Atletismoa
2023/03/05 - 13:18
Arotzena, hamaikagarren atletismoko pista estaliko Europako Txapelketan
Iker Arotzena hondarribiarra ezin izan zen luzera-jauziko finalerako sailkatu, eta hamaikagarren postuarekin itxi du bere partaidetza. Tentoglouk zintzilikatu du urrezko domina.
2023/02/27 - 17:04
Asier Martinez ezingo da Istanbulgo Europako Txapelketan izan, lunbalgia diskal batengatik
Zizur Nagusiko atletak ez du parte hartuko Pista Estaliko Europako Txapelketan; Turkiako hiriburuan jokatuko dute, martxoaren 2tik 5era bitartean. Iker Arotzena hondarribiarra eta Markel Fernandez sopeloztarra, aldiz, bertan izango dira, luzera jauzian eta 4x400 lasterketan, hurrenez hurren.
2023/02/17 - 20:53
Sevillako Maratoia, igandean, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n
12.000 korrikalari izango dira irteeran. ETB4k eta eitb.eus-ek zuzenean emango dute lasterketa, igandean, hilak 19, 08:30etik aurrera.
2023/02/12 - 12:00
Bitor Garitaonandia surflaria eta Evgeny Zoteev xabalina jaurtitzailea, ''Helmuga'' saioko protagonistak
Disziplina ezberdinetako kirolariak dira Bitor eta Evgeny. Surflaria bata eta xabalina jaurtitzailea bestea. Hala ere, kirolaren aitzakiaz harreman sendoa sortu dute elkarren ibilbidean garrantzia berezia izateraino.
2023/02/05 - 18:18
Fifa eta Maayouf nagusi Uliako Krosean, azken honek marka ezarriz emakumezkoetan
Ilias Fifa izan da lehena helmugaratzen, 28:30eko denborarekin, azken bi kilometroetan ihes eginda. Emakumezkoetan, Maxira Maayouf izan da lehena, 31:38ko denborarekin probako marka berria ezarriz.
2023/01/29 - 17:44
Maayouf eta Ndikumwenayo, onenak Ortuellan; Brea eta Mechaal, Espainiako txapeldunak
Ortuellan jokatu da kroseko Espainiako Txapelketa. Emakumezkoen mailako lasterketan Majida Maayouf izan da nagusi, baina Marokoko herritartasuna duenez, Break bereganatu du txapelketa. Gizonezkoenean, Ndikumwenayok egin du marka onena, eta Mechaalentzat izan da Espainiako titulua.
2023/01/29 - 15:25
Brea eta Mechaal, kroseko Espainiako txapeldunak
Ortuellan zirkuituan Majida Maayouf izan da onena emakumezkoen mailan, baina Marokoko herritartasuna du; ondorioz, Brea da txapelduna bigarren amaitu badu ere. Gizonezkoetan Thierry Ndikumwenayo nagusitu da, baina titulua Adel Mechaalek bereganatu du.
2023/01/27 - 16:25
Igandean Ortuellan egingo duten Espainiako Kros Txapelketa aurkeztu dute
Balsas zirkuituan arituko dira atletak. eitb.eus-ek, 10:00etatik, eta ETB1ek, 12:10ean, zuzenean emango dute lasterketa.
2023/01/09 - 17:44
Bilbao Atletismo Santutxuk talde berria aurkeztu du
Bilboko taldeak 2023ko denboraldirako proiektu berria aurkeztu du. Sei fitxaketa berrietatik, Iraia Mendiak eta Carolina Roblesek taldeari buruz hitz egin dute.
2023/01/08 - 15:24
Daniel eta Barega, Elgoibarko Kroseko irabazleak
Rahel Danielek irabazi du emakumezkoen mailako Elgoibarko 79. Juan Mugerza Krosa, 25 minutu eta 44 segundoko markarekin. Gizonezkoen mailan Selemon Baregak jantzi du txapela, 33 minutu eta 14 segundoko markarekin.
2023/01/04 - 18:33
Elgoibarko Juan Mugerza Krosa, igandean ikusgai, eitb.eus-en eta ETB1en
Urtarrilaren 8an jokatuko da Elgoibarko Juan Mugerza Krosaren 79. edizioa. Goi-mailako korrikalarien parte-hartzea bermatuta dago. Krosa zuzenean jarraitu ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en, 12:00etan.
2022/12/31 - 21:53
San Silvestre lasterketak nonahi, urteari agur esateko
Abenduaren 31n, urtea korrika egiten amaitu nahi dutenek badute aukera, Euskal Herrian eta munduan zehar antolatzen diren San Silvestre lasterketetan.
2022/12/28 - 18:43
Eneko Llanos triatloilaria 2023an erretiratuko dela adierazi du
Azken denboraldian, gasteiztarrak maiteen dituen probetan jarriko du arreta batez ere, eta etorkizunean entrenatzaile izaten jarraituko du.
2022/12/04 - 14:27
Kiptum eta Beriso, Valentziako Maratoiko irabazleak historiako hirugarren marka onenak eginda
Gizonezkoen mailan Kelvin Kiptum nagusitu da, 2 ordu, minutu 1 eta 53 segundoko markarekin. Emakumezkoen mailan Amane Beriso izan da irabazlea, 2 ordu, 14 minutu eta 58 segundoko marka ezarrita.
2022/11/27 - 16:08
Rebecca Sirwaneik Donostiako Maratoiko errekorra hobetu du
Rebecca Sirwanei keniarrak rabazi du emakumezkoen mailako Donostiako Maratoia. Gainera, probako marka berria ezarri du (2:23:09), 1995ean indarrean zen Ana Isabel Alonsorena hobetuta (2:26:51). Gizonezkoen mailan Sisay Fekadu izan da irabazlea.
2022/11/27 - 13:18
Sirwanei eta Fekadu, 2022ko Donostiako Maratoiko irabazleak
Rebecca Sirwaneik 2 ordu, 23 minutu eta 9 segundo behar izan ditu 42,195 kilometroko ibilbidea osatzeko, eta emakumezkoen mailako probako marka berria ezarri du, 1995etik indarrean zen Ana Isabel Alonsorena (2:26:51) hobetuta.
2022/11/23 - 17:45
6.000 korrikalari eta ibilbide berria izango ditu Donostiako Maratoiak
Azaroaren 27an Donostiako Nazioarteko Maratoia lehiatuko da. 44. edizioak 59 herrialdetako parte-hartzaileak izango ditu, 6.050 guztira. Jardunaldia zuzenean ikusi ahal izango da eitb.eus-en eta ETB1en.
2022/11/20 - 16:06
Can eta Ndikumwenayo nagusitu dira Italicako Krosean
Yasemin Can emakumezkoen mailan eta Thierry Ndikumwenayo gizonezkoenean izan dira Italicako Krosaren 40. edizioko irabazleak.
2022/11/13 - 15:40
Silva eta Oliveras, nagusi Behobia-Donostia lasterketaren 57. edizioan
Cristina Silva emakumezkoetan eta Nan Oliveras gizonezkoetan nagusitu dira 2022ko Behobia-Donostia maratoi erdian. Bi txapeldunak kataluniarrak dira. 57. edizioa arrakastatsua izan da eta ia 30.000 korrikalarik parte hartu dute.
2022/11/13 - 12:57
Oliveras eta Silva, 2022ko Behobia-Donostia lasterketako irabazleak
Behobia-Donostiaren 57. Edizioa arrakastatsua izan da. Ia 30.000 korrikalarik parte hartu dute. Emakumezkoen mailan Cristina Silva izan da txapelduna eta gizonezkoenean Nan Oliveras nagusitu da.