Atletismoa
2025/11/07 - 17:48
Biziki, Behobia-Donostia lasterketa prestatzeko entrenamendu mistoak eskaintzen dituen proiektua
Biziki proiektua Behobia-Donostia lasterketa prestatzeko entrenamendu mistoak eskaintzen dituen ekimena da, eta bereziki emakumeengan jartzen du arreta. Helmugak helmuga eta helburuak helburu, partekatutako esfortzutik sortutako harremana da eguneroko saria Biziki Korrika taldean.
2025/11/06 - 15:27
Rosa Luenak 37.ez egingo du Behobia-Donostia lasterketa igandean
Igande honetan, Behobia-Donostia lasterketaren 60. edizioa lehiatuko dute, eta 37.a izango da Rosa Luena korrikalariarentzat. Nola bizi duen kontatu du elkarrizketa honetan.
2025/11/04 - 17:31
Emakumezkoen parte-hartze marka berria Behobia-Donostian, 9.000 baino gehiagok izena eman baitute
Emakumeen presentzia gero eta handiagoa izan da azken edizioetan, eta 2025ekoan parte-hartzaileen % 33 baino gehiago izango dira emakumeak, lehen aldiz: 9.474 andrazko korrikalari dira. Guztira, 27.981 pertsonak eman dute izena.
2025/11/02 - 16:07
Jepkosgei eta Kiprotich kenyarrak garaile Donostiako Krosean
Celestine Jepkosgei eta Titus Kripotich kenyarrak nagusitu dira Donostiako 69. Nazioarteko Krosean. Emakumezkoetan, Jepkosgeik 23:08 behar izan ditu ibilbidea osatzeko, eta, gizonezkoetan, berriz, Kiprotichek, 19:23.
2025/11/01 - 16:10
Madalina Floreak errekor berria ezarri du Kolitza Balmatraileko erlojuaren kontrako proban
Korrikalari errumaniarrak 57 minutu eta 53 segundo behar izan ditu Kolitza mendia igo eta jaisteko, eta 2 minutu eta 31 segundo hobetu du iaz Muthoni kenyarrak egindako denbora. Gizonezkoetan, Roberto Delorenzi suitzarra saiatu da Patrick Kipngenoren marka hobetzen, baina ez du lortu.
2025/10/27 - 19:18
69. Donostiako Nazioarteko Krosa aurkeztu dute
Igandean jokatuko dute, azaroaren 2an. Probak, berriro ere, zilarrezko maila izango du, World Athleticseko egutegian. Guztira, 1.000 atleta baino gehiago izango dira.
2025/10/24 - 17:27
Izaskun Oses, zilarra atletismoan: ''Lasterketa ezin hobea izan zen nire gaitasunentzat''
Izaskun Oses atleta nafarra munduko txapeldunorde izan zen New Delhiko Munduko Txapelketan, 1.500 metroko T13 lasterketan (ikusmen urritasuna duten atletentzako kategoria).
2025/10/18 - 23:43
Kortek eta Gitonga gailendu dira Bilboko gaueko maratoi erdian
20.000 korrikalarik hartu dute parte Bilbon Night Running Fest lasterketan, 21 eta 10 kilometroko probetan. Maratoi erdian, gizonezkoetan, Maxwell Kortek Rotich ugandarrak irabazi du; emakumezkoetan, berriz, Purity Kajuju Gitonga kenyarra izan da azkarrena.
2025/10/14 - 20:01
Euskadiko Atletismo Federazioko Zuzendaritza Batzordeak dimisioa eman du, arazo ekonomikoak direla eta
Erabakia Ohiko Batzar Nagusi betean hartu zen, eta erakundea egoera kritiko baten atarian utzi du, hauteskunde deialdi berri baten zain.
2025/10/11 - 17:24
Martinez de Estibariz eta Arkarazo nagusi Hiru Haundiak lasterketan
Julen Martinez de Estibariz eta Ainara Arkarazo jaun eta jabe izan dira larunbat honetan Hiru Haundiak lasterketan, Aizkorri, Anboto eta Gorbeia zeharkatu dituen 101 kilometroko proban.
2025/10/09 - 17:25
20.000 korrikalarik parte hartuko dute Bilbao Night Running Fest proban
Lasterketak 21 eta 10 kilometroko ibilbideak izango ditu aurrerantzean. Urriaren 18an lehiatuko da, eta 20.000 bat korrikalarik parte hartuko dute. Zuzenean izango da ikusgai, streaming bidez.
2025/09/28 - 22:56
Izaskun Oses iruindarra, 1.500 metroetako munduko txapeldunordea
Osesek 04:51.12ko denboran amaitu du lasterketa, Greta Streimkyte irlandarraren atzetik. Brontzea Elena Pautova atleta neutralak eskuratu du.
2025/09/26 - 17:06
Sara Alonsok zilarra irabazi du Munduko Txapelketan
Canfrancen hasi eta bukatu den 45 kilometro eta 3.650 metroko desnibeleko ibilbidean, Alonsok 5:38:08ko denborarekin bukatu du lasterketa. Irabazlea Tove Alexandersson suediarra izan da. Bestalde, Malen Osak hasi bezain laster utzi behar izan du lasterketa.
2025/09/15 - 18:54
Armand Duplantis pertikako aztiak berriro hegan egin du: urrea eta munduko errekorra (6,30 metro) Tokion
Pertika-jauzilari suediarrak bere munduko marka hautsi du berriro finaleko hirugarren eta azken saiakeran. Duplantisek sekulako palmaresa lortu du dagoeneko, eta 25 urte besterik ez ditu.
2025/08/13 - 20:13
Duplantisek 6,29 metroan ezarri du pertika-jauziko munduko errekorra
Armand Duplantisek berak ekainean lortutako marka ondu du zentrimetro baten, Budapesten 6,29 metroko jauzia eginda.
2025/08/10 - 21:22
Ander Garaiarri urrea kendu diote, deskalifikatuta
Ander Garaiar gipuzkoarrak urrezko domina lortu du 100 metroko 4 erreleboko proban, baina deskalifikatu egin dituzte. Berak azaldu digu zergatik.
2025/08/08 - 23:14
Ander Garaiar, 20 urtez azpiko Europako txapelduna 100 metrokoan
Garaiarrek 10,40 segundoko marka egin du, eta Jozuah Revierre herbeheretarra eta Teddy Wilson britainiarra sailkatu dira bigarren, denbora bera eginda (10,47).
2025/07/13 - 17:13
Ander Gerrikaetxebarria eta Maria Victoria Soler, Ehunmilak lasterketako irabazleak
Ehunmilak proba zornotzar batek irabazi du aurten. Ander Gerrikaetxebarria 02:00ak jota zirenean helmugaratu da, 15 ordu, 4 minutu eta 6 segundoko denbora eginda. Lehen emakumea, berriz, Maria Victoria Soler, 09:00etan helmugaratu da.
2025/07/12 - 17:11
Martin Kremenchuzky Gasteizko Ironmanean izango da, itsutasunari eta gortasunari aurre eginez
Gasteizko Ironmanak 2.000 triatleta batuko ditu, eta istorio bitxiak aurkitu daitezke horien artean. Martin Kremenchuski argentinarrarena da horietako bat.
2025/07/10 - 20:20
Ehunmilak eta Goierriko2Haundiak lasterketak larunbatera atzeratu dituzte, alerta meteorologikoak direla eta
Hasiera batean, lehen lasterketa ostiraleko 18:00etan hasteko zegoen programatuta, eta bigarrena egun bereko 23:00etan hasteko.