Atletismoa
2019/10/06 - 15:18
Hassan, munduko txapeldun 1.500 metroetan, eta Obiri 5.000 metroetan
Sifan Hassanek irabazi du emakumezkoen 1.500 metroetako Munduko Txapelketa. Duela astebete 10.000 metroetakoa irabazi zuen. Hellen Obiri da 5.000 metroetako munduko txapelduna.
2019/10/05 - 16:25
Emakumezkoen 400 metro hesidunetako historiako lasterketa onena
Dalilah Muhammad da munduko txapelduna, bere esku zuen munduko marka hobetuta, eta berria 52.16 segundotan ezarrita. Bigarren izan den Sydney McLaughlinek 52.23 segundoko marka egin du.
2019/10/05 - 15:32
Muhammad, Perez, Gardiner, Barshim, Kipruto eta Yamanishi, munduko txapeldunak
Muhammadek emakumezkoen 400 hesiduneko munduko marka ezarri zuen. Perez nagusitu zen diskoan. Gizonezkoetan, Barshim garaile altueran, Gardiner 400 metroetan, eta, Kriputo 3.000 oztopodunetan.
2019/10/01 - 18:01
Nakahayi, Lasitskene, Warlhom, Stahl, Chepkoech eta Edris, munduko txapeldun berriak
Emakumezkoetan, Nakahayi nagusitu zen 800 metroetan, Lasitskene altuera jauzian, eta Chepkoech 3000 oztopodunean. Gizonezkoetan, Warlhom nagusi hezidun 400 metroetan, Stahl diskoan, eta Edris 5000koan.
2019/09/30 - 17:27
Fraser-Pryce, 100 metroetako munduko txapelduna
Shelly-Ann Fraser-Pryce jamaikarrak lortu du garaipena 2019ko Dohako atletismoko Munduko Txapelketako 100 metroko proban. Asher-Smith bigarren izan da, eta Ta Lou hirugarren.
2019/09/30 - 00:50
Coleman, 100 metroetako munduko txapeldun berria
Christian Coleman izan da 100 metroetako munduko txapelduna, Dohan. Justin Gatlin izan da bigarren, eta Andre de Grasse hirugarren.
2019/09/19 - 13:39
Iraitz Arrospide: 'Orain helburua Tokioko Olinpiar Jokoetan egotea da'
Basque Teameko atleta gipuzkoarrak Munduko Txapelketa irabazi zuen irailaren 1ean, 50 kilometroko proban.
2019/04/14 - 17:52
Martin Fizek 55 urtetik gorako marka hautsi du Parisen 2:27:45eko denborarekin
Estatu mailako aurreko marka 1992etik zegoen ezarrita Manuel Rosales korrikalariarengandik 2:32:26ko denboran eta arabarrak ia bost minututan jaitsi du.
2019/04/01 - 19:51
Elena Loyo, maratoi erdiko Espainiako txapeldun
Ordubete, 13 minutu eta 16 segundoko marka eginda, titulua kendu dio iazko txapelduna izan zen Teresa Urbinari.
2019/01/22 - 22:35
Donostiako Krosaren 64. edizioa, zuzenean
Igande honetan lokatzez betetako festa jasoko du hiriburu gipuzkoarrak. Aurten, berritasun gisa, emakumezkoen proban ez da nazioarteko parte hartzerik izango, aurrekontuaren mugak direla medio.
2019/01/13 - 15:40
Martin Fiz: 'Marka handia egin dut, eta oso pozik nago'
Martin Fizek 10 kilometroko munduko marka berria ezarri du, 55 urtetik gorakoen mailan. 31 minutu eta 38 segundoko marka egin du, aurreko errekorra 24 segundotan hobetuta.
2019/01/13 - 13:18
Martin Fizek 55 urtetik gorako 10 kilometroko munduko marka berria ezarri du
Korrikalari gasteiztarrak 31 minutu eta 38 segundoko marka egin du Valentzia Ibercaja lasterketan. Aurreko marka 24 segundotan hobetu du.
2019/01/07 - 12:34
2019ko Nazioarteko Zornotzako Krosaren irudiak
Gizonezkoen mailan 18 urteko Stanley Waithaka gazteak irabazi egin du. Emakumezkoen mailan, aldiz, Trihas Gebre atleta donostiarra izan da garaile.
2019/01/01 - 19:15
2018a, Iraitz Arrospideren urtea
Urte bikaina egin du Arrospidek. Europako Txapelketan zilarrezko domina lortu zuen, eta bigarren izan zen Behobian. Helburu asko ditu 2019. urterako.
2018/12/31 - 21:11
San Silvestre lasterketak egin dira Donostian, Gasteizen eta Galdakaon
Abenduaren 31n ohikoak diren lasterketak egin dira hiru toki hauetan, arratsaldean. Elena Loyok irabazi egin du Gasteizen eta Beasainen (goizean).
2018/12/31 - 19:09
Elena Loyo eta El Aziz, irabazle Beasaingo San Silvestrean
Elena Loyo arabarrak irabazi du abenduaren 31n Beasainen egin den San Silvestre lasterketa emakumezkoen mailan. Gizonezkoetan, Mustapha El Aziz izan da nagusi.
2018/12/04 - 22:24
Felix Sanchezek irabazi du urteko argazki onenaren IAAF saria
Felix Sanchez oñatiarrak Elgoibarko Kroseko irabazleari ateratako argazkia aukeratu du urteko argazki onena Nazioarteko Atletismo Elkarteak Monakon egin duen sari-banaketa ekitaldian.
2018/11/25 - 15:01
Kiprono eta Negesse, Donostiako Maratoiko irabazleak
David Kiprono keniarrak irabazi du gizonezkoen mailan (2 ordu 11 minutu eta 10 segundo). Emakumezkoetan Chaltu Negesse etiopiarra izan da irabazlea (2 ordu, 35 minutu eta 23 segundo).
2018/11/19 - 16:36
Eneko Llanos Arizonako Ironmanean gailendu da
Ameriketako Estatu Batuetan lortutako garaipen honekin, Gasteizko atletak Hawaiiko Ironmanean parte hartzeko eskubidea lortu du. Clemente Alonsok eta TJ Tollaksonek osatu dute podiuma.
2018/11/13 - 17:00
Kathrine Switzer emakumezko atletismoaren ikonoa Donostian egon da
Maratoi bat bukatu zuen lehen emakumea izan zen, eta egunotan Euskal Herrian da. 1967ko Bostoneko maratoian 'gizon batek erasotu ninduen, eta beste batek salbatu', adierazi digu besteak beste.