunek Danimarkako GOG taldea hartuko du Artalekun asteartean Europako Ligako final-zortzirenetako joaneko partidan.
2022/03/25 - 17:06
Errege Kopako finalerdietatik kanpo gelditu da Bidasoa Irun, 36-37 galduta
Arauzko denbora 33na amaituta, luzapena behartu eta puntu bategatik galdu dute gipuzkoarrek Granollersen aurka jokatutako Errege Kopako final-laurdenetako partida.
2022/03/25 - 15:28
Bidasoa Irun Errege Kopako finalerdietatik kanpo geratu da, luzapenean galduta (36-37)
Gipuzkoarrek eta Granollersek partida oso parekatua jokatu dute. Arauzko denbora 33nako emaitzarekin amatu da.
2022/03/23 - 22:41
Aginagalde: ''Granollersen aurkako partidan bakarrik pentsatzen dugu''
Julen Aginagalde Bidasoa Irun taldeko jokalariak, eskubaloiko Errege Kopako Granollersen aurkako final-laurdenetako partidari buruz hitz egin du.
2022/03/17 - 14:45
Bidasoa Irunek Mehdi Harbaoui atezaina fitxatu du
Jokalari tunisiarrak hurrengo bi denboraldietan defendatuko du Irungo taldearen atea.
2022/03/09 - 14:06
GOG Danimarkako taldea, Bidasoaren aurkaria Europako Ligako final-zortzirenetan
Joanekoa Artalekun jokatuko da martxoaren 29an, eta itzulikoa, Danimarkan apirilaren 5ean.
2022/03/08 - 23:31
Bidasoa Irunek berdindu egin du Fenix Toulouserekin (26-26) EHFren Europa Ligan
Berdinduta amaitu da Fenix Toulouse eta Bidasoa Irun taldeek Frantzian jokatu duten EHFren Europa Ligako multzoen faseko 10. eta azken jardunaldiko partida.
2022/03/08 - 21:38
Berdinketa Bidasoa Irunen eta Toulouseren artean (26-26), multzoen faseko azken jardunaldiko partidan
Irungo taldeak berdindu egin du Frantzian jokatu duen EHFren Europa Ligako 10. jardunaldiko neurketa. Final-zortzirenetarako txartela bermatuta zuen Bidasoak, eta laugarren izan da B multzoan.
2022/03/02 - 00:50
Bidasoa Irun-Füchse Berlin (32-35) partidaren laburpena
Bideo honetan dituzu ikusgai Euskal Herriko eta Alemaniako taldeek Artalekun jokatu duten EHFren Europa Ligako 9. jardunaldiko partidako jokaldi onenak.
2022/03/02 - 00:33
Bidasoa Irunen partida ona ez da nahikoa izan Füchse Berlin gainditzeko (32-35)
Irungo taldeak galdu egin du Artalekun jokatu duen EHFren Europa Ligako multzoen faseko bederatzigarren jardunaldiko norgehiagoka.