Atletismoa
2021/10/19 - 17:10
Zornotzako Nazioarteko Krosa, igandean, EITBn
Jauregibarriko zirkuitua atontzen ari dira goi mailako proba hartzeko. ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean eskainiko da.
2021/10/11 - 20:23
Chicagok bere maratoia berreskuratu du
Etiopeko Seifu Tura (2h06:12) eta Keniako Ruth Chepngetich (2h22:31) izan dira 2021eko Chicagoko irabazleak.
2021/09/26 - 23:14
Denisa Dragomir eta Zaid Ait Malek, garaile Gorbeian
Denisa Dragomir errumaniarrak eta Zaid Ait Malek marokoarrak irabazi dute Gorbeia Suzien, Skyrunnerreko Munduko Serieetarako eta Gorbeiako Parke Naturalean (Bizkaia) jokatu den Golden Trail zirkuiturako puntuagarria den mendi-lasterketa.
2021/09/11 - 16:43
Gasteizko Ironmana: pandemiaren osteko esfortzuaren saria
Gorka Oraa, Gasteizko triatloiaren zirkuituko zuzendaria, eta Ella, Finlandiako triatleta, prest.
2021/09/10 - 15:03
Rojas eta Duplantis bikain aritu dira Zurichen
Yulimar Rojas bikain aritu da Zuricheko Diamond League-n eta jauzi hirukoitzeko proba irabazi du 15,48 metroko markarekin. Bestalde, Armand Duplantisek pertiga-jauzian lortu du garaipena.
2021/09/07 - 12:05
Ironmana, berriro Gasteizen
Aurtengo ibilbidea aldatu behar izan dute osasun-egoeragatik; 3,8 kilometro igeri, 180 kilometro bizikleta gainean eta aurtengo helmuga Fernando Buesa Arenan izango dute atletek.
2021/08/28 - 23:03
Izaskun Osesek eta Rakel Mateok diplomekin amaitu dituzte euren finalak
Izaskun Oses nafarrak, 1.500 metroko lasterketan, eta Rakel Mateo bizkaitarrak, triatloian, diploma paralinpikoak erdietsi dituzte Tokioko Paralinpiar Jokoetan.
2021/08/28 - 18:12
Rakel Mateok diploma irabazi du paratriatloian, PTS2 kategorian
Rakel Mateo mungiarrak zazpigarren egin du paratriatloiko proban, eta, hartara, diploma erdietsi du, bere ibilbideko bigarrena, Rio De Janeiron lortu zuenaren ostean.
2021/08/28 - 16:40
Aritz Egea: ''Asko sufritu dut''
Egearen lehen parte-hartzea izan da CCC lasterketan eta 50. kilometroaren bueltan amore eman behar izan du, tripako arazoen ondorioz. Datorren urtean itzuliko da, arantza atera ahal izateko.
2021/08/23 - 23:45
Tessy Ebosele pauso irmoak ari da egiten goi-mailako atletismorantz
Tessy Eboselek zilarra lortu berri du Nairobin (Kenya) jokatu den 20 urtez azpikoen munduko txapelketan, jauzi hirukoitzean. Gainera, hiru zentimetrogatik ez zuen luzera jauzian domina lortu. Realeko atleta arabarra pauso irmoak egiten ari da goi-mailako kirolean.
2021/08/07 - 17:14
Harrera beroa egin diote Asier Martinezi familiak eta lagunek
Asier Martinez atleta nafarra eguerdian iritsi da bere herrira, eta txalo artean egin diote harrera, Tokion 110 metroko hesidun probako finalera sailkatu eta diploma olinpikoa eskuratu ostean..
2021/08/07 - 15:44
Elena Loyo: ''Ametsa zen, maratoi olinpiko batean debutatzea eta ondo egitea''
Kirolari arabarrak 29. egin du Tokio 2020 Olinpiar Joetako maratoian, urteko bere markarik onenarekin.
2021/08/06 - 16:40
Elena Loyo: ''Lasterketa ona egin nahi dut, nire aukeren barruan''
Sei urte daramatza Martin Fizekin entrenatzen eta gogotsu ekingo dio Tokio 2020ko maratoi lasterketari. Baldintzak gogorra izango dira, bero handia aurreikusita baitago probaren ordurako.
2021/08/05 - 10:25
Asier Martinezek eta Iñigo Peñak seigarren postuan bukatu dituzte beren finalak
Asier Martinez nafarrak bere marka hobetu du hesidun 110 metroko probako finalean, baina ezin izan du podiumera igo. Iñigo Peña zumaiarrak ez du emaitza hoberik lortu K2-1.000 metroko finalean, eta domina eskuratzeko borrokan aritu diren kayaken atzetik heldu da helmugara, segundo batera.
2021/08/04 - 11:04
Asier Martinez, 110 metro hesiduneko finalera; Odei Jainaga, lehiaketatik kanpo xabalinan
Atleta nafarra bigarren aukeran sailkatu da, bere txandan hirugarren geratu ostean. Bestalde, jaurtitzaile gipuzkoarrak, eskuineko sorbalda minduta zuela, ezin izan du aurrera egin lehiaketan.
2021/07/31 - 16:43
Teresa Errandonea, Jokoetatik kanpo lehen txandan
Irundarrak, 100 metro hesietako Espainiako txapeldunak, ez du finalerdietan izateko sailkapena lortu.
2021/07/31 - 16:30
Teresa Errandonea: ''Nire marka pertsonalarekin finalerdikoan egongo nintzateke''
Basque Teameko kirolaria hezidun 100 metroko finalerdietatik kanpo geratu da, larunbateko lasterketan seigarren egin ostean.
2021/07/30 - 16:55
Sergio Fernandez: ''Niretzat ezinbestekoa zen hemen egotea''
Nafarra txapelketatik kanpo geratu da hesidun 400 metroetako lehen kanporaketan. Lesioek bere prestaketa baldintztau dute azken bi urteetan.
2021/07/02 - 01:55
Warholmek 46,70 segundotan ezarri du munduko marka berria 400 metro hesidunetan
Karsten Warholmek 400 metro hesidunetako munduko marka berria ezarri du, 46,70 segundoko markarekin. Kevin Youngek (46,78) 1992ko Bartzelonako Olinpiar Jokoetan lortutako marka hobetu du.
2021/06/28 - 15:48
McLaughlinek munduko marka ondu du hesidun 400 metrokoan
Hayward Fielden erdietsi du marka Sidney McLaughlinek. 51.90ko denbora egin du estatubatuarra.