Atletismoa
2020/10/23 - 17:29
Aurtengo Behobia modu birtualean biziko da
Azaroaren 2tik 8 bitartean jokatuko da aurtengo Behobia-Donostia lasterketa. Hainbat pertsonai famatu ekitaldia bultzatzen ari dira.
2020/10/16 - 10:43
Ehunmilako hiru probak 2022ra arte atzeratuko dira
Ehunmilak Ultra-Trail, goierriko2haundiak Trail eta marimurumendi Marathon probak ez dira datorren urtean egingo koronabirusaren ondorioz.
2020/09/28 - 16:09
Ainhoa Sanz eta Oihana Kortazar, podiumeko goialdean Cap de Creus lasterketan
Ainhoa Sanz eta Oihana Kortazar lehena eta bigarrena izan ziren, hurrenez hurren, Gironako Cap de Creus proban. Hala, biak izango dira Salomonek antolatutako Golden Trail txapelketako finalean, urriaren 29tik azaroaren 1era bitartean.
2020/09/25 - 13:44
Gasteizeko Erdi-Maratoia eta San Silvestre, bertan behera
Osasun egoerak uzten badu eta aldatzen bada hurrengo urtean jokatuko dira bi lasterketak.
2020/09/17 - 23:20
Duplantisek aire libreko pertika-jauziko munduko marka berria ezarri du
Suediarrak 6,15 metroko marka ezarri du Erroman egin den Diamond Leagueko proban. Zentimetro bategatik gainditu du Sergey Bubkak 1994tik zuen marka.
2020/09/06 - 23:40
Odei Jainagak xabalina jaurtiketako Espainiako marka ondu du
Odei Jainaga atleta eibartarrak Espainiako marka hautsi du xabalina jaurtiketan, LaLigaSports - Espainiako Kluben Kopan, 84,10 metroko jaurtiketa egin ondoren, Madrilgo Vallehermoso estadioan.
2020/08/31 - 14:17
2020ko Behobia-Donostia lasterketa bertan behera geratu da
Fortuna Kirol Elkarteak zabaldu duen adierazpen ofizialak dioenez, funtsezkoa da Behobia-Donostia osatzen duten 'pertsona guztien segurtasuna bermatzea'.
2020/08/07 - 14:30
Aurtengo Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia ez da jokatuko, osasun krisiaren ondorioz
Antolatzaileek adierazi dutenez, "erantzukizunez jokatzeko momentua da (…), gaur egun ez dira gutxieneko baldintzak betetzen eta maratoi erdia ez da 2020an jokatuko".
2020/07/22 - 12:35
Ironmaneko Munduko Txapelketak, bertan behera
Sailkatze probak behin eta berriz bertan behera geratzea eta bidaiatzeko dauden arazoak txapelketak antolatzeko oztopo handiak izan dira.
2020/07/14 - 22:02
Behobia-Donostia lasterketak bertsio birtualean parte hartzeko aukera izango du
Aplikazio batek korrikalari "birtualek" egin beharreko kilometroak neurtuko ditu. Lasterketak, gehienez, 5.000 parte-hartzaile izango ditu.
2020/06/15 - 19:40
Ingebrigtsen anaiak, afrikarren nagusitasunari aurre egiteko prest
Jakob, Henrik eta Filip, Ingebrigtsen anaiak, norvegiarrak dira, eta distantzia erdiko lasterketetan maila bikaina ematen ari dira. Afrikarren nagusitasuna kolokan jarri nahi dute.
2020/05/07 - 12:15
Gasteizeko Ironmana atzeratu egin da
Uztailaren 12an Gasteizeko Ironmaneko bigarren edizioa jokatu behar zen, baina koronabirusaren pandemiagatik antolatzaileak data berria bilatzen ari dira.
2020/03/09 - 22:04
Teresa Errandonea, mugarik gabe hazten
Martxoaren 1ean 60 metro hesidun proban Espainiako txapeldun izan zen pista estalian, 8 segundoko markarekin. Tokioko Olinpiar Jokoetara sailkatzea du helburu.
2020/02/10 - 22:47
Elena Loyo, atletismoaz gozatzen
Elena Loyo korrikalari murgiarra atletismoaren munduan berandu sartu bazen ere, emaitza bikainak ari da pilatzen, eta Tokion maratoian lehiatzeko aukerak ditu.
2020/01/13 - 14:33
UnderRun, Bilboko metroko tuneletatik doan lasterketa, martxoaren 22an
Moyua, Indautxu, San Mames, Deustu, Sarriko, San Ignazio, Cruces eta Ansio geltokiak zeharkatuko ditu. Izen ematea webgunean egin daiteke, urtarrilaren 31ra arte, 20 eurorengatik.
2020/01/12 - 10:51
Juan Muguerza Nazioarteko Krosa, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean
12:00etan, Elgoibarko krosaren 77. edizioko azken hiru lasterketak izango dira ikusgai.
2020/01/08 - 17:46
Juan Muguerza Nazioarteko Krosa hemen da
Igande honetan, Juan Muguerza Nazioarteko Krosaren 77. edizioa jokatuko da Mintxetan (Elgoibar). Krosaren azkeneko hiru lasterketak ikusgai izango dira EITB1en eta eitb.eus-en, 12:00etan.
2019/12/30 - 17:54
Zornotzako Nazioarteko Kroseko ikuskizuna, zuzenean, ikusgai
Urtarrilak 5ean, mundu mailako lasterkaririk onenetakoak izango dira lasterka Jauregibarriako landetan barrena. Ikus itzazu, zuzenean, ETB4n eta eitb.eus atarian.
2019/12/01 - 13:20
Cheptegeik munduko marka berria ezarri du 10 kilometroetan
10.000 metroetako munduko txapeldunak 26 minutu eta 38 minutuko denbora egin du.
2019/11/24 - 11:06
Zurich Donostiako Maratoia, gaur, zuzenean, EiTBn
ETB1ek eta eitb.eus-ek lasterketa emango dute, 12:00etatik hasita.