Torrelavega-Anaitasuna eta Unio Esportiva Sarria-Bidasoa Irun, Errege Kopako bigarren kanporaketan
Helvetia Anaitasuna Iruñeko eskubaloi taldeak Bathco BM Torrelavega Kantabriako taldea hartuko du Errege Kopako bigarren kanporaketan, ostegun honetan egin den zozketaren arabera.
Bestalde, Bidasoa Irunek Unio Esportiva Sarriaren aurka jokatuko du.
Sacyr Asobal Ligako taldeek abenduaren 15ean egingo dute debuta Errege Kopa honetan, partida bakarrera.
Norgehiagokak
Frigoríficos Morrazo – BM Logroño La Rioja
Handbol Sant Quirze – Recoletas At. Valladolid
Trops Málaga – Unicaja Banco Sinfín
Balonmano Alcobendas – Bada Huesca
Bathco BM Torrelavega – Helvetia Anaitasuna
Vestas Alarcos Ciudad Real – ABANCA Ademar León
UBU San Pablo Burgos – Incarlopsa Cuenca
Fertiberia Puerto Sagunto – Angel Ximenez Puente Genil
Barça 'B' – Fraikin BM. Granollers
Unio Esportiva Sarria – Bidasoa Irun
Balonmano Soria – Viveros Herol BM. Nava
UD Ibiza HC Eivissa – BM. Benidorm
Zure interesekoa izan daiteke
Nacho Moyano Anaitasunako kirol zuzendaria ere izango da, entrenatzailea izateaz gain
Kargu hori gizonezkoen lehen taldeko entrenatzaile izatearekin batera beteko du madrildarrak.
Nacho Moyano, Helvetia Anaitasunako entrenatzaile berria
Entrenatzaile berriak 2027ko ekainera arte sinatu du, eta Asobal Ligara igotzea izango du helburu nagusi.
Anaitasunak Jose Paulo Silva pibotea fitxatu du
24 urteko jokalari portugaldarra Vitoria SC taldetik dator Iruñeara.
Pablo Castrok ez du Anaitasunan jarraituko
28 urteko pibotak Morrazorekin sinatu du 2027ko ekainera arte.
Quique Dominguez, hunkituta: ''Triste noa, baina harro''
Quique Dominguez Helvetia Anaitasunaren entrenatzaileak kluba "triste" utzi du Zilarrezko Ohorezko Mailara jaitsi ondoren, baina "harro" Iruñean bost urtez egindako bide "ederragatik". (Adierazpenak, gaztelaniaz)
Anaitasuna Zilarrezko Ohorezko Mailara jaitsi da
Azken jardunaldian irabazi arren, aurkari zuzenen emaitzek ez diote mesederik egin, eta ezin izan dio mailari eutsi, Plenitude Liga azken postuan amaitu du eta.
Helvetia Anaitasunak kontratua berritu dio Dani Santamariari, 2026ra arte
Ciudad Realeko atezaina joan den denboraldian iritsi zen Nafarroako taldera, Guadalajaratik. 21 neurketa jokatu ditu orain arte: 20, Asobal Ligan, eta bat, Errege Kopan.
Pablo Itoizek Anaitasunarekin berritu du, denboraldi batez, 2026ra arte
Nafarroako taldearen harrobian hazita, Itoizek, 21 urtekoa bera, Quique Dominguez entrenatzailearen konfiantza bereganatu du, 2024-25 denboraldian. Kontratua ekainean amaitzen zitzaion, baina jokalariak eta klubak adostu dute urtebetez luzatzea.
Aitor Garciak Anaitasuna utziko du denboraldi amaieran
Aitor Garcia Helvetia Anaitasunako kapitainak ez du Nafarroako taldean jarraituko datorren denboralditik aurrera. Prentsaurrekoan argitu du zergatik utziko duen Anaitasuna. (adierazpenak gaztelaniaz)
Quique Dominguezek ez du Helvetia Anaitasuna entrenatzen jarraituko denboraldi amaieran
Quique Dominguezek prentsaurrekoa egin du erabakia azaltzeko. Karguan bost urte egin ostean, tenikari galiziarrak taldea utziko du sasoi honen bukaeran. Oso eskertuta agertu da Nafarroako taldearekin.